Administrazioaren Zehapen Jarduna: Kontzeptua eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB
Administrazioaren zehapenjardunaren kontzeptua, jatorria eta bilakaera
Administrazioak legalitatearen betetzea bermatzeko eta interes orokorra defendatzeko, ordena juridikoadministratiboaren urrapenak zehazteko boterea du. Administrazioak, legearen aurkako jokabide baten ondorioz administratuari ezarritako edozein gaitz, baldin eta administrazio batek eraginda eta zigortzeko helburu hutsez hartutako bada.
Administrazioaren zigorahala ulertzeko, ezinbestean eraginkortasun printzipioa hartu behar dugu kontuan. Izan ere, printzipio hori dela eta, ezinbestekoa da Administrazioari zigortzeko ahalmena ematea; bestela ezinezkoa izango litzateke, auzi guztiei erantzuna ematea.
Egungo gizartean, zigor penalaren alboan administraziozigorrak mantentzeko zergati nagusiak honako hauek dira; lehenik, legearen aurkako zenbait jokaera erruz gertatzen dira eta, auzitegiek guztiak zigortu ahal izatea ezinezkoa da. Bigarrenik, auzitegiena baino azkarrago eragin dezake administrazioaren zigorrak (eraginkortasuna eta azkartasuna). Hirugarrenik despenalizazio joera aipatu behar dugu; garrantzi txikiko edo maiz gertatzen diren jokaeren zigorra sistema penalaren eremutik ateratzea eta administrazioaren esku uztea (trafikoko arauhausteak, droga bigunak edukitzea…).
Hau kontuan hartuz, esan dezakegu, zigorra Administrazioak legearen aurka gauzatu den jokabide baten aurrean ezartzen duen kalte bat dela; betiere zigortzeko helburuz jarritakoa. Zigorra izateko irizpide erabakigarria, beraz, zigorhelburua izatea da.
Irizpide hori kontuan harturik esan dezakegu Administrazioak hartzen dituen grabamenezko egintza guztiak ez direla zigorrak. Esaterako, kautelazkoneurriak, atzerapenkorrituak, hertsatzekoisunak, zergak…
Zigorrak dakarren kaltea hauetako bat izaten da: ondasun edo eskubide bat grabatzea, edo diru kopurua ordaintzeko betebeharra. Arlo administratiboan ezartzen diren zehapenak, inoiz ezin dira askatasungabetzaileak. Salbuespena, arlo administratibo militarrean aurkitzen da.
Kontraesankorra bada ere, kasu batzuetan, arlo administratibo zehapena, penalekoa baino altuagoa izan daiteke.
Araudi estatala
EK 25.art, 24.art 45.art. 30/1992 legea 127-138.
Administrazio Zehapen motak
Administratuak administrazioarekin duen harremanaren arabera, bi zehapen mota bereiz ditzakegu:
- Orokorrak: denok administrazioarekin harreman berdinean gaudenean; adibidea, kotxea gidatzen ari garenean edo semaforo bat gorriz pasatzen dugunean
- Harreman berezietakoak: administratuak administrazioarekin harreman berezia duenean; adibidez, unibertsitateko ikasle batek unibertsitatearekin duena edo funtzionario batek preso batekin
Bestetik, zehapenak hauen larritasunaren arabera ere sailkatu daitezke. Irizpide honen arabera, 3 zehapen mota daude: arinak, larriak eta oso larriak.
Zehapen arruntena, isuna da. Baina esan bezala ondasun edo eskubide batean gabetzea izaten dira zehapenak. Eskubide baten gabetzearen adibide gisa har daitezke, besteak beste, gida baimena kentzea.
Zehapen administratiboak ere, egintza administratiboak dira, eta ondorioz, egintzen erregimen bera aplikatzen zaie. Prozedura zehatzailea, zehatua izaten den pertsonarentzat argi dago kaltegarria izango dela. Aldiz, gainontzeko herritarrentzat, normalean, onuragarria izango da. Administrazioak guztien mesederako zehatzen duela suposatzen delako.