Adingabetasunetik Ilustraziora: Kanten hausnarketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,54 KB

ERRUZKO ADINGABETASUNA

Adingabetasuna, norbere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Adingabetasunaren zergatia ez da adimen falta, kuraia falta baizik. Bi arrazoi nagusi daude: batetik, erosotasuna, alferkeria eta beldurra; bestetik, tutoretzapean egotea, norberak bere kabuz pentsatzeak dituen arriskuekin mehatxatzen dute. Horregatik, oso zaila da egoera horretatik ateratzea.

Gidaritza tutoretza

Arrazoiaren garapena eragozten dute. Aurreiritziak, sinesbideak, tradizioak, autoritatea, superstizioak eta dogmatismoak dira oztopoak.

Elizgizonek, militarrek, erregeek… tutore lanak egiten dituzte, eta haiek erabakitzen dute zer egin eta zer sinetsi behar dugun. Mendekoei (guri) aginduak ematen dizkigute, eta ez dute onartzen gizakia gai dela bere kabuz pentsatu eta erabakiak hartzeko. Tutoreek besteen ordez erabakitzen dute, herri xehea menderatu eta haren alferkeria eta beldurraz baliatzen dira.

Sapere aude

(“Pentsa ezazu zure kabuz” edo “Ausartu zaitez zure adimenaz baliatzen”) adingabetasunetik ateratzea da bide bakarra adin nagusitasuna lortzeko. Adingabetasuna norberak bere kabuz pentsatzeko gaitasun ezintasuna da, eta horren errudun gizakia da Kanten ustez. Gai izan arren, gizadiaren zati handi batek ez du betetzen, hiru arrazoi nagusiren ondorioz: beldurra, alferkeria eta erosotasuna. Errazagoa da besteen ideiak jarraitzea norberak bereak sortzea baino; honek, batzuek gizakiaren pentsaera zehaztu eta jokabidea arautzea errazten du.

Erlijioa

Zer espero dezaket? Erlijioarekin lortu daitekeen galdera da. Kanten iritziz, gizakien hobekuntza morala da erlijioaren helburua. Gizakiak ez du zoriontasunaren zain bizi behar, ez du baldintzatu behar ere. Bertutea eta zoriontasuna ongiaren ideiarekin lotzen dira. Erlijioa ilustratua da, giza arrazoimenean oinarritzen baita.

Arrazoiaren erabilera publikoa

Arrazoiaren erabilera librea esan nahi du, bakoitzak bere kabuz pentsatzea, tutorerik edo gidaritzarik gabe. Adierazpen-askatasunean gauzatzen da. Ilustrazioaren baldintza da, eta horren bidez kritikak eta argudioak egiten dira, edozein lege edo sineskera aldatu eta hobetzeko. Kantentzat, hau da aurrerapenerako bide bakarra.

Kant eta ilustrazioa. Sapere aude

Zer da ilustrazioa? 1784an Kantek testu bat idatzi zuen honi erantzunez. Bertan, ilustrazioa zertan datzan azaltzen zuen, bere alde eginez. Bertan, Sapere aude ageri da (“Pentsa ezazu zure kabuz” edo “Ausartu zaitez zure adimenaz baliatzen”). Esaldi honek ilustrazioaren espiritua islatzen du Kantentzat. Kantentzat, ilustrazioa adingabetasunetik gizakia ateratzea da. Adingabetasuna, besteen tutoretza gabe norbere adimenaz baliatzeko ezintasuna da; horren errudun gizakia da Kantentzat. Nahiz eta gizakiak adimena izan, alferkeriagatik, erosotasunagatik eta beldurragatik uko egiten dio bere kabuz pentsatzeari eta besteen gidaritzarik gabe erabakiak hartzeari. Gizartearen zati handi batek uko egiten dio gaitasun hori erabiltzeari; nahiago dute liburuek edo apaizek… esaten dutena egitea. Horregatik, askori erraza egiten zaie gizakien tutore bihurtzea eta haien jokabidea arautzea. Kantentzat, egoera horretatik ateratzea oso zaila da, baina posible da. Beharrezkoa da askatasuna izatea; autonomikoki pentsatzeko askatasuna izanez gero, gizakiak ikas dezake bere kabuz pentsatzen, nahiz eta hasiera batean kostatu. Kanten ustez, inork ez du hori oztopatzeko eskubiderik.

Arrazoimenaren erabilera pribatua eta publikoa

Kantentzat, ilustrazioa gertatzeko ezinbestekoa da arrazoimenaren erabilera publikoko askatasuna.

Arrazoimenaren erabilera pribatua langileak bere lanbidean egiten duen arrazoimenaren erabilera da. Erabilera publikoa, aldiz, pertsona batek publikoaren aurrean edo publikoki egiten duena. Arrazoimenaren erabilera pribatua mugatu egin daiteke (ejertzitoa, apaizak…). Berriz, arrazoimenaren erabilera publikoa mugagabea izan behar da; bestela, kontrakoa gertatzeak ilustrazioari ez lioke aurrera egiten jarraitzen utziko. Horregatik, Kantek esaten zuen apaiz batek ez zuela inongo eskubiderik, akordio batengatik, herriari tutoretza amaigabea ezartzeko. Kanten helburu nagusiak gizartea aurrera joatea eta hobekuntzak dira, printzipio arrazional eta naturaletan oinarrituta; hau da, ilustrazioa iristea gizartera. Horretarako, Kantek esaten zuen ezinbestekoa dela kritika askatasuna. Norbera bere buruaz baliatuta gizartearen aurrerapena bultzatzen duen askatasuna.


KANT ETA ILUSTRAZIOA: Autonomia morala. “Caesar non est supra gramaticos”

Ilustratuen helburu nagusia erregimeneko eredua ordezkatzea zen, eredu moral autonomo, arrazional eta erlijioaren menpe ez dagoen bat eratzea.

Kantentzat, giza arrazoiak funtzio moral eta praktikoak ditu; ezagutzara eraman gaitzake arrazoiak, baloratu egiten du eta nola jokatu jakin nahi du; beraz, erabilera praktikoa sartzen da tartean.

Eredu morala ezin da defendatu. Kantek hau zioen: ezin da demostratu teoria zientifiko bat bezala, bere ezaugarri propioak dituelako.

Kontzientzia morala da abiapuntua. Gure ekintzen erantzule sentitzen gara eta besteenak baloratzen ditugu justutzat edo injustutzat. Moralaz hitz egiteko hurrengo hastapena Askatasunaren Postulatua da. Kantek horrela deitzen zion, ezin delako frogatu zientzian bezala; honen ondorioz, esan dezakegu gizakia bere ekintzetan librea dela.

Bere etika defendatzeko, besteak kritikatzen ditu, heteronomoak direlako, hipotetikoak direlako, edo materialak direlako.

Bere etika betebeharreko etika da: “egin hori, egin behar duzulako, eta ez agintzen dizutelako”. Egoera guztietan aplika daiteke, forma hutsa delako eta autonomia morala ematen diolako.

Agindu kategorikoaren formulazioa: Lege moralak denontzat izan dadin bezala joka ezazu, denontzat berdina balio dutelako, eta gizakia da gure helburuak lortzeko erabili ezin dugun gauza bakarra.

Estatuburuak ere ezin zaitu nola pentsatu behar duzun esan, estatuburuaren ideologia ez dagoelako adituen ideologiaren gainetik: “Caesar non est supra gramaticos”.


RAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA KANTENGAN

Kanten asmoa gure ezagutzeko ahalmenaren epaiketa bat egitea da. Horretarako, bi korronte filosofiko hartu zituen kontuan:

  • Arrazionalismoaren arabera, egia absolutua ezagutzeko esperientziarik ez duzu izan behar, eta zure dedukzioetatik eta matematikatik lortuko duzu egia absolutua.

  • Enpirismoak esperientzia sentigarrira murrizten du ezagutza. Ezagutzaren esparrua txikitu egiten da; sistemak eraikitzeko, ezin dira ere gauzatu haien nahiak.

Enpiristen lanen eraginez, bere amets dogmatikoak esnatu zituen, hau defendatuz:

Arrazionalismoari kritikatzen dio bakarrik arrazoiak berak ahal duela gure ezagutza bete, baina defendatzen du forma hutsean zerbait jartzen dela gizakiak ezagutzean; hau da, edukirik gabe.

Enpirismoarekin bat dator ezagutzearen materia kanpotik datorrela esanez, baina uste du hartze hori ez dela pasiboa eta ziurtzat har dezakegula ezagutza subjektuak jarritako forma horri esker.

Ezagutza ziurrak forma eta materia behar ditu, eta ezin du bakarrik edo forma edo materia izan; beraz, oinarri enpirikoak ez duena ezin da ezagutza zientifikoaren aztergai izan, eta materia ez duena, Jainkoa bezala, ezagutzezinak dira. Gai filosofiko horiek ezin dira baztertu, eremu moralean garrantzia berreskuratuko dutelako (Nia, Jainkoa, unibertsoa…).

Entradas relacionadas: