Ahozko eta Entzumenezko Metodoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2 KB
AHOZKO METODOAK:
-ENTZUMENEZKO METODOA: gorreri arina edo ertaina. Entzumen hondarrak sakon landu
-EZPAINEN ETA AURPEGIAREN IRAKURKETA: beste pertsonen informazioa ikusmenaren bidez hautematen dute ezpainak eta aurpegia erabiliz.
-HITZ OSATUA EDO CUED SPEECH: hizketa erabat ikusmenaren bidez hautemateko aukera ematen duen sistema da.
-METODO BIMODALA: gorreri maila handia. Komunikazioa eta garapen linguistikoa erraztu ditzakeen sistema bat da. Komunikazio herlburuetarako erabiltzen da eta ahozko mintzairaren garapena sustatzeko.
LAGUNTZA TEKNIKOAK:
Laguntza teknikoak protesiak dira, hau da, audifonoak. Belarrian jartzen duten aparatua ondo entzun dezaten.
6 motatako audifonoak daude: lokarri audifonoa, belarri atzeko aurikularra, entzuteko betaurrekoak, belarri barruko aurikularra, kanal barruko aurikularra eta hezu bibragailua.
Lokarri audifonoa: belarri barruan jarri ondoren, hobeto entzuten da. Ahaltsuenak dira. Oso erraz erabiltzen diren kontrolak eta etengailuak dituzte.
Belarri atzeko aurikularra: belarri-pabiloiaren atzean kokatzen da, harrera estereofonikoa egiten du eta galera mota bakoitzera molda daiteke.
Entzuteko betaurrekoak: nahiko traketsak dira, kable asko dituzte eta entzumen urritasuna duten pertsonek erabilten dute.
Belarri barruko aurikularra: ez da nabarmena, galera arinak edo ertainak dituzten pertsonek bakarrik erabil dezakete.
Kanak barruko aurikularra: ez da ikusten, pabiloiaren barruan dagoelako. Galera arina edo ertaina duten pertsonentzako.
Hezur-bibragailua: entzumen kanalean edo erdiko belarrian patologiak izateagatik jartzen da eta diadema baten bidez eusten zaio.