Agustinen filosofia: Zoriontasuna, Jainkoa eta Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB
Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea
Haren kezka nagusia ez zen bakarrik egia topatzea, baizik eta bihotza asetuko zuen egia aurkitzea; zoriontasuna horrela baizik ezin zen lortu. Agustin eudemonista zela esan daiteke, baina eudemonismo hori ez da ondasunetan edo griñak asetzen oinarritzen, hauek gizakia asetu ezin duen zoriontasun galkorra baitira. Benetako zoriontasuna egia osoaz jabetzean datza. Agustinek bilatzen duen egia egia posible guztien neurria da, egia absolutua. Neurri hori Jainkoa bakarrik izan daiteke, eta hura edukitzeak eta ezagutzeak zoriontasuna dakar.
Greziar eszeptikoek egia ziurrik ez zegoela defendatu zuten, baina Agustinek kontrakoa defendatu zuen. Agustinek esaten zuen eszeptikoek ez zutela arrazoirik, haien tesia kontraesankorra baitzen. Bigarren baieztapen bat eskaini zuen eszeptikoen jarrera gainditzeko: «Huts egiten badut, nire burua engainatzen badut, orduan existitzen naiz». Hau da, ziurtasunez dakit huts egiten duen zerbait naizela, eta horrek eszeptizismo absolutua ezinezkoa dela frogatzen du.
Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, justua eta aldaezina da. Izaki absolutuaren existentzia ez dago arrazoimenaz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; izan ere, arima gai da Jainkoa eta haren ezaugarriak ulertzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa litzateke Jainkorik gabe.
Agustinek Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio batzuk proposatu zituen:
- Argudio Gnoseologikoa: Egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa denez, Jainkoa existitzen da.
- Argudio Kosmologikoa: Kosmosak ezin dionez gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna eman, haren gainetik dagoen egia bat, Jainkoa, egon behar da zoriontasuna emateko.
- Ideia Eredugarrien Argudioa: Gizakiak ideia absolutuak hautematen ditu, eta horiek Jainkoaren izatean oinarritzen dira.
Jainkoak ezerezetik sortu zituen gauza guztiak, eta horri kreazioa deritzo. Horrela, gizakiak sortutako izaki kontingenteak dira, hau da, ez dute betikotasunik eta iraupen benetakorik; beraz, benetako izakia, aldaezina dena, Jainkoa da, bera baita gauza guztien sortzailea.
Askatasunaren eta gaitzaren arazoa
Agustinen askatasunaren pentsamendua manikeismoaren eta pelagianismoaren kontrakoa da.
Manikeismoaren aurka:
Gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan, gizakiaren askatasunean baizik.
Pelagianismoaren aurka:
Ongiaren sorrera ez dago giza askatasunean bakarrik; gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du.
Agustinek dio gizakia askea dela, eta gizakia libre delako, hau da, askatasunik gabe ezinezkoa litzateke gizaki izatea. Horrek Jainkoarekiko joera izan behar du, Jainkoak gizakia sortu baitzuen bera maitatzeko. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe, baina betebeharrik gabe ere ez. Jainkoa zerbitzatzen duenean askea izango da eta zoriontasuna lortuko du. Hori egiten ez badu, zoriongabekoa izango da. Horretarako, Jainkoaren bidea aukeratu behar du, bekaturik gabe biziz.
Gizakia bekatuaren ondorioz. Agustin bizitza osoa ibili zen gaitzaren arazoak kezkatuta. Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ongia ez; horretarako Jainkoa behar du.
Gaitz motak:
Bi gaitz mota daude: gaitz fisikoak eta gaitz moralak:
- Gaitz fisikoa: Izakien ustelgarritasunarekin lotuta dago. Hau da, izaki ustelgarriak onak dira, Jainkoak sortu dituelako, baina ez absolutuki, bestela Jainkoaren modukoak izango lirateke.
- Gaitz morala: Gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta beraiek dira horren erantzuleak.
Jainkoak bere nahia bi eratara adierazi zuen: alde batetik, errebelazioaren bidez (Biblia eta profetak baliatuz), eta bestalde, bakoitzaren kontzientzian azalduz zein den bide zuzena eta zein galbidea.
Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria
Agustinek historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia beste modu batean ulertzeko. Historiaren filosofia Jainkoaren hiria idazlanean azaltzen du. Erromaren gainbehera zela eta, jentilek —hau da, erromatar paganoek— kristauei leporatu zieten horren errua, biolentzia ez aldarrikatzeagatik eta, ondorioz, hiria defentsarik gabe uzteagatik. Beraz, kristauak eta haien Jainkoa gertatutakoaren erantzule egin zituzten.
Agustinen historia unibertsalaren filosofia honetan, bi hirien arteko borroka agertzen da: Jainkoaren hiriarena (edo argiarena) eta gaitzaren munduarena (edo ilunpeena). Agustinek munduko gizakiak bi taldetan banatu zituen:
- Alde batetik, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak, euren buruak mespretxatzeraino.
- Eta bestetik, Jainkoa mespretxatu eta euren burua gehiago maite dutenak.
Lehenengoak Jainkoaren hiritarrak dira, bigarrenak lurreko hiritarrak dira eta munduko errealitatea dute helburu, Jainkoa ukatuz. Bi hirietako herritarrak nahasiak egongo dira historian zehar, baina azkenean zigortuen eta sarituen artean bananduko dira. Borroka horrek denboraren amaiera arte iraungo du, Jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena iritsi arte. Esan behar dugu zeruko hiriko kide bat hiri lurtarraren printzipioetan bizi daitekeela edo ez. Adibidez, bataiatutako pertsona bat Elizaren kide da, baina bere burua gauza guztien gainetik maitatzen badu, lurreko hiritar bat da.