Administrazioaren Zehapen Prozedura: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Zehapen Prozedura

30/1992 Legeak ezartzen du prozedura zehatzailea beste lege edo erregelamenduen bidez garatua izan beharko dela. Hau lege eta erregelamendu sektorialetan garatu da. Baina bada erregelamendu estatal bat ere, prozedura zehatzaile orokorra ezartzen duena. Honek arau sektorialen funtzio supletorioa beteko du (1398/1993 Errege Dekretua).

Horrez gain, badira maila autonomikoko legeak, gai honen inguruko erregulazio orokorra egiten dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 2/1998 Legeak Euskal Administrazioen ahalmen zehatzailea arautzen du. Prozedura, lege honetako 23. artikuluan eta hurrengoetan arautzen da.

Legeak ezartzen du prozedura zehatzailea hasi eta izapidetuko duena organo bera izan daitekeela, eta hala izango direla legeak aurkakoa xedatzen ez badu. Aldiz, fase instruktorea emango duena eta ebazpena emango duen organoa bereiztera behartzen du legeak, organo desberdinen eskuetan utziz.

Urraketa arina denean prozedura sinplifikatu egiten da, eta epeak motzak dira. Prozedura arruntan, 3 pauso bereizten dira:

  • Hasiera
  • Izapidetza
  • Bukaera

Hasiera

Prozedura hasteko moduak, erregelamendu estataleko 11. artikuluan agertzen dira:

  • Ofizioz
  • Goiko aginduz
  • Eskaera arrazoitua
  • Salaketa (Denuntzia)

Salaketa bat egon bada, administrazioak prozedura hasi aurretik aurretiazko jarduketak (12. artikulua) egin ditzake.

Pertsona erantzulea topatu behar da, egitateak identifikatu eta instruktore bat finkatu. Behin-behineko neurriak ere hartu daitezke. Neurri horiek proportzionalak izan behar dute; adibidez, gida baimena behin-behinean kentzea.

Izapidetza

Alegazioekin hasten da (16. artikulua). Interesdunek 15 eguneko epea izango dute nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta informazioa aurkezteko. Frogak ere proposatu daitezke. Horrela, administrazioak leporatzen dituen infrakzioen inguruan, administrazioak bere iritzia eman dezake.

Behin frogak egin eta gero, instruktoreak ebazpen proposamena ematen du. Bertan frogatutzat ematen diren egitateak eta hauen kalifikazio juridikoa, erantzule den pertsona, egozten zaien infrakzioa eta proposatzen den zehapena agertzen dira. Hau zehatua izan daitekeenari ere bidaltzen zaio, alegazioak presta ditzan.

Proposamena organo zehatzaileari ere bidaliko zaio, honek zehapena ezar dezan.

Bukaera

Organo zehatzaileak zehapena ezarriko du, eta hau jakinarazi egin beharko da. Hau izango da prozedura amaitzeko modurik ohikoena. Ebazpena motibatuta egon behar da.

Organoak ebazpena eman aurretik, jarduketa osagarriak egitea ere erabaki dezake. Hauek interesdunei jakinarazi beharko zaizkie. Hauek egiten ez badira, organoak 10 eguneko epea izango du ebazpena emateko, proposamena jaso denetik.

Bide administratiboa agortzen duten ebazpenak zuzenean exekutagarriak izango dira. Horien aurka, ezingo da helegite administratibo arruntik tartekatu. Aldiz, bide administratiboa agortzen ez dutenak ez dira exekutagarriak izango helegite administratibo arrunta ebazten den arte, edo hau tartekatzeko epea pasatzen den arte.

Egindako infrakzioak kalteak sortu badizkio administrazio publikoari, ebazpenean ezar daiteke indemnizazio baten ordainketa edo kalteak konpontzea.

Ebazpenean, zehapena exekutagarria ez den bitartean hartu behar diren neurri kautelarrak ere azaldu daitezke, bere eraginkortasuna bermatzeko (30/1992 Legearen 138.3 artikulua).

Zehapenak Azkentzeko Moduak

Prozedura zehatzailea amaitzeko modurik ohikoena ebazpen zehatzailea bada ere, badira beste kasu batzuk ere:

  • Prozeduraren aurretiazko artxiboa adostea
  • Infrakzioaren preskripzioa edo erantzukizuna eximitzen duten beste arrazoi batzuk
  • Inputatutako zehapenaren ordainketa aurreratua
  • Prozeduraren kaduzitatea

Administrazio Zuzenbidea II - 4. ikasgaia

Entradas relacionadas: