Adingabeen Babes Juridikoa eta Gizarte Zerbitzuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

Haurren Eskubideen Hitzarmenaren Protokoloak

Haurren Eskubideen Hitzarmenaren Protokoloak tresna aktibo eta dinamikoa izan behar du, benetan eragina izan behar du, hobez hobetzen dena, izaera horrekin sortu zen. Ez da hain zaila moldatzea beste lege batzuk bezala. Bi dira protokolo nagusiak: pornografia eta prostituzioa debekatzea.

Europar Batasuneko gutunean agertzen dira umearekiko eskubide batzuk. Europa mailan dago Haurraren Hezkuntzaren aldeko Gutuna. Argi dago Hitzarmena onartuta eta osorik berretsita dagoela.

Adingabearen Babes Juridikoa

  • Guraso-ahala: Eskubide eta betebeharren multzoa (zaintza eta babesa).
  • Tutoretza: Guraso-ahalaren ordezkoa da. Epaile baten kontrolpean dago, eta ez bakarrik haurren kasuan, baita pertsona nagusien kasuan ere, epaile batek eta gizarte-zerbitzuek pertsona horrek gauzak erabakitzeko ahalmenik ez duela erabakitzen dutenean. Beste pertsona batek hartuko ditu erabakiak. 18 urterekin bukatzen da tutoretza.
  • Kuratela: Asunto legaletaz arduratzen da, hala nola pisu bat alokatzeaz. Adingabeen kasuan, tutoreak edo kuradoreak sinatu behar du.
  • Defendatzaile judiziala:
  • Emantzipazioa:

Familia-harrera

Familia-harrera familia bati ematen zaion adingabearen zaintza da, aldi baterakoa. Helburua da familiak haurra bizitzan ahalik eta ondoen integratzea. Haurrek gutxiago sufritzen dute horrelako familia batera joaten badira zentro batera baino. Hiru mota daude:

  • Familia-harrera sinplea: Aldi baterakoa.
  • Familia-harrera iraunkorra: Adingabearen adinak eta egoerak eskatzen dute.
  • Adopzio aurreko familia-harrera: Ezin du urtebete baino gehiago iraun.

Lege Esparruak

Nazioarteko Esparrua: Berrespenaren Garrantzia

1990ean berretsi zen. Ez da nahikoa sinatzea; sinatzeaz gain, berretsi egin behar da. Sinatzeak suposatzen du estatu horrek ahaleginak egingo dituela eskubideen urraketarik ez egiteko, baina ez du esan nahi konbentzioko artikuluak beteko dituenik. Horretarako, berretsi duten estatuak behartuta daude.

Konstituzioaren Esparrua: Ongizate Soziala

1978an finkatzen da. Zuzenbidezko estatu soziala da, eta ongizate soziala estatuaren hezkuntza-helburu bat izan behar dela adierazten du. Horren ondorioz, osasun-zerbitzuak sortu ziren. Banakako eskubideak errespetatu behar direla eta pertsona orok duela eskubide hori azpimarratzen du.

Arrisku-egoerak

Haurrak bere garapenean kaltetzen duten egoerak bizitzen dituenean, baina bere bizitza arriskuan ez dagoenean. Kasu horietan, gizarte-zerbitzuek familia horrekin lan egiten dute arrisku-faktoreak desagerrarazteko eta babes-faktoreak indartzeko, baina haurra ez dute familiatik banatzen.

Babesgabetasun-egoerak

Haurrak familian bizitzen dituen egoerak hain larriak direnean, non bere bizitza arriskuan dagoen. Hain da larria, non lehen esku-hartzea familiarengandik banatzea den. Hala ere, familiekin lan egiten da, eta dena betetzen dela eta hoberantz doala ikusten bada, haurra familiara itzul daiteke.

Erantzukizun Penala

Lege-urraketa da. Pertsona batek duen erantzukizun pertsonala eta transferiezina da, hau da, berak egindakoaren ondorioz sortutako min eta kalteengatik zigorra jaso behar du. Haurrak kartzelara joateko edo ez joateko adina duenean aplikatzen da. Berak eragindako min eta kaltea handia bada, bere zigorra ere neurrikoa izan behar du.

Erantzukizun Zibila

Ez da pertsonala, hau da, pertsona batek kaltea egin dezake, baina ordaina beste batek betetzen du. Adibidez, betaurrekoak haustea.

Baliabideak eta Gizarte Zerbitzuak

Hezkuntza-esparruko arreta eta gizarte-hezkuntzako arreta sortu ziren aukerak eskaintzeko. Helburu komun batekin sortu ziren: familia, bizitza eta lana bateratzea. Gizarte-esparruko arreta (gizarte-zerbitzuak) gizartea, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Gizarte-esparruko zerbitzuek esku hartzen dute ezinbestekoa denean. Behar zehatz batzuk dituzten familiak joaten dira, baina denak joan daitezke (edonor). Hemen daude oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzu espezializatuak.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Udaletxetan edo mankomunitateetan daude, diziplina anitzeko taldeak dira (multiprofesionalak). Horien lana informatzea, aholkatzea, detektatzea eta bideratzea da (psikologoengana, adibidez).

Gizarte Zerbitzu Espezializatuak

Aldundietan daude, diziplina anitzeko taldeak dira. Haien lana diagnostikatzea, tratamendua planteatzea, laguntzea, errealitatea aztertzea eta familia kontrolatzea da. Banaketa ematen denean, harrera-familiek hartzen dute parte. Psikologoak, gizarte-langileak, hezitzaileak eta abar daude.

Goi-mailako zerbitzu espezializatuek ez dute erabakitzen ume hori familiatik banatzen den ala ez, baizik eta epaile batek. Hauek etxera doaz ertzainekin, umea hartu eta zerbitzu horiek prestatu behar dute haur hori nora eraman beharko duten, harrera-familia batera eta zergatik...

Entradas relacionadas: