Ahozkotasuna eta Haur Hezkuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,52 KB
Ahozkotasunaren oinarrizko elementua hizkuntza da, gizarteak aurrez aurre jartzen dituen beharrei erantzuteko baliabideak eskaintzen dituen tresna izanik. Gizakiei gainontzekoekin komunikatzeko eta munduaren ikuspegia zabaltzeko eta partekatzeko aukera ematearekin batera, pertsona integratuak izaten eta osotasunez garatzen laguntzen du. Haurraz eta ahozkotasunaz ari garenean, lehendabizi eman beharreko pausua gorputza eta arimaz hitz egiten ikastea da. Izan ere, edozer ikasi aurretik, haurrek haien sentimenduei hitzak jartzen ikasi behar dute. Halaber, haurraren ikaskuntza ez da soilik hitz egitean oinarritu behar, ingurunea deskribatzean, egoki erantzuten ikastean edota emozioak kanporatzean ere. Hona hemen poema baten adibidea: Don-don, irten; sakati fuera.
Halaber, mintzatzea, hitz egitea baino gehiago da; hau da, hitz egiten ari denak hartzen duen jarrera zehatza. Behar unibertsala izanik, eremu guztietan egon behar du, bai hizketa literarioaren bitartez, bai eta eguneroko elkarrizketaren bidez. Honen helburu nagusia, entzuleengan erreakzio bat zein sentimendu batzuk eragitea da. Halaber, aberastasun osoz betetzen du gure hizketaldia eta honen adibide argia da; ez dela berdina izango haur bati: “Zein bihurria zaren!” esatea edo “Etxea ipurdiz gora jartzen duzu!” esatea. Irakasleak hori ongi ulertzea, beharrezkoa da, ematen duen aportazioa aberatsagoa izan dadin. Jarrera hori garatzeko, haurrak sentitzen duenari hitzak jartzen ikasi behar du.
Irakasleak paper garrantzitsu bat jokatzen du haurrak hizkuntza garatzerako garaian. Gainera, bere ikaskuntza prozesuan bidelagun izateaz gain, konfiantzazko espazio bat sortu behar du. Modu honetan, ikaslea lasai eta edozer esateko askatasunarekin sentituko da. Horretaz gain, funtsezkoa da helduak ahoskatze garbia izatea eta esaldi motzez baliatzea. Halaber, erritmo mantsoagoa eramatea eta keinuak erabiltzea, lagungarria izan daiteke. Aldi berean, hezitzaileak kontuan izan behar du, proposatutako jarduerak ahalik eta errealenak eta erakargarrienak izatea; adibidez, irteera ezberdinak egitea.
Jolasa eta dramatizazioa ezinbesteko baliabideak dira haurrek gorputz-espresioa eta barne espresioa garatzeko. Gorputzaren erabilera integrala garatzeko, atal hauek ezinbestekoak dira: hizkuntza adierazpena, gorputz espresioa, adierazpen plastikoa eta adierazpen erritmiko-musikala. Hizkuntza adierazpenak, hitzarekin zerikusia duten espresio molde guztiak ukitzen ditu; idatziak edo mintzatuak. Espresibitate ona garatu ahal izateko, esanahia, erabilera, intonazioa eta morfologia beharrezkoak dira. Mintzoari erreparatuz, bi alderdi garatzen dira; egoera errealari dagokiona eta fikziozkoari. Beraz, arestian aipatutako guztia, dramatizazioa egitea da.
Haur Hezkuntzan mintzatzeak berebiziko garrantzia du. Horretarako, elkarrizketak beharrezkoak dira. Bertan, elkarrizketa eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da irakasleak beharrezko andamiaia ematea. Ikasle guztiak elkarrizketan parte-hartzea da horren adibide. Ahozko literaturari dagokionez, HH-ko etapan, berebiziko garrantzia du. Batetik, hizkuntzari esker umeek hainbat ezagutza bereganatzeko aukera dute; mezu egokiak transmititzeko gaitasuna adibidez. Bestetik, bere iraganeko ekintzak kontakizun moduan berreraikitzeko eta etorkizuneko ekintzak hitzezko irudikapenaren bidez aurreratzeko gaitasuna lortzen dute. Halaber, hizkuntza funtsezko tresna da haien egunerokotasunean. Izan ere, haren bitartez, gainontzekoekin komunikatu eta elkar ulertzen baitira. Ildo beretik jarraituz, hiritar autonomo, parte hartzaileak eta erabakitzeko gaitasuna dutenak bilakatzen dira hizkuntzaren bitartez. Gainera, ahozko hizkuntza objektu gisa landu behar da. Egiazki, eskolako Curriculuma elkarrekintzan ikasten da eta ahozko hizkuntza ezinbesteko bitartekari bihurtzen da. Hau da, ezinbestekoa da ikasteko, aldamiatzeko, esanahia negoziatzeko, etab. Azken finean, umeek etorkizunean ahozko hizkuntzaren erabilera barneratuta izan beharko dute diskurtsoa testuinguru ezberdinetan ondo aplikatzeko.
Bukatzeko, ahozko literaturaz gain, ahozkotasuna lantzeko ondorengoak aurkitzen dira: elkarrizketak, narrazioa, deskribapen testuak, informazioa edo azalpen testua eta instruzkzio testuak.
Elkarrizketa, bi pertsonen edo gehiagoren artean gertatzen den interakzioa da. Honek helburutzat, jakinaraztea, galdetzea, eskatzea, agintzea, etab, ditu. Horren adibide izan daiteke, ikasle eta irakaslearen artean gertatzen diren elkarrizketak.
Narrazioan aldiz, gertaera bat kontatzea da helburu nagusiena, bai asmatutakoa bai eta gertatutakoa ere. Gainera, narrazioa taldean egiten bada, sozializaziorako bide garrantzitsua izan daiteke. Horren adibide dira ipuinak; animalien ipuinen barruan, “Animalia basatiak”.
Deskribapen testuak, ahozko eta idatzizko testuetan aurki daitezke eta pertsonak, paiasaiak, objektuak… deskribatzen dira. Adibidez, igarkizunak: Zuri-zuria naiz (...)
Informazio edo azalpen testuak, helburu nagusi bezala, informazioa transmititzea eta jasotzailearen ezagutza areagotzea dute; hau da, igorleak hartzaileak baino gehiago daki.
Instrukzio testuen intentzioa berriz, zerbait erakustea da pausuak adieraziz. Horren adibide izan daiteke “San Blas opilaren errezeta”.