Adimenaren Teoria Klasikoak (Adimenaren Analisi Faktoriala)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,56 KB
Hiru teoria desberdin:
A. Charles Spearman Teoria:
1. Maila altuenean "g" faktorea edo faktore orokorra: edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra;
2. Honen azpian "s" faktoreak, adimenaren jarduera bereziei dagozkien zazpi faktore nagusi.
B. Louis L. Thurstone Teoria:
Ez du onartzen "g" faktorearen edo adimen orokorraren bereizketa. Beraren ustez, adimena ez da gaitasun batean agortzen. Pertsona gehienek ezin dute faktore guztietan emaitza onak izan.
Beraz, Thurstone-k ez du adimenaren ikusmolde hierarkikorik proposatu, nahiz eta adimenaren egitura faktorialaz hitz egin. Horrela, oinarrizko zazpi abilitate edo gaitasun bereizi zituen:
Hitzezko ulermena
Hitz-etorria
Zenbakizko gaitasuna
Oroimena
Pertzepzio-azkartasuna
Irudikatze espaziala
Indukziozko arrazoibidea
C. J.P.GUILFORD:
120 kubo osatutako prisma angelu zuzenaz irudikatzen du giza adimena, non hiru dimentsio nagusi bereizten baititu: operazioak, edukiak eta emaitzak. Hain zuzen burmuinak burutzen dituen operazioez informazio-edukietan, eta ondorioz sortzen diren emaitzez, ari da hurrenez hurren.
Kubo bakoitzak informazio-eduki baten, gogamen-operazio baten eta pentsamendu baten arteko intersekzioa irudikatzen du. 5 x 6 x 4 kubo daudenez, 120 faktorez osatutako adimena-eredua proposatzen da.
Adimenaren Garapena: Piaget
Adimena ez da jatorrizkoa eta ez da bat-batean eskuratzen. Adimenaren garapena faktore genetikoen eta inguruneko faktoreen harremanaren ondorioa, beste edozein ezaugarri fisiko edo psikologiko bezala.
J.PIAGET-entzat gizakia jaioberriak, erreflexu batzuk baino ez ditu jokabide guztientzat. Erreflexua jokabide-unitate sinpleena da, eta berari esker erantzun ez-borondatezko edo automatikoa ematen zaio kanpoko estimuluari. Erreflexu-bilduma mugatu horretatik abiatuz eraikitzen du haurrak bere adimen eta ezagutza guztia.
Adimenaren garapena eskema berriak eraikitzean datza. Ez dira finkoak, etengabe aldatzen doaz, eta hasieran praktikoak badira ere, beranduago, hizkuntza eskuratu ahala, sinbolikoak bihurtzen dira. Orduan eskema mentalez hitz egiten da. Eskema hauetara heldu arte, ibilbide bat bete behar da haurtzarotik adoleszentziaraino.
Adimenaren garapena lau etapa desberdin ditu:
Lehenengo etapa, Sentso-motorea (adimen praktikoa) 0-2 urteetan zehar gertatzen da. Ezaugarria: sentimen desberdinen koordinazioa
Bigarren etapa, Prelogikoa (adimen intuituboa) 2-6 urteetan zehar gertatzen da. Hauek dira dituen ezaugarriak: hizkuntzaren garapena ematen da eta egozentrismoa.
Hirugarren etapa, Eragiketa zehatzak (adimen logiko-zehatza) 7-11 urteetan zehar gertatzen da. Hauek dira dituen ezaugarriak; objetuen sailkapena, seriazioa eta irangorkotasuna.
Laugarren etapa, Eragiketa formalak (adimen logiko-formala) +12 urteetan zehar gertatzen da. Hauek dira dituen ezaugarriak; pentsamendu abstraktua, teorien eraikuntza eta arrazoibide deduktiboa.
Adimen Urritasuna eta Adimen Aberastasuna
Adimen urritasuna adinaren gutxiegitasuna da, IK-aren eskalan 80tik beherako puntuazioei dagokie, eta atzerapen mentalaren eragina da. Lau talde bereiz daitezke:
Atzeratu arinak (gehiengoa): Zenbait gabezia jasaten dute: oharmenean, epe laburreko eta epe luzerako oroimenean, pentsamendu abstraktuan… Heldutasunean gai batzuk egiteko gai dira eta gizarteratze-maila asegarria lor dezakete beti ere laguntza bereziak eskaintzen bazaizkie
Neurrizkoa: lehenago antzematen zaie nozitzen duten akatsa. Ez dira gizarte-arauez gehiegi jabetzen, eta kosta egiten zaie beharrei aurre egitea. Hurbiletik zaindu beharrekoak dira bizitza guztian zehar.
Larriak: jaio orduko dira antzemangarri. Gainera osasun-arazoak izaten dituzte, eta zainketa berezien premia dute. Ia ez dute hitz egiten eta mugikortasun oso mugatua daukate. Laguntza handiz lan sinpleak egin ahal ditu.
Sakonak: arazo gehienak ditu; osasun-arazo larriak izateaz gain, ez baitu ia mugitzeko ahalmenik, ez komunikatzeko gaitasunik.
Zalantzarik gabe zergati biologikoek adimena urri dezakete: gene errezesiboen nahasteak, kromosomen kaltetzeak, batez ere burmuinaren garapen-prozesuan, adimena urritzen du. Infekzioek, intoxikazioek eta traumatismoek, eragin kaltegarria izaten dute.
Atzerapen arinen % 80k ez duenez kausa biologikorik: Desnutrizioa, osasun-zainketen falta, estimulu eza eta ikaskuntzarako giro eskasa dira, atzerapenaren eragile
Adimen aberastasuna ematen da pertsona bat 140tik gorako IKa duenean (supergaituak). Supergaitu izateari onuragarria bada ere, zenbait psikologok argi gorria piztu dute pertsona hauen egoera psikologikoaren inguruan: depresioa, marjinazioa, gutxiagotasun-konplexua, moldatze falta.... Beren adimen bizkorraren ondorioa da hori guztia. Beraz, heziketa berezia eskaini behar zaie.
Ez dago adostasunik zer nolako heziketa jaso behar duten zehazterakoan. Zailena, diote, nor den supergaitua igartzea da, izan ere, supergaituetako askok anonimatuan diraute.
Adimenaren Neurketa
Adimen Kozientea
Adimena neurtzearen ideia FRANCIS GALTON XIX. mendeko zientzialari britaniarrari otu zitzaion estreinako aldiz.
Beranduxeago, McKEEN CATTELL-ek "test mental" hitza plazaratu zuen subjektuak elkarren artean alderatzea asmo zuten froga batzuk izendatzeko.
Hala ere, ALFRED BINET psikologo frantziarra izan zen adimenaren lehen neurketa sortu zuena. Hain zuzen ere, 1904ean Frantziako haur atzeratuen eskolaratze arazoak aztertzeko asmoz.Probaren helburua haur bat aurreratua ala atzeratua zegoen bere adinkideekiko jakitea zen.
Emaitza Binet-Simon-en Eskala izan zen, non adinez adin egin beharreko jarduera-saila agertzen zen.Proba burutu ondoren, haur bakoitzari adimen-maila bat ezartzen zitzaion.
Binet-ek jakin bazekien bere eskalaren erabilera mugatua zela, atzeratuak antzemateko besterik ez baitzuen balio.
Adimen- edo inteligentzi kozientea (IK), proba batean subjektuak erakutsi duen gaitasuna seinalatzen duen zenbakia da.
Adimen-kozientea (IK) hurrengo formulaz adierazten da
Adin mentala
IK= ------------------------ x 100
Adina
Adimen Testak
Nahiz eta frantziar bat izan lehen adimen-testaren sortzailea, Estatu Batuetan ezagutu zuten testek benetako arrakasta. Derrigorrezko hezkuntzaren ezarpenak, eskola-porrotaren fenomenoa azalarazi zuen, eta honekin batera, beste arrazoi ideologiko batzuk zirela medio, adimen-testen erabilpen sistematikoa egiten hasi ziren.
Adimena neurtzeko xedez diseinatutako probek ezaugarri hauek izan behar dituzte:
Fidagarritasuna: test bat fidagarria da erabiltzen den bakoitzean emaitza bera ematen badu
Baliozkotasuna: neurtzen duela dioten neurtzen badu.