Nor Aditza: Orain eta Lehen Aldiko Ariketa Zuzenduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Orain aldia

  1. Gu arratsaldean ez gara inola ere parkera joango.
  2. Mutiko hori Donostiakoa da; hori uste dut, behintzat.
  3. Zuek biok oso lagun onak zarete; izan ere, betidanik egon da bera zurekin.
  4. Ni ez naiz argazki horretan azaltzen den neska bitxi hori.
  5. Haiek oso neska jatorrak dira; batez ere, gorriko neska hura.
  6. Zuek gure etxera gerturatu zarete gaur gauean.
  7. Gu egunkariko argazki horretan azaldu gara.
  8. Sara oso neska polita da.
  9. Gu plazara joan gara eguerdiko hamabietan.
  10. Nire anaia jo dutenak horko mutil haiek dira.
  11. Gaur goizean gu hondartzara joan gara.
  12. Biraka hainbeste ibili ondoren zuek zoratu egingo zarete.
  13. Mutil gazte hura ez da esan zidaten bezain ederra.
  14. Arratsaldean gu mendira joango gara.
  15. Gurasoak gaur goizean mendira joan dira perretxiko bila.
  16. Aizan, Maider, ni ez naiz aterako arratsaldean.
  17. Bat-batean zapoa printze bihurtu da.
  18. Euskaljakintza euskara sustatzeko webik onetariko bat da.
  19. Ni ez naiz zu bezain zoriontsu.

Lehen aldia

  1. Atzo goizean gu hondartzara joan ginen.
  2. Biraka hainbeste ibili ondoren, zuek iaz zoratu egin zineten.
  3. Mutil gazte hura ez zen esaten zuten bezain ederra.
  4. Atzo iluntzean gu mendira joan ginen.
  5. Gurasoak atzo eguerdian mendira joan ziren perretxiko bila.
  6. Bat-batean zapoa printze bihurtu zen txikitan.
  7. Euskaljakintza euskara sustatzeko webik onena izan zen.
  8. Haurtzaroan ni ez nintzen zu bezain zoriontsua.

Orain eta lehen aldia nahasian

  1. Zu gau hartan baseliza baten barruan ezkutatu zinen.
  2. Zu pasa den astean Madrilera joan zinen.
  3. Hura behin batean Mirenen etxean dutxatu zen.
  4. Ni inoiz ez naiz Andaluzian egon.
  5. Zuek gaur goizean ekaitzaren erruz busti zarete.
  6. Zuek iaz ez zineten etorri herrira bisita bat egitera.
  7. Hura gaur goizean ekaitzaren erruz busti da.

Entradas relacionadas: