Ahozko Literaturaren Garrantzia Hezkuntzan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Eskolaratzea

Nire ustez, ikasgeletan ahozko literatura lantzea ezinbestekoa da haurren garapenerako, hainbat arrazoirengatik:

Ahozko literaturaren onurak

  • Alde batetik, hizkuntzarekin jolastea gozagarria da, ludikoa. Gainera, iraganarekin konektatzen uzten digun herentzia kulturala da eta haurrak literatura mundura hurbiltzen laguntzen eta animatzen dien modu bat da.
  • Beste aldetik, haurrentzako folklorea galdu nahi ez badugu, eskoletan lantzea komenigarria eta beharrezkoa da. Gainera, alde positiboa ekarri dio hezkuntzari, bide desberdina irekiz; hala nola, gaur egun dugun kultura nolakoa den eta zergatik den horrela ulertzen laguntzen du, gizakiok ditugun zenbait jarreraren azalpenak ematen dizkigu, gai berriak hobeto ulertzen laguntzen gaitu…
  • Azkenik, ahozko literatura eskoletan landuz, gure herrialdeko tradizioak ez galtzea lortu nahi da, belaunaldiz belaunaldi transmititzen jarraitzea. Gainera, tradizioak ez galtzea lortu behar da, haurraren prestakuntza intelektual eta psikomotorizaziorako elementu guztiz baliagarriak baitira.

Ahozko Literaturaren Ezaugarriak

  • Talde izaera: Literatura idatzian ez bezala, ahozko testuak, ahoz aho transmititu direnak, ez daukate autorerik, ez baitakigu nor den autorea. Hori dela eta, herrikoiak direla esaten dugu, herriko memorian gorde direlako.
  • Giza fakultatean bizi izan da: Noizbait norbaiten ahotik atera izan zen lehenengo aldiz, ipuin bat, kantu bat… Hau da, genero bat. Hori, norbaiten belarritik sartu zen eta testu horiek euren memorian edo buruan gelditu ziren, horregatik esaten da giza fakultatean bizi izan dela. Baina gaur egun hori ez da horrela, gaur egun, gure memoria ez dago prest hainbeste gauza memorizatzeko, papera behar dugu.
  • Publiko baten aurrean kontatua: Literatura hau beti publiko baten aurrean kontatu izan da. Gehienetan talde txikietan, komunitate txikietan kontatu dira eta batez ere etxean izan da, sutondoan, hori izan da belaunaldiz belaunaldi ahozko literatura gertatu den lekua. Orduan, entzuleak etxekoak izan dira, eta nahiz eta ezagutu literatura mota hori, kantu horiek, ipuin horiek, behin eta berriro entzuteko gogoa dago eta gero horiek beste batzuei erakutsiko diete, belaunaldiz belaunaldi.
  • Aldakorra eta iraunkorra: Aldakorra dela esaten da. Adibidez, Santa Agedako koplak. Herriz herri eta talde batetik bestera kopla desberdinak kantatzen dira eta guztiok bertsio desberdinak dituzte, horregatik esaten da aldakorra dela ahozko literatura. Baina, gero, ez da modaz pasatzen (iraunkorra da). Adibidez, otsailaren 4an jendeak Santa Ageda abestuko du. Hau da, aldi berean aldakorra eta iraunkorra edo aldagaitza.

Ahozko Literatura Definizioa

Ahozko literatura terminoa oso orokorra eta anbiguoa da. Bere baitan, une batez, ahoz transmititutako literatura lan guztiak hartzen ditu: folklore ipuin bat, Beatles-en abesti bat, esaera zaharrak edota ozen eta publikoki irakurtzen diren pregoiak, besteak beste.

Ahozko literatura eta literatura tradizionala

Ahozko literaturak literatura tradizionala barne hartzen du. Honek, ahozko transmisioaren literatura lanen multzoa biltzen du. Normalean memorizatuta eta ahoz aho transmititua izan denez, komunitatean onartua da. Hori dela eta, burutzapen bakoitzak aldakor bereizgarriak eskuratzen ditu eta bere ereduaren bertsio desberdinak atomizatzen ditu.

Ahozko literatura eta herri literatura

Literatura historikoan ahozko literaturaren terminoa herri literaturaren baliokide bezala erabilia izan da. Hala ere, ahozkotasunaren barruan manifestazio landuak daude.

Ahozko literaturaren izaera

Esan genezake, beraz, ahozko literatura guztiz herrikoia dela, herrian sortua eta garatua. Horregatik, festa giro eta folkloretsua izaten da gehienetan. Halaber, alderdi pedagogikoa ere badu; antzina gauzak irakasteko erabiltzen baitzuten, kantuak eta koplak erabiliz.

Entradas relacionadas: