Aholkuak eta Zalantzak: Londres, Lana eta Mugikorren Erabilera
Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB
Londresko Esperientzia eta Aholkuak
Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera euskarazko azterketa bat prestatzen ari naizela.
Ondo al zaude? Familia guztia ondo al dago? Ni, esan dizudan bezala, nahiko lanpetuta nago, baina gainerakoan ondo.
Bai, iaz Londresen egon nintzen uda osoan, hau da, ekainean, uztailean eta abuztuan. Zuk esan duzunez, oso esperientzia interesgarria izan zen, baina batez ere, ahaztezina. Jakina! Arazorik gabe azalduko dizkizut zure zalantzak.
Ostatu Aukerak Londresen
Lehenengo eta behin, aukera dezakezu non bizi nahi duzun: etxe batean edo egoitza batean?
Familia batekin bizitzea
- Abantailak: Bakarrik ingelesez hitz egingo duzu, eta hori oso komenigarria da zure ingelesa hobetzeko.
- Desabantailak: Ez duzu hainbeste askatasun edukiko, eta etxeko lanetan lagundu beharko duzu.
Egoitza batean bizitzea
- Abantailak: Mundu guztiko jendearekin biziko zara.
- Desabantailak: Gela beste pertsona batekin banatu beharko duzu. Haiekin ingelesez, frantsesez ala gaztelaniaz hitz egin beharko duzu.
Lana Aurkitzeko Moduak
Lanari dagokionez, hainbat modu dituzu lana aurkitzeko: agentzia baten bidez, interneten bidez... Nire ustez, hauek oso baliagarriak dira.
Nire Esperientzia Pertsonala Londresen
Nire kasuan, ni etxe batean geratu nintzen, eta galdetuko duzu zergatik. Bada, begira! Egun batean, interneten bidez familia bat aurkitu nuen, eta au-pair bat behar zuen. Haiek ostatua eta lana eskaintzen zituzten. Horregatik, erabaki nuen familia honekin egotea. Baina, lan egiteaz gain, ikasten nuen ikastetxe batean. Han, First azterketa prestatzen nuen. Horregatik, orain First ziurtagiria daukat. Horretaz gain, denbora librea neukanez, jende berri asko ezagutu nuen. Hasiera batean nahiko hotzak ziren, nahiz eta behin ezagututa oso jatorrak izan. Baina zuk ez duzu arazorik izango jendea ezagutzeko, oso pertsona jatorra zarelako.
Bueno, neska, seguru nago dena primeran aterako dela. Espero dut nire erantzuna lagungarria izatea. Besterik behar baduzu, badakizu nola jarri nirekin harremanetan. Badakizu, nire laguntza osoa izango duzula, edozein gauza dela ere.
Mugikorren Erabilerari Buruzko Zalantzak
Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera euskarazko azterketa bat prestatzen ari naizela.
Ondo al zaude? Gustuko duzu zure lan berria? Zure amak telefonoz esan dit lan berri batean hasi zarela eta pisu berria hartu duzula. Gustura egongo zara, ezta? Lan berria, bizitoki berria... pozten naiz! Ni, esan dizudan bezala, nahiko lanpetuta nago, baina gainerakoan ondo.
Gutun honen bidez, idazten dizut zure iritzia jakin nahi dudalako gai bati buruz.
Ilobaren Mugikor Eskaera
Lehenengo eta behin, badakizu iloba bat daukadala, ezta? Bada... begira! Ez dakit nondik hasi! Kontua da hark 10 urte beteko dituela laster. Bart, berarekin hitz egin nuen bere opariari buruz. Eta badakizu zer eskatu zidan? Telefono mugikor bat! Oso harrituta geratu nintzen. Esan zidan bere taldeko taldekide guztiek mugikorra daukatela, eta, jakina, hark ere nahi du. Orain neure buruari galdera asko egiten dizkiot, hala nola: zein adinekin erabil dezakete mugikor bat? Ona ala txarra izango da?
Mugikorraren Alde Onak eta Txarrak
Nik pentsatzen dut alde onak eta alde txarrak dituela.
Alde Onak
- Bere gurasoak eta umea harremanetan egon daitezke. Adibidez, egun batean berarekin harremanetan jarri nahi badute, lortuko dute telefono mugikorrari esker.
Alde Txarrak
- Batzuetan ez diete ikasketei kasurik egiten. Horregatik, beldurra ematen dit ikastetxean emaitza negatiboak izateko arriskua dagoelako.
- Ikastera, jokora, familiarekin eta lagunekin harremana izatera bideratutako denbora murriztu egiten da.
- Dirudienez, gaizki idaztera bultzatzen dute WhatsApp-agatik.
- Gastua da, haiek ez dakitelako kontrolatzen.
Gainera, esaten dutenez, telefono mugikorrak oso onak dira, baina beti gurasoen kontrolpean egon behar dute. Zein erabaki zaila!
Ez dakit zer egin. Horregatik, zure laguntza behar dut. Zuk zer egingo zenuke? Zu irakaslea zara, eta agian zer egin jakin dezakezu. Antzeko egoerarik ezagutzen al duzu? Mesedez, eskertuko nizuke zure iritzia ematea. Zure aholkua oso baliagarria izango delakoan nago. Zure erantzunaren zain geratzen naiz, esan zerbait, mesedez.
Bueno, momentuz besterik ez. Espero dut laster elkar ikustea. Zure berri laster izango dudalakoan. Mesedez, ahalik eta lasterren idatzi!