Aditz Laguntzaileak - Indikatiboa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 385,76 KB
Izenak berak adierazten duenez, aditz laguntzaileak duen funtzioa LAGUNTZEA da, ez trinkoek bezala. Beraz, ezin dira bakarrik agertu, alboan (ezezkoa ez bada perpausa) ADITZ NAGUSIA izango dute.
EKARRI NAUTE
ADITZ NAGUSIA ADITZ LAGUNTZAILEA
- ADITZ NAGUSIA: Ekintzaren esanahia eta aspektua.
- ADITZ LAGUNTZAILEA: Pertsona, aldia eta zenbakia.
- LAGUNTZAILEAK bi taldetan banatzen dira: iragangaitzak eta iragankorrak.
- IRAGANGAITZAK: NOR eta NOR-NORI.
Subjektua NOR deklinabide kasuarekin adieratzen dugu eta Predikatuan ez dago Osagarri Zuzenik.
NORI osagarria badago, Predikatuan agertuko da.
- IRAGANKORRAK: NOR-NORK eta ZER-NORI-NORK.
Subjektua NORK izango da eta Predikatuan derrigorrez NOR osagarria izango dugu Osagarri Zuzenaren funtzioa betetzen. NORI osagarria ere Predikatuan aurkituko dugu, Zehar-osagarriaren funtzioarekin.