Afinitate elektronikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,83 KB
KONFIGRAZIO ELEKTRONIKOA
Zer da?
Atomo bakoitzak dituen elektroien antolaketa maila energetiko bakoitzean.
MOELLER-en DIAGRAMA erabili behar da atomo bakoitzaren elektroiak ze moduan dauden banatuta jakiteko maila energetiko bakoitza kontuan hartuta.
NOLA KALKULATZEN DIRA?
Lehendabizi dugun elementu kimikoaren zenbaki atomikoa behar dugu.
Zenbaki atomikoa (Z), elementu baten protoi kopurua da, eta atomoa neutroa denean (karga elektrikorik ez duenean), elektroi kopuruaren berdina ere.
Lortutako elektroi horiekin Moeller-en diagrama beteko dugu eta bukaeran konfigurazio elektronikoa idatzi.
Konfigurazio elektronikoa idatzi eta gero, atomo batek dituen elektroi geruza kopurua eta azken geruzan dituen elektroi kopurua ezagutuko ditugu.
DESBERDINDU:
Metalekelektroi gutxi izango dituzte 1, 2, 3, eta horiek emateko joera izango dute.
Ez-metalekelektroi asko izango dituzte 4, 5, 6, 7, eta falta zaizkionak hartzeko joera edo dituztenak elkarbanatzeko joera.
Gas geldoekazken elektroi geruza beteta izango dute, eta ondorioz ez dituzte ez elektroiak hartuko, ez emango ere. Egoera egonkorrean daude.
ZERGATIK ELKARTZEN DIRA ATOMOAK (KONPOSATUAK ERATZEKO)? ZER IKUSIA DUTE “ZORTZIKOTEAREN LEGEAREKIN”?
Gas geldoak dira naturan atomo askez osaturiko substantzia bakarrak. Beste guztiak atomo elkarketaz daude osaturik. Gas geldoak osatzen dituzten atomoak EGONKORRAK dira, OREKA KIMIKOA dute, hau da, ENERGIA GUTXIENEKO EGOERA. Nola? Azken elektroi geruza osorik dute, hau da, zortzi elektroiekin (=zortzikotearen legea
).
Gas geldoak ez diren beste atomo guztiek ez dute azken elektroi geruza beteta.
Batzuk ia beterik izango dute (ez-metalek