ADN-ren replikazioa: DNAren sintesiaren prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB

ADN-ren replikazioa prozesu konplexua da, eta hainbat urrats ditu. Prozesu honetan, helikasa, topoisomerasa, SSB proteinak, ADN polimerasa eta ARN primasa bezalako proteinak parte hartzen dute.

Helikasa: Helikasa, DNAren kateak banatzen ditu, eta horrela, replikazioa ahalbidetzen du.

Topoisomerasa: Tentsioa arintzeko, topoisomerasa erabiltzen da. Topoisomerasa kateak moztu, buelta batzuk desegin eta berriro lotzen ditu, bananduta egotea baimenduz.

SSB proteinak: SSB proteinak (single-stranded DNA binding proteins edo DNA monokatenarioari lotutako proteinak) kateak bananduta mantentzen dituzte.

ARN primasa: ARN primasa, ARN kate txiki bat sintetizatzen du, haslea edo primer izenekoa. Honek 10-60 nukleotido izango ditu eta DNArekiko osagarria da. Hortik aurrera, DNA polimerasak nukleotidoak gehituko dizkio kateari.

ADN polimerasa: ADN polimerasa, DNAren kate osagarria sintetizatzen du.

Transkripzio genetikoa: ARN eratzen duen prozesuari deritzo, ADNtik abiatuta. Mezu genetikoaren adierazpenaren lehenengo prozesua da, ADNak duen informazio genetikoak proteina bat sortzen bukatuko duena, ARN derrigorrezko bitartekoa izanik.

ARN polimerasa: ARN polimerasa ADNari atxikitzen zaionean hasten da prozesua. Atxikitze hau promotore izeneko sekuentzia berezi batzuetan gertatzen da eta polimerasak ADNaren bi kate edo harizpiak banantzen ditu. Gero, ADNaren kate batek molde moduan jarduten du ARNa sintetizatzeko, ARN polimerasak ADNaren kate hori kopiatuz eta nukleotido berriak jarriz. Horrela, ARNaren kate berri bat sortzen da, bere base nitrogenatuak ADN moldearen osagarriak izaten direlarik (esaterako, ADNn zitosina bada, sortzen ari den ARN katean guanina agertuko da; baina ADNn adenina bada, ARNn urazilo agertuko da, ARNn ez baitago timinarik).

Intrones: Eukariotoetan sortutako ARN-m ez da behin betikoa, introi izeneko sekuentzia batzuk baititu, ezabatu behar direnak behin betiko ARN-m lortzeko.

Entradas relacionadas: