Afrika Beltzeko Ibilbide Politikoa: Deskolonizazioa eta Independentzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Afrika Beltzeko Ibilbide Politikoa

Berlingo Konferentzia (1884-1885): 1884ko azaroaren 15etik 1885eko otsailaren 26ra, Berlingo Konferentzia ospatu zen, Frantzia eta Ingalaterrak deituta eta Otto von Bismarckek antolatuta. Afrikako hedapenak sortutako arazoei aurre egiteko helburua zuen.

Parte-hartzaileak bi mailatan banatu ziren:

  • Lehen mailakoak: Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Portugal eta Herbehereak.
  • Bigarren mailakoak: Austro-Hungariar Inperioa, Belgika, Danimarka, Italia, Espainia, Errusia, Suedia, Turkia eta Amerikako Estatu Batuak.

Deskolonizazioa XX. Mendean

XX. mendean, Afrika deskolonizazio prozesuan murgildu zen, hainbat etapatan:

  • Magreb eta Sahela: 1955-1965.
  • Afrika Beltza:
    • Afrika Tropikala: 1965-1975.
    • Hegoaldeko Afrika: 1975-1995.

Independentziaren Ondorioak

Afrikako herrialdeek independentzia lortzean, hainbat arazo berri agertu ziren:

  • Gatazkak: Liskarrak (Mendebaldeko Afrikan), istiluek (Erdialdeko Afrikan) eta gerrak (Mozambike, Angola eta Zimbawen).
  • Arazo sozioekonomikoak: Gerren eta independentziaren ondoriozkoak.
  • Ideologia nagusiak: Nazionalismoa.
  • Bilakaera politiko-instituzionala.
  • Nazioarteko garrantzia.
Defizit politiko eta historikoa

Independentzia aurretik, Afrikako herrialdeek superpotentzien menpeko sistema politikoak jasan zituzten, eta ondorioz, defizit politiko eta historiko bat sortu zen.

Bi dinamika historiko bereiz daitezke:

  • Iraupen luzekoak: Lurralde zabalak, estatu ez zentralizatuak eta sare sozialen funtzionamendu eskasa.
  • Iraupen laburrekoak (XX. mendea): Kolonizazioaren ondoriozko ustiapen ekonomikoa, kontrol sozial eta politikoa, eta Mendebaldeko potentzien eragina.
Gerra Hotza eta Nazionalismoa

Gerra Hotzean (1945-1991), superpotentziek boterea galdu zuten, eta Afrikan mugimendu sozialak eta nazionalismoa indartu ziren, estatu berriak sortuz.

Panafrikanismoa: Independentziarekin eta nazionalismoarekin batera, panafrikanismoa garatu zen, Afrikako biztanleen batasuna sustatzeko mugimendu politiko, filosofiko eta soziala. La Negritude mugimenduak, Parisen sortua, kultura beltzen balioak aldarrikatu zituen, eta eragin politikoa izan zuen, Léopold Sédar Senghor, mugimenduko liderra, Senegaleko lehen presidente bihurtuz. Hala ere, Afrikaren batasuna ez zen inoiz lortu.

Entradas relacionadas: