Agustinen Filosofia: Askatasuna, Gaitza eta Platonen Eragina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,71 KB
Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa
Askatasuna
Agustinek askatasuna gaitz moralarekin lotzen zuen. Horren arabera, askatasuna ez da soilik ongiaren eta gaizkiaren artean aukeratzea.
Bi askatasun mota daude:
Libertas (Jatorrizko Pekatuaren aurrekoa, Adam eta Eva): Ongia egiteko joera da.
Liberum arbitrium (Evak sagarra jan ostean): Gaizkia egiteko joera da.
Jainkoak gizakia libre sortu zuen, libertas dohainaz horniturik, bera maitatzeko eta ona izateko. Jainkoak Adam eta Eva Edeneko paradisuan jarri zituen. Nahi zutena egin zezaketen, baina ezin zuten Ezagutzaren Zuhaitzetik fruiturik hartu. Hauek deabruaren tentazioan erori ziren, fruitua hartuz. Ondoren, Jainkoak zigortu egin zituen, Edeneko paradisutik bota eta sufritzera kondenatuz.
Honi Jatorrizko Pekatua deritzo. Adam eta Evak soilik egin zuten arren, gizaki guztia kondenatu zigun. Horregatik, jaiotzen garen momentuan pekatuan jaiotzen gara, libertas galdu eta liberum arbitrium agertuz. Bataioak hau garbitzeko balio du, joera horretatik askatzeko Jainkoaren laguntza (Grazia) behar dugulako.
Agustinek ikuspegi kristautik zioenez, gizakiak soilik egiten du gaitza, eta ongia egiten dugunean, berriz, Jainkoaren laguntzarekin/graziarekin egiten dugu.
Gaitza
Agustinek galdera hauek planteatzen ditu: Zein da gaitzaren jatorria? Nola da posible Jainko on batek gaitza existitzen uztea?
Agustinen arabera, hiru gaitz mota zeuden:
Gaitz fisikoa: Katastrofe naturalak, istripuak, gaixotasunak eta abar dira. Gaitz fisikoak ongiaren bat etortzeko zeharbideak dira. Honi Ongiaren Gabezia deritzo.
Gaitz ontologikoa: Agustinen ustez, izaki kontingentea inperfektua izatea ez da gaitz bat. Honi Ongi Erlatiboa deritzo.
Gaitz morala: Hauek pekatuak dira, nahita egindako gaiztakeriak eta aukera desegokiak. Gaitz hau ez da Jainkoaren arduragatik gertatzen, baizik eta gizakiaren ardurarekin. Honi Askatasunaren Erabilera Txarra deritzo.
Platonen Eragina Agustinen Filosofian
Lau arlotan ikus daiteke Platonen eragin hori:
Dualismo Ontologikoa
Agustinek eta Platonek bi mundu bereizten dituzte:
- Mundu sentigarria (hilkorra, kontingentea, aldakorra).
- Mundu ulergarria/Ideiena (betierekoa, hilezkorra, beharrezkoa).
Platonen betiereko ideiak Agustinengan ideia eredugarri bihurtzen dira, baina Agustinentzat, ideia horiek Jainkoaren Adimenean daude.
Dualismo Epistemologikoa (Ezagutza)
Agustinek eta Platonek ezagutza sentikorra faltsua zela uste zuten (kopia bat besterik ez), eta benetako ezagutza ulergarria edo arrazionala zela. Biek argia erabiltzen dute metaforatzat (Ongi Platoniarra Jainko bihurtzen du Agustinek).
Argiaren Metaforaren Desberdintasunak
- Platon: Gizakia bere indarrez hel daiteke ezagutzera. Argiaren metafora Haitzuloaren Mitoan aurkitzen da.
- Agustin: Gizakiak ezin ditu ideia absolutuak ezagutu Jainkoaren argiztapenik gabe. Argiaren metafora honek gure barnean dauden ideiak piztu behar ditu, horregatik Argiztapena deritzo.
Ezagutzaren bidea bakoitzaren barnera begiratzea da, gogoeta egitea:
- Platon: Ideiak barne ditugu. Ezagutzeko birgogoratu behar dugu (anamnesis), arima gorputzera joaten denean ahaztu egiten duelako.
- Agustin: Barnerapena (interiorizazioa) proposatzen du, Jainkoak aurretik Argiztapenaren bidez eman digulako. Horregatik, Jainkoak jartzen du argia.
Dualismo Antropologikoa
Platonek eta Agustinek gorputza eta arima bereizten zituzten ezaugarri hauekin:
- Gorputza: Hilkorra, materiala, ustelgarria, lurrekoa.
- Arima: Hilezkorra, espirituala, betikoa, beharrezkoa.
Platonen Ongiaren Ideiaren Jainkotzea
Platonen filosofian, Ongiaren Ideiak bi funtzio betetzen ditu:
- Funtzio ontologikoa: Ideia eta gauza guztien kausa da.
- Funtzio epistemologikoa: Ideiak ulergarri bihurtzen ditu gizakiarentzat.
Agustinen filosofian, Jainkoak ere betetzen ditu bi funtzio horiek:
- Funtzio ontologikoa: Izaki eta gauza ororen kausa zuzena da, guztiak sortu dituelako.
- Funtzio epistemologikoa (Ezagutza): Jainkoak ideiak ezagutarazten dizkio gizakiari, Argiztapenaren bidez.
Denboraren Kontzepzioa eta Bi Hiriak
Filosofiaren Historia eta Denbora
Grekoek denbora ziklikoa zela uste zuten. Agustinek, berriz, denbora lineala zela zioenez, gogoeta hau, kristaua izanda, teologikoa da.
Bi Hiriak
Agustinen arabera, bi hiri eta bi hiritar mota daude:
Bi Hiri Mota (Borrokaren Kontzeptua)
- Jainkoaren Hiria (Ona, Jainkoa, Argia).
- Lurreko Hiria (Gaizkia, Mundua, Iluntasuna).
Bi Hiritar Mota (Maitasunaren Ardatza)
Hiritarrak bi maitasun motaren arabera bereizten dira:
- Jainkoa maitatzen dutenak, norbere burua gutxietsiz (Civitas Dei).
- Norbere burua maitatzen dutenak, Jainkoa gutxietsiz (Civitas Terrena).
Agustinen arabera, Azken Eguneko Epaiketan (hau da, hiltzen garenean), aukeratuak zerura joango dira eta gaiztoak infernura.
Jainkoaren Hiria eta Eliza
Jainkoaren Hiria ez da Elizarekin guztiz identifikatzen:
- Posible da Jainkoa maitatzea eta Elizara ez joatea.
- Posible da Elizara joatea eta Jainkoa ez maitatzea.