Aerobika: Definizioa, Modalitateak eta Trebetasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

1. STEPeko Pausoak

Oinarrizkoa, step tap, belaunak gora, orpoak atzera, aldakaren extensioa, ostikoak, “L”, “V”, “U”, “alde batetik bestera”, “izkina batetik bestera”, “albo batetik bestera”.

2. Aerobikaren Definizioa eta Ezaugarriak

Aerobika, izenak dioen bezala, oxigeno zorrik gabeko ariketa fisikoa da. Ariketa fisiko ezberdinetan oinarritutako teknika da. Intentsitate erdi-altuan burutzen da eta denbora nahiko luzez irauten du. Musikaren erritmoari jarraituz burutzen da. Bere helburua hobekuntza kardiobaskularra, birikena eta psikofisikoa orokorra lortzea da.

Ekintza bat aerobikoa izan dadin, baldintza batzuk bete behar ditu:

  • Ariketa jarraia izatea.
  • Gihar multzo nagusiak lantzea.
  • Gutxienez 20 minutu irautea.
  • Bihotzak bere gehieneko gaitasunaren %60 eta %80 bitarteko intentsitatearekin lan egitea.

Onuragarria izan dadin, astean gutxienez 3 aldiz praktikatzea gomendatzen da.

Korrika egitea, igeriketa, txirrindularitza, iraupeneko eskia etab. ere beste entrenamendu aerobikoak izan daitezke (intentsitatearen arabera). Hauek guztiek aerobikaren onura fisiko eta psikiko berdinak dituzte, baina horietaz gain, aerobikak koordinazioa ere lantzen du.

3. Modalitateak

Step / Aquaerobic.

3.1. Joera Berriak

Spinning, indoor cycling… (Bizikleta estatikoa). / Body-combat, aero-kickboxing… (Taekwondo, kontaktu fisikorik ez). / Body Pump, Power Dumbel… (Gihar tonua handiagotzeko, pisua (barra eta diskoak) altxaketako taldekako saioak.) / Funky, hip-hop… / Body balance / Pilates / Tai-chi…

4. Baliabide Materialak

4.1. Gelaren Ezaugarriak

Ikasleek nahikoa leku izan behar dute desplazamenduak egiteko. / Ikasle guztiek irakaslea ikusi behar dute. / Tenperatura egokia izango da; ez hotza eta ez bero. / Ongi aireztatua egotea komeni da. / Ispiluak ez dira derrigorrezkoak, baina oso gomendagarriak dira, norberak bere gorputz jarrera zuzentzeko. / Lurra: Lurrak ez du oso gogorra (adb. zementua) ezta oso biguna (adb. tatamia) ere izan behar da.

4.2. Arropa eta Oinetakoa

Egokia.

4.3. Material Espezifikoa

Step-ak / Mankuernak / Gomak / Esterilak.

5. Intentsitatea

Zehazta taupadatan: (G.B.M. – atsedeneko B.M.) x wint + atsedeneko B.M.

B.M. goiko muga = (206-80) x 0,80 + 80 = 189 taup/min

B.M. beheko muga = (206-80) x 0,60 + 80 = 161 taup/min

6. Trebetasunaren Definizioa

Zerbait era efikazean egiteko gaitasuna. Teknikarien prozedura helburuak trebetasunari dagokie, eta hauek ikaskuntza motorearen bidez lortzen dira, ikaskuntza prozesu baten produktuak dira (trebetasun motoreak).

7. Ikaskuntza eta Ikaskuntza Motorea

Ikaskuntza: Praktika edo esperientziaren bidez, jokaera aldatu edo garatuko duen prozesua.

Ikaskuntza Motorea: Gizabanakoen jokaera motorea, eta praktika edo esperientziaren ondoren, emandako aldaketa erlatiboki iraunkorra.

Beraz, gure lanean T.M.-aren garapen bat egongo da, horretarako, IKASKUNTZA MOTORE prozesuak ezagutu behar ditugu: “Ikaskuntza Motorearen Teoriak eta Interpretazio Modeloak”.

8. Zer da Erresistentzia?

Erresistentzia hitza, nekea sortzen diguten esfortzuak jasateko gaitasunari deitzen diogu; nahiz esfortzu hauek iraupen motzekoak eta abiadura handikoak izan edo iraupen luzekoak eta abiadura motelekoak izan.

Honen arabera eta giharren lanerako erabilitako bide energetikoen arabera bi erresistentzi mota bereiz ditzakegu:

ERRESISTENTZIA:

  1. Aerobikoa.
  2. Anaerobikoa.
    1. Alaktikoa.
    2. Laktikoa.

ERRESISTENTZIA = NEKEARI AURRE EGITEA + ERREKUPERAZIO AZKARRA

Entradas relacionadas: