Afektibitatea, Emozioak eta Arrazoimena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,67 KB
Emozioak eta Sentimenduak
Afektibitatea da aztertuko dugun lehen gaitasun multzoa. Jaiotzen garenetik garatzen dugu alderdi hori. Afektibitatea geure burua beste pertsona batzuekin lotzeko eta haiek gure bizitzarekin lotzeko dugun gaitasuna da. Sentimenduak eta emozioak eragiten dizkigute, atseginak edo desatseginak izan ohi direnak.
Sentimenduak
- Barne bizipenak dira.
- Bizipen iraunkorrak dira.
- Fisikoki behatu ezin direnak dira.
Adibidez: maitasuna, tristura eta alaitasuna.
Emozioak
- Sentimenduen berezko adierazpenak dira.
- Iraupen gutxikoak dira.
- Behagarriak dira.
Adibidez: barrea, negarra.
Geure Sentimenduen Jabe Izatea
Sentimenduen, emozioen eta afektibitatearen adimenaren bidez dakigu hori. Afektibitatea jaiotzetik dugun bereizgarria da; tenperamentu esaten diogu. Ezin dugu gure izaera aukeratu, baina geure askatasuna erabiliz, pixkanaka, geure burua eraikitzen eta geure izaera lantzen joaten gara, geure buruaren jabe egin gaitezen.
Zer da Arrazoimena?
Arrazoimena gure errealitatea eta ingurukoena ezagutzeko aukera ematen digun giza gaitasuna da; ezagutza horiek hizkuntzaren bidez adieraz ditzakegu.
Arrazoimenaren Osagaiak
- Zentzumenak (ikusmena, entzumena...)
- Informazioa gugana iristeko lehen kanalak dira eta informazio hori ordenatu egiten dute; horregatik dira adimendunak.
- Oroimena
- Bizitakoa gogora dezakegu.
- Irudimena
- Errealitatean ez dauden gauzen eta egoeren buru-irudikapena egin dezakegu; buru-irudikapen horietako batzuk errealitate bihur daitezke.
- Borondatea
- Zerbait nahi izan dezakegu edo errefusatu.
Emoziozko Adimena
Daniel Golemanek L'inteligencia emocional argitaratu zuen 1995ean. Honela definitu zuen: norberaren sentimenduei nahiz besteenei antzemateko, horien nondik norakoak aurkitzeko eta beste pertsona batzuekiko harremanetan moldatzeko gaitasuna.
Emoziozko Adimenaren Osagaiak
- Norberaren buruaren kontzientzia: Uneoro zer sentitzen den jakitea, norberaren lehentasunak ezagutzea eta erabakiak horren arabera hartzea.
- Autorregulazioa: Emozioak kudeatzea, zereginak errazteko eta ez oztopatzeko.
- Motibazioa: Norberak ezarritako lehentasunen arabera jardutea eta ekintzak burutzen laguntzea, hau da, eraginkorrak izatea eta aurrera egitea.
- Enpatia: Besteek sentitzen dutenari erreparatzea, haien tokian jartzea eta harremanak lantzea.
- Trebetasun sozialak: Besteekiko harremanetan norberaren emozioak egoki kudeatzea.
Arrazoimena Dialogikoa da
Izaki komunikatiboak gara, komunikaziozko ekintzak egiten ditugu. Elkarrekin komunikatzen garenean, elkarrizketa bat sortzen da, eta solaskideak garela onartzen dugu. Horrek esan nahi du argudioen baliozkotasuna onartzen dugula eta haien arabera jokatzeko konpromisoa hartzen dugula, besteak geure burua bezain pertsonak garela onartuz. Elkarrekiko onarpenaren bidez, subjektuartekotasunean munduan parte hartzen dugula ohartzen gara. Zientzia sortzeko, etika sortzeko... elkarren mendekoak garela erakusten digu.
Elkarrizketa Arrazionala
Gure bizitza bideratzeko arau zuzenak guztion artean ezartzeko aukera emango digun prozedura da.
Arau baliozkoaren irizpideak:
- Irizpide parte-hartzaileek arau bat baliozkotzat onartzeko, interes unibertsalak asetzeko balio behar du.
- Arauak gizateria osoarentzat izan behar du baliagarria (adibidez, emakumeak gizonen aldean baztertzen dituen arau bat ez litzateke baliozkoa).