AEBetako Oparotasuna, Krisia eta New Deal

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Ipar Amerikako Oparotasun Aroa

Hamar urtez iraun zuen oparotasun aro honek, non ekonomia hazi zen, ondasunak ekoizteko prozesua aldatu zen eta berrikuntza teknologikoak gertatu ziren. Honen arrazoiak hauek izan ziren:

  • Energia iturri berriak: Asmakizun berrietan erabili ziren, industria eta hedabide berriak sortuz.
  • Kate-lanak (taylorismoa): Produktibitatea handitzen eta kostuak murrizten lagundu zuten.

Langileen soldatak igota, bizi-maila hobetu egin zen. Ondorioz, kontsumo-gizartea agertu zen.

Publizitateak masa-kontsumoaren aroari bidea ireki zion.

American Way of Life eredua

1920ko hamarkadan, American Way of Life ondasunak kontsumitzean, hedabideak garatzean eta publizitatean oinarritu zen.

Gainera, aisia modu berriak zabaldu ziren; hala nola, masa-ikuskizun modernoak, janzkera arinago berria eta musika-ildo berritzaileak.

Amerikar bizimodua eredu bihurtu zen mundu osoan, ekonomiak ekarritako konfiantzak ekimenean, norberaren ahaleginean eta arrakastan oinarritu baitzen. Gainera, Amerikar bizimodua aberastasunari eta ongizateari lotuta zegoen.

Depresio Handia

Krakak banku-krisi handia ekarri zuen; izan ere, bezeroek beren dirua eskatu baitzuten, baina bankuek ez zuten behar adina diru. Likidezia ezaren ondorioz, banku asko itxi ziren, herritarrei eta porrot egindako enpresei emandako maileguak kobratu ez baitzituzten.

Aldi berean, krisiak ekonomia-sektore guztietara zabaltzearen ondorioz, atzeraldi ekonomiko orokorra eragin zuen. Langabezia ugaritzean, jendeak gutxiago kontsumitu zuen. Hain zuzen ere, 13 milioi langabe egon ziren, eta miseria gorriak milaka familia harrapatu zituen. Hauek diru-laguntza publikoak soilik zituzten.

Krisia beste lurraldeetara zabaldu zen, AEBetako bankuek Europara bidalitako kapitalak eskatu eta kendu egin baitzituzten, eta are gehiago, enpresek diru gutxiago inbertitu zutelako. Gainera, Amerikako inportazioak jaisteak eta munduko merkataritza egoera gogorrean sartzeak krisia mundu osoan zabaltzen lagundu zuen.

New Deal: Krisiari Aurre Egiteko Plana

Franklin D. Roosevelt AEBetako presidenteak 1932ko hauteskundeak irabazita, New Deal programa proposatu zuen, Estatuak ekonomian esku har zezan.

Ekonomia-neurriak

Ekonomian, enpresa pribatuak laguntzeko, metatutako nekazaritza-soberakinak suntsitu ziren, eta enpresa publikoak sortzeko zailtasunak zeuden inbertsio pribaturik ez zegoelako. Estatuak bankuen gaineko kontrola ezarri zuen, interes apaleko maileguak ematera behartzeko.

Gizarte-neurriak

Gizartean, langabeziari aurre egiteko, herri-lanak eraikitzeko plan handia sortu zen. Gainera, soldaten igoera eta lanaldia asteko 40 ordura murriztea ezarri zen.

Entradas relacionadas: