Ahozko Komunikazioa: Saiatu eta Saihestu
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB
AHOZKO KOMUNIKAZIOA
HIZKETAN GABBILTZANEAN, JATORTASUNA, INTERESA ETA ENPATIA ERAKUTSI.
SAIATU:
Agurtzen eta gure burua jator aurkezten
Hizketan ari garela, begietara begira.
Hirugarren pertsona goraipamenak egiten, bidezkoa denean, lausenguetan erori gabe, pertsona horretaz sentitzen edo ezagutzen dugun alderdi onak nabarmenduz.
Mintzakideak eta biok bizi dugun egoera komun horretaz iruzkin edo galderak egiten
Mintzakideaz ezagutzen dugunaz iruzkin edo galderak egiten.
SAIHESTU:
Ironiaz edo topiko kaltegarrien bidez mintzatzeari.
Inoren gainean era laidotsuan agertzeari.
Esaldietan dogmatiko gertatzeari
Hizketari hasiera emateko iruzkin pertsonalegiak aukeratzeari.
Ahapeka edo ozenkiegi jarduteari.
Postura desegokiak agertzeari.
Hizketan ari garela, aditzea.
Mesedez eskatzean, beldurrik ez
Eskaerei uko egitean, eman azalpenak
Kritikei erantzutean, arrazoibide eta sen ona
Beste norbait onartzen edo arbuiatzean, irmotasuna.
Ezagutzen ez duguna onartzea: dena jakiterik ez dago.
Gure akatsak aitortzean, gizatasun eta umiltasuna.
Gorospenak jasotzean, lasaitasuna.
Hizketari amaiera emateko, harira zuzen.
EZ-AHOZKO LENGOAIAREN GARRANTZIA
% 55 , Ikusmena
% 38 , belarrietatik datorrena
% 7 , hitzak
PARALENGOAIA
Nola esaten den mezua. Hitz berberak era guztiz desberdinean esan daitezke, emozio edo esanahi desberdinak adieraziz.
Osagai garrantzitsuenak: Bolumena, tonua, abiadura, barre egitea, negar egitea, u, mm, o….
Komunikazio paralinguistiko hobea lortzeko aholkuak.
Ahotsaren bolumena aldatzea entzulearen arreta erakartzeko. Ez egin berba oso ozen, ezta oso baxu ere.
Tonu egokiak erabiltzea entzuleen interesa erakartzeko.
Hitz-jarioa: isiltasun-une asko eta errepikapenak, zentsurik gabeko hitzak esatea…
Argitasuna: Mezua trabarik gabe irits dagokiok argi hitz egiten saiatu behar da.
Abiadura eta erritmoa: Muturrak sahiestu egin behar dira: ez oso mantso hitz egin ezta oso azkar ete.
Etenaldiak: Egokia izaten da hitzaldiaren aurretik, ideia garrantzitsuen ondoren eta ekitaldia bukatu aurretik etenaldi bat egitea.