Agente Geologikoak: Kanpoko eta Barneko Indarrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,74 KB

Agente Geologikoak

Agente geologikoek lurraren erliebea suntsitzeko edo altxatzeko ahalmena dute. Bi motatan banatzen dira:

Kanpoko Agenteak

Lurraren kanpoko energia erabiltzen dute, hau da, grabitatea eta eguzki-energia. Orokorrean, erliebea modelatzen dute, higaduraren eta meteorizazioaren bidez prozesuak eginez (meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa).

  • Haizea
  • Ura
  • Izotza

Barneko Agenteak

Lurraren barneko energia erabiltzen dute eta oro har, erliebea (mendiak, mendikateak...) sortzen dute. Adibidez: sumendiak, lurrikarak edo plaka tektonikoak.

Eguzki Energiaren Banaketa

Eguzki-energiak lurzorua eta airea berotzen ditu. Eguzkitik iristen den energiaren banaketa irregularra da lurrazalean:

Zona Polarretan

Erradiazioak zeharka erasotzen du eta atmosferako aire-geruza lodia zeharkatzen du. Beraz, energia termiko gutxi iristen da, eta horregatik, zona polarrak oso hotzak dira.

Zona Ekuatorial eta Tropikaletan

Erradiazioak perpendikularki erasotzen du eta aire-geruza mehea zeharkatzen du. Beraz, energia asko iristen da lurzorura, eta horregatik, bero handia dago.

Atmosferaren eta Hidrosferaren Dinamika

Ur eta aire hotzak beherantz joateko joera hartzen dute; aire beroak, aldiz, gorantz joateko joera hartzen du. Honela konbekzio-korronteak sortzen dira (adibidez, lapikoan).

Zirkulazio Atmosferikoa

Lurreko atmosferan sortzen diren aire-lasterrek ekuatorerantz eramaten dute aire beroa eta polotik ekuatorerantz aire hotza. Atmosferako konbekzio-korronte hauek aire-masak sortzen dituzte, eta hauek elkar ukitzen duten zonetan klima bat sortzen da. Honi klima-zona esaten diogu. Zazpi bereizten dira.

Uraren Zikloa

Eguzki-energia behar da zikloa martxan jartzeko. Ziklo honi esker eta grabitateari esker agente geologiko batzuk jarduten dute: ur-lasterrak, ibaiak, lurpeko urak eta glaziarrak.

Kanpoko Prozesuak

Meteorizazioa

Agente geologikoek parte hartu aurretik meteorizazioa gertatu behar da, eta honen ondorioz harriak eraldatu, hautsi eta disgregatu egiten dira. Hiru mota izan daitezke:

  1. Fisikoa eta mekanikoa: Esfortzu batek harri batean eragina duenean gertatzen da.
  2. Kimikoa: Erreakzio kimikoen ondorioz gertatzen da.
  3. Biologikoa: Izaki bizidunek eragiten dute.

Meteorizazioaren ondorioz harri zatiak (klastoak) sortzen dira. Harro oinean dauden bitartean detritu esaten zaie.

Higadura

Agente geologikoek detrituak hartu edo harri-zatiak eraztea eta zeuden lekutik eramatea da.

Garraioa

Sedimentuak zeuden lekutik jalkitzen diren lekuraino eramatea da.

Sedimentazioa

Gertatzen da sedimentuak garraiatzen dituen agenteak energia galdu eta daramatzan materialak jalkitzen direnean. Pilatzen diren lekuei arro sedimentario esaten diogu.

Mapa Topografikoak

Lurreko erliebea adierazteko mapa topografikoak erabiltzen ditugu. Erliebea hainbat modutan adieraz dezakegu, adibidez sestra-kurben bidez. Sestra-kurba lurzoruaren eta plani horizontal distantziaideen elkartzetik sortzen diren lerro itxiak dira. Sestra-kurba bateko puntu guztiek altuera bera dute itsas mailarekiko, eta sestra-kurba distantziaideak dira.

  • Maldak handia: Sestra-kurba hurbilago daude.
  • Maldak txikia: Sestra-kurba urrunago daude.
  • Goraguneak: Altitude txikiko kurbek altitude handikoa biltzen dute.
  • Sakonuneak: Altitude handiko kurbek txikikoa inguratzen dute.

Mapa eskala adierazten du zenbat murriztu dugun errealitatea. Mapako legenda sinboloek zer esan nahi duten adierazten du.

Agente Geologikoak (Laburpena)

Sei agente geologiko daude, eta bakoitzak modu jakin batean modelatzen du lurrazala. Eguzki-energiari esker funtzionatzen dute, honek eragiten baititu aire-masa eta uraren zikloa. Hauek dira:

  • Haizea
  • Glaziarrak
  • Ur-basak
  • Ibaiak
  • Lurpeko urak
  • Itsasoak

Agente geologikoek harrizko materialak garraiatzen dituzte, goragunetatik arro sedimentarioetara. Gainera, desplazatzen den fluido batez osatuta daude (airea, ura eta izotza).

Haizea

Mugitzen den aire-masa da haizea. Mugimendu horren bidez materialak garraiatzen ditu energiaren arabera. Material handiak eramateko (hartxintxarrak eta legarrak, adibidez) energia asko behar du eta biraka daramatza.

Leku lehorretan eta landarerik gabe, haizearen ekintza oso nabaria izaten da. Leku horretan partikula finak eramaten dituenean lekua higatzen da eta honi deflazio deritzo. Era berean, haizeak harea eramaten duenean, harrien kontra jotzean higatu egiten ditu eta horri urradura eolikoa esaten zaio.

Haizea ahultzen denean, materialak sedimentatzen ditu. Hareak, adibidez, duna izeneko metakinak eratzen ditu. Dunak mugitzen dira haizearen arabera, haizealdetik haizeberantz, eta batzuetan arriskutsuak izan daitezke.

  • Harea herrestan darama, harriak higatzen ditu haizeak eta perretxiko formako harriak sortzen dira.
  • Deflazioaren ondorioz, material finak lurzoruan gelditzen dira eta harriz estalitako eremuak sortzen dira (Reg).
  • Harea pilatzen denean, Erg sortzen dira. Ilargi erdi formako dunei barjan esaten diegu.
  • Harrizko basamortua: Reg
  • Harezko basamortua: Erg

Glaziarrak

Kontinenteetan dauden izotz-masa iraunkorrak dira. Glaziarrak mugitzen dira. Klima polarreko zonetan eta mendirik altuenetan daude.

Elur-geruzak bata bestearen gainean pilatu ahala, beheko geruzak konprimitu egiten dira eta izotz bihurtzen da. Poliki-poliki mugitzen da grabitate-indarrari jarraituz. Bi glaziar mota daude:

  • Kasko-glaziarrak: Groenlandian eta Amerikan daude, eta erliebea erabat estaltzen dute.
  • Glaziar alpinoak: Goi-mendietan daude, eta zirkua (elurra pilatzen den lekua) eta mihia (izotza mugitzen den lekua) dituzte.
  • Izotzak meteorizazio handia eragiten du, erliebe malkartsuak sortuz.
  • Glaziar zirkuetan elurra pilatzen da izotz bihurtuz.
  • Glaziar mihian morrenak sortzen dira sedimentu pilatzean: Aurreko morrena eta Hondoko morrena.

Ur Basak

Ibilgu finkorik gabeko urak dira. Ur hauek ildoak sortzen dituzte lurzoruan, eta ildoak sakondu ahala sakanak sortzen dira.

Malda handiko lekuetan karkabak eratzen dira; ildo sakonek eta haien artean higitu gabe gelditzen diren gandon eta zutabeek osatzen dituzte karkabak. Zutabeen goiko materialak oso erresistenteak badira behekoak baino, maitagarri-tximiniak sortzen dira.

Askotan ildoek ibilgu batean lotzen dira eta uharrek sortzen dituzte. Bakarrik daramate ura euria bortitza denean eta hiru zona dituzte:

  1. Harrera-arroa: Higadura nagusi eta karkabak sortzen dira.
  2. Hustubidea: Estua eta sakona, sakan bat eratzen du eta garraioa da nagusi.
  3. Deiekzio-konoa: Sedimentazioa nagusi, eta uholde larriak izateko arriskua.

Ibaiak

Ibaiak ubide iraunkorrak dira. Hiru zona dituzte: goi ibilgua, erdi ibilgua eta behe ibilgua.

Goi Ibilgua

Malda handia eta higadura da prozesu nagusia. Ibaiak ibilgua sakontzen dute, V formako haran estu eta sakon sortuz.

Erdi Ibilgua

Malda txikiagoa, ibilgua zabaltzen da eta garraioa da nagusiki. Meandroak oso ugariak dira eta haran zabalagoa sortzen dute hormak atzera bultzatzean.

Behe Ibilgua

Sedimentazioa da nagusi, gehienak itsasora iristen dira. Delta sortzen da materia handia bokalean pilatzen bada.

Lurpeko Urak

Lurzorua iragazten den ura azidoa da karbono dioxidoa disolbatuta duenean eta harri batzuk disolba ditzake (adibidez, karea). Ondorioz, hurrengo bi prozesu hauek gerta daitezke:

  • Gainazaleko modelaketa karstikoa: Dolinak (lurzoruaren sakonuneak) eta lapiazak (artekak).
  • Lurpeko modelaketa karstikoa: Haitzuloak, galeriak, sinkoak, estalaktitak (sabaian) eta estalagmitak (lurrean).

Lapiazak, Sima, Galeriak, Iturburua, Dolinak.

Lurpeko Uren Garrantzia

Zoru azpiko urak harrien poroetan daude eta akuiferoak osatzen dituzte. Euriak iragazi ahala, akuifero hauek betetzen dira eta putzuen bidez atera egin dezakegu ura. Akuiferoak aberastasun handiko baliabide bat dira baina gehiegi edo txarto erabiltzen badira agortu edo kutsatu daitezke.

  • Akuifero askea: Geruza askea du eta ura goiko mugan geratzen da.
  • Akuifero gatibua: Geruza harri iragaztezina dauka.
  • Maila freatikoa: Lurpeko uraren maila gorena.
  • Putzu: Prezipitazioa dagoenez ura ez da gora joaten.
  • Putzu artesiarra: Prezipitazioarengatik ura gorago joaten da.
  • Akuiferoaren betetze-aldea: Ura berreskuratzeko aldea.

Itsasoa

Itsasoak olatu, itsaslasterrek eta mareen bidez burutzen du bere higadura kostaldean.

Olatuek itsaslabarra modelatzen dute hurrengo lau urratsetan:

  1. Itsaslabarraren oina higatu egiten da.
  2. Olatua gero eta gehiago sartzen da harrizko horman.
  3. Goiko harriak erortzen dira.
  4. Itsaslabarrak atzera egiten duenean, abrasio-plataforma sortzen da.

Olatuen eraginez ere haitzak eta arkuak agertzen dira.

Itsasoko Sedimentazio-Formak

Olatuek kostaldean barrena garraiatzen dute legarra eta harea, eta gutxi jotzen duen lekuetan, sedimentuak metatzen dira.

Harea pilatzen den lekuetan, batzuetan, itsasoko urez betetako istilak sortzen dira; olatuetatik urrun egoten dira horrelakoak, ekaitza dagoenean izan ezik. Hauek padura deitzen dira.

  • Barrak: Itsasertzetik gertu dauden hareazko metakinak dira.
  • Gezia: Kontinentearekin lotutako barrak.
  • Tonbolo

Entradas relacionadas: