ADN eta ARN: Egitura, Funtzioa eta Alterazio Genetikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

ADNaren Egitura

Azido desoxirribonukleikoa da, zelula eukariotoen nukleoan dagoena. Mitokondrioen eta kloroplastoen barnean ere ADN kate txikiak egon daitezke.

Osagaiak

Nukleotido batek hiru osagai nagusi ditu: azido fosforikoa, desoxirribosa eta base nitrogenatu bat (timina, zitosina, adenina eta guanina).

ADNaren Bikoizketa

Bikoizketa ziklo zelularraren S fasean gertatzen den ADNaren kopia da. ADNa nukleo eukariotoan kromatina moduan dago; zatiketa zelularra gertatuko denean, ordea, kromosoma moduan antolatzen da.

Bikoizketaren Hasiera

ADNaren helize bikoitzetik bi kate berri sortzen dira.

Bikoizketaren Makineria

ADN polimerasa: ADNaren kopiak ekoizteko entzima nagusia da.

Bikoizketaren Garapena

  • Bikoizketa-burbuila osatu.
  • ADNaren kate bakoitza molde gisa erabili.
  • Molde bakoitzean, nukleotido osagarriak (base nitrogenatuaren arabera) egokitzen dira kate berriak sortzeko.

Bikoizketaren Amaiera

  • ADNa bikoiztu.
  • ADN polimerasak kate atzeratuko zatiak osatu.
  • Polimerasak ADNtik askatu.

ADNa bikoiztu ondoren, trinkotu egiten da.

Adierazpen Genikoa

Genea: ADNak duen informazio genetikoa gordetzen duen zatia da, proteina bat sintetizatzeko informazioa duena.

ADNaTranskripzioaARNaItzulpenaProteina.

ARNaren Osagaiak

Nukleotido batek hiru osagai nagusi ditu: azido fosforikoa, erribosa eta base nitrogenatu bat (uraziloa, zitosina, adenina eta guanina).

ARNaren Egitura

  • ARN mezularia (ARNm): ADNak duen informazioa erribosometaraino eramaten du.
  • ARN garraiolaria (ARNt): Sintetizatzen den proteinetara aminoazidoak garraiatzen ditu.
  • ARN erribosomikoa (ARNr): Proteinei lotuta, erribosomak sortzen ditu eta proteinen sintesian parte hartzen du.

Transkripzioa

Transkripzioaren bidez, proteinak sintetizatzeko ADNaren informazioa ARN mezulariari helarazten zaio. Prozesu hau zelula eukariotoen nukleoan gertatzen da.

Itzulpena

Itzulpen prozesuaren bidez, ARNm-tik abiatuta proteina bat sintetizatzen da.

Kode genetikoa ARNm-an dagoen mezua interpretatzen duen kodea da.

ARNm-ko ondoz ondoko hiru nukleotidoen talde (kodoi) bakoitzaren eta aminoazido baten arteko lotura finkatzen du.

Alterazio Genetikoak

Mutazioak: ADNaren egituran edo kopuruan gertatzen diren aldaketak dira.

Motak

  • Genikoak: ADNaren base pare bati bakarrik eragiten dioten mutazioak dira.
    • Delezioak: Base pare bat galtzen da.
    • Txertatzeak (Inserzioak): Base pare bat gehitzen zaio.
    • Ordezkapenak: Base pare batek beste pare bat ordezkatzen du.
  • Kromosomikoak: Kromosoma zati handietan eragiten dute.
    • Delezioak: Kromosoma zati bat galtzen da.
    • Bikoizketak (Duplikazioak): Kromosoma zati bat errepikatzen da.
    • Translokazioak: Kromosoma zati bat lekuz aldatu eta beste kromosoma batean txertatzen da.
  • Genomikoak: Kromosoma kopuruari eragiten diete.
    • Trisomiak.
    • Monosomiak.
    • Poliploidiak.

Entradas relacionadas: