Adineko Pertsonen Ohiko Gaixotasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,32 KB
1. Istripu Zerebrobaskularra - GHI (Garuneko Hodietako Istripua)
edo IKTUSa, garuneko atakea
Garunean odol-zirkulazio faltagatik (tronbosia edo enbolia) edo garuneko odol-jarioagatik agertzen diren kalteak dira. Hainbat ondorio izan daiteke: heriotza, konpondu ezin daitezkeen ondorioak edota konpon daitezkeenak.
IKTUSaren ezaugarriak hauek dira:
- Ospitalizazioa
- Errehabilitazioa
- Funtzionaltasunaren galera (garunaren eskumako hemisferioa edo ezkerrekoa)
- Agian, afasia (hizkera-arazoak, hizkuntza-arazoak...)
Baliteke, aldez aurretik arrisku kardiobaskularrak izatea
2. Bihotzeko Gaixotasunak
Disfuntzioak eta ezintasunak sortzen dituzte.
Arruntenak hauek dira:
- Gutxiegitasun kardiakoa - bihotzak ez du behar beste odol ponpatzen).
- Bularreko angina - ahaleginetan bularreko estutasuna (bihotzeko hutsegitearen ondorioz).
- Bihotzekoa. Odol-isuriaren faltagatik, bihotzeko paretetan kalteak eragiten dira.
Seinaleak:
Min goria eta luzea, haize falta, konortea galtzea, botaka gurea, izerditzea...
- Arritmia - Bihotzaren erritmo aldaketak.
Kontrolatu Beharrekoak:
- Tabakismoa
- Obesitatea
- Jarduera fisikorik eza
- Ahalegin handiak
- Kolesterola
- Hipertentsioa
- Diabetesa
Adineko pertsonek urtero gripearen eta pneumoniaren kontrako txertoak jarri behar dituzte
3. Pneumonia
Biriketako inflamazioa, hainbat jatorri izan ahal ditu. Baliteke gaixoa ospitalizatzea eta irensteko arazoak izatea. Hotzeria, eztula eta sukar altua izan ditzake.
4. Biriketako Gaixotasunak (Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa - BGBK)
Arnasa hartzeko zailtasuna. Ez du sendatzerik.
Arazoen artean hauek daude:
- A) Bronkitis kronikoa: bronkioak inflamaturik. Seinalea: eztula eta espektorazioa
- B) Enfisema: biriken albeoloak hondatzea. Seinalea: arnasa hartzeko zailtasunak
- C) Asma: bronkioek dituzten espasmoak txikitzen dira eta arnasa hartzeko zailtasunak eragiten dituzte. Ezinbestekoa: tabakoaren kea saihestea
5. Diabetesa
Gorputzak behar duen intsulina baino gutxiago ekoizten du. Adinarekin eta obesitatearekin lotuta dago.
Ezinbestekoa da:
- Ariketa fisikoa
- Dieta orekatua
- Sendagaiak
Ager daitezkeen konplikazioak:
- Giltzurruneko gaixotasuna
- Erretinopatia
- Oinetako arazoak
- Nahasmendu baskularrak
- Hipogluzemia (glukosaren beherakada)
- Disfuntzio sexualak
6. Artrosia
Artikulazioetako kartilagoen degenerazioa da. Aldakan, bizkarrezurrean, eskuetan eta belaunetan izaten da. Artikulazio hauetan irmotasuna eta deformazioa eragiten ditu artrosiak (%50ekoa baino gehiagokoa).
Ezintasun funtzionalak sortzen ditu: eskuetan, behatzetan...
7. Aldakako Haustura
Izterrezurren buruak hautsi egiten dira. Hezurren desmineralizazioa (osteoporosia). Ebakuntza behar du. Errehabilitazioa istripuak ekiditeko, etxebizitza egokitu behar da.
8. Minbizia
Zelula multzo bat, neurririk gabe handitzen da, tumorizazio txar bilakatuz. Tumorizazio horrek inguruan dauden ehun guztiak hiltzen ditu. Adinarekin tumoreak izateko aukera handiagoa da.
9. Deliriuma edo Nahasmendu-Sindrome Akutua
Kontzientzia maila nahasten da, seudokontzientzia bat da. Bat-batean azaltzen da eta zergatiak hauek izan daitezke:
- Sendagaiak
- Sendagaiak kentzea
- Gaixotasunak-infekzio-prozesuak
- Ur falta
- Ospitalizazioa
- Ebakuntza ostekoa
- Istripuak
- Inguruko pertsonak galtzea edota estres handiko egoerak
Honen ondorioa hau izaten da:
Nahasketa-koadro bat da, buruaren kontzientzia egunenean zehar aldatzen da eta sintomak gauean maizago agertzen dira. Delirioak eta aluzinazioak azalarazten dira.
10. Parkinson-en Gaixotasuna
Gaixotasun neurodegeneratiboa da. Ez dakigu haren jatorria zein den. Behin azalduz gero, prozesua arinagoa edo motelagoa izan daiteke, baina ez da geldituko.
Sintomak:
A) Mugitzeko orduan:
Dardarak, irmotasuna (apraxia) eta espasmoak izaten dituzte. Mugimenduak motelduz doaz. Espresio gabeko aurpegia eta besoak kulunka izaten dituzte. Horretaz gain, oinak arrastaka daramatzate, izerditzea gehiegizkoa izaten da eta irensteko arazoak izaten dituzte.
B) Kognitiboak eta emozionalak:
Arretari eusteko eta orientatzeko arazoak izaten dituzte, pentsamendua moteltzen da, irrikak kontrolatzeko arazoak dituzte...
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikarien lana hau da:
- Jarrera baikorra bultzatzea
- Aktibitatea eta autonomia bultzatzea
- Estres handiko egoerak saihestea
- Gehiegizko indarrik ez egitea
- Blokeoetan eta kontrolik gabeko egoeretan laguntzea
11. Alzheimer-en Gaixotasuna
Gaixotasun neurodegeneratiboa da, buruaren galera da. Orain arte zahartzeko prozesuarekin lotu da.
Zergatik?
Buruaren hainbat gunek gainbehera egiten dute. Progresiboa eta itzulezina da.
Ondorioak hauek dira:
Ondorioak kognitiboak, emozionalak, jarrerakoak eta fisikoak izaten dira. Gizarte mailan nahiz ekonomikoki pertsonengan eta ingurukoen bizi-kalitatean eragin zuzena du.
Ez da erraza diagnostikatzea, hasiera mantsoa da eta bai pertsona bai ingurukoak ez dira jabetzen (oroimen falta, nortasun-arazoak...). Geroago, bakardadea azaltzen da eta arazoa ukatzen da. Oso erraz haserretzen dira, oroimen arazoak larritu egiten dira, arrazoinamenduan eta kontzentrazioan zailtasunak dituzte.
Alzheimer-en gaixotasunaren eboluzioa:
Bere burua ez du zaintzen eta orientatzeko arazoak ditu. Lo egiteko orduan aldaketak jasotzen ditu. Eguneroko jarduerak aurrera eramateko zailtasunak ditu. Kognizioa moteldu egiten da eta adierazpen afektiboak gutxitu egiten dira. Eguneroko bizitzako jarduerak, oinarrizkoak zein instrumentalak, egiteko arazoak dituzte. Garrantzi handiko gauzez ez da oroitzen. Delirioak, gernu-ihesak... izango dira. Gaitasun psikomotorra okertuz doa. Hitz egiteko gaitasuna txikitu egiten da eta autokontzientzia ere txikiagoa da.