Ahozkotasuna Haur Hezkuntzan: Estrategiak eta Baliabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

Ahozkotasunaren garrantzia haurtzaroan

Jakina den bezala, ahozko hizkuntza garatu aurretik ere, jarduera sozial eta komunikatiboak gertatzen dira. Haurra jaio eta egun gutxira, inguruko pertsonekin komunikatzen hasten da. Komunikazio hori mugatua izan arren, nahikoa da bere premiak asetzeko.

Ahozkotasunaren oinarrizko elementua hizkuntza da, gizarteak aurrez aurre jartzen dituen beharrei erantzuteko baliabideak eskaintzen dituen tresna izanik. Gizakiei komunikatzeko eta munduaren ikuspegia partekatzeko aukera emateaz gain, pertsona integratuak izaten eta osotasunez garatzen laguntzen du. Haurraz eta ahozkotasunaz ari garenean, lehendabizi eman beharreko pausua gorputzez eta arimaz hitz egiten ikastea da. Haurrek haien sentimenduei hitzak jartzen ikasi behar dute, ingurunea deskribatuz eta emozioak kanporatuz. Hona hemen poema baten adibidea: Don-don, irten; sakati fuera.

Hizkuntza literarioa eta ahozkotasuna

Ahozkotasunak hizkuntza literarioaren erabilera eskatzen du. Igerabidek dioen bezala, garrantzitsua da ondo ahoskatzea, irratian solasteko trebetasunak lantzea eta gai bat egoki garatzea. Hezkuntza-sisteman alderdi pragmatiko horiek lantzeko testu ezberdinak erabiltzen dira:

  • Olerkiak: Baga, biga, higa, laga, boga, sega, zai, zoi, bele, harma tiro pun!
  • Asmakizunak: Zer dela eta zer da kenduaz hazi eta gehitzen dena?
  • Hitz-jolasak: Oihartzun: pareta zaharrak erantzun.
  • Aho-korapiloak: Akerrak adarrak okerrak ditu.
  • Zotz egiteko abestiak: Dona, dona, katona...

Mintzatzea: jarrera eta komunikazioa

Mintzatzea hitz egitea baino gehiago da; hitz egiten ari denak hartzen duen jarrera zehatza da. Behar unibertsala izanik, eremu guztietan egon behar du. Honen helburu nagusia entzuleengan erreakzio bat edo sentimenduak eragitea da. Irakasleak hori ongi ulertzea beharrezkoa da, ematen duen ekarpena aberatsagoa izan dadin.

Irakaslearen rola eta bidelaguntza

Irakasleak paper garrantzitsua jokatzen du haurraren hizkuntza garapenean. Konfiantzazko espazio bat sortu behar du, ikaslea lasai eta edozer esateko askatasunarekin sentitu dadin. Funtsezkoa da helduak ahoskatze garbia izatea, esaldi motzez baliatzea, erritmo mantsoagoa eramatea eta keinuak erabiltzea.

Galderak ikaskuntza-tresna gisa

Galderazko esaldiek potentzial handia dute:

  • Galdera itxiak: Haurren ezagutzak ziurtatzeko edo parte-hartzea sustatzeko (Adibidez: "Atzo parkera joan zinen?").
  • Galdera irekiak: Gogoeta estimulatzeko eta pentsamendua garatzeko (Adibidez: "Zer gustatu zitzaizun gehien?").

Mintzamena lantzeko estrategiak

Irakasleak estrategia ezberdinak erabiltzen ditu mintzamena lantzeko:

  • Orientatzea: Gaia zentratzen laguntzea.
  • Osatzea: Ikasleak esandakoa zabaltzea.
  • Fokalizazioa: Datu gehiago ematea edo zehaztea.
  • Egiaztatzea: Galderen bitartez baieztatzea.
  • Babestea: Autokonfiantza sustatzea.

Jolasa eta dramatizazioa

Jolasa eta dramatizazioa ezinbestekoak dira gorputz-espresioa eta barne-espresioa garatzeko. Irakasleak une egokiak baliatu behar ditu ikasleen prosodia, intonazioa eta hitz-jarioa lantzeko, kantuak ikasiz edo soinuak birsortuz.

Ahozko hizkuntzaren garrantzia Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan mintzatzeak berebiziko garrantzia du. Hizkuntzari esker, umeek ezagutzak bereganatzen dituzte, iraganeko ekintzak berreraikitzen dituzte eta etorkizunekoak irudikatzen dituzte. Ahozko hizkuntza objektu gisa landu behar da, eskolako curriculuma elkarrekintzan oinarritzen baita.

Ahozkotasuna lantzeko beste testu motak

Bukatzeko, ahozko literaturaz gain, ahozkotasuna lantzeko beste testu mota batzuk daude:

  • Elkarrizketa: Bi pertsona edo gehiagoren arteko interakzioa.
  • Narrazioa: Gertaera bat kontatzea (adibidez, ipuinak).
  • Deskribapena: Pertsonak, paisaiak edo objektuak azaltzea.
  • Informazio-testuak: Ezagutza transmititzea.
  • Instrukzio-testuak: Pausuak adieraziz zerbait erakustea (adibidez, errezetak).

Entradas relacionadas: