Adimena: Teoria Klasikoak, Garapena eta Neurketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB

1. Adimenaren teoria klasikoak: Analisi faktoriala

Hiru teoria desberdin bereizten dira:

A. Charles Spearmanen teoria

  • 1. Maila altuenean "g" faktorea edo faktore orokorra: edozein jarduera gauzatzeko beharrezkoa den adimen orokorra.
  • 2. Honen azpian "s" faktoreak: adimenaren jarduera bereziei dagozkien zazpi faktore nagusiak.

B. Louis L. Thurstoneren teoria

Ez du onartzen "g" faktorearen edo adimen orokorraren bereizketa. Beraren ustez, adimena ez da gaitasun batean agortzen. Pertsona gehienek ezin dute faktore guztietan emaitza onak izan.

Beraz, Thurstonek ez du adimenaren ikusmolde hierarkikorik proposatu, nahiz eta adimenaren egitura faktorialaz hitz egin. Horrela, oinarrizko zazpi gaitasun bereizi zituen:

  1. Hitzezko ulermena
  2. Hitz-etorria
  3. Zenbakizko gaitasuna
  4. Oroimena
  5. Pertzepzio-azkartasuna
  6. Irudikatze espaziala
  7. Indukziozko arrazoibidea

C. J.P. Guilfordin eredua

J.P. Guilfordek 120 kuboz osatutako prisma angeluzuzen baten bidez irudikatzen du giza adimena. Hiru dimentsio nagusi bereizten ditu: operazioak, edukiak eta emaitzak. Hain zuzen, burmuinak informazio-edukietan burutzen dituen operazioez eta ondorioz sortzen diren emaitzez ari da, hurrenez hurren.

Kubo bakoitzak informazio-eduki baten, gogamen-operazio baten eta pentsamendu baten arteko intersekzioa irudikatzen du. 5 x 6 x 4 kubo daudenez, 120 faktorez osatutako adimen-eredua proposatzen da.

2. Adimenaren garapena: Jean Piageten ikuspegia

Adimena ez da jatorrizkoa eta ez da bat-batean eskuratzen. Adimenaren garapena faktore genetikoen eta inguruneko faktoreen harremanaren ondorioa da, beste edozein ezaugarri fisiko edo psikologiko bezala.

J. Piageterentzat, gizaki jaioberriak erreflexu batzuk baino ez ditu jokabide guztientzat. Erreflexua jokabide-unitate sinpleena da, eta berari esker erantzun ez-borondatezko edo automatikoa ematen zaio kanpoko estimuluari. Erreflexu-bilduma mugatu horretatik abiatuz eraikitzen du haurrak bere adimen eta ezagutza guztia.

Adimenaren garapena eskema berriak eraikitzean datza. Ez dira finkoak, etengabe aldatzen doaz, eta hasieran praktikoak badira ere, beranduago, hizkuntza eskuratu ahala, sinbolikoak bihurtzen dira. Orduan eskema mentalez hitz egiten da. Eskema hauetara heldu arte, ibilbide bat bete behar da haurtzarotik adoleszentziaraino.

Adimenaren garapenaren lau etapak

  1. Lehenengo etapa, Sentso-motorea (adimen praktikoa): 0-2 urteetan zehar gertatzen da. Ezaugarri nagusia: sentimen desberdinen koordinazioa.
  2. Bigarren etapa, Prelogikoa (adimen intuitiboa): 2-6 urteetan zehar gertatzen da. Ezaugarriak: hizkuntzaren garapena eta egozentrismoa.
  3. Hirugarren etapa, Eragiketa zehatzak (adimen logiko-zehatza): 7-11 urteetan zehar gertatzen da. Ezaugarriak: objektuen sailkapena, seriazioa eta iragankortasuna.
  4. Laugarren etapa, Eragiketa formalak (adimen logiko-formala): 12 urtetik aurrera gertatzen da. Ezaugarriak: pentsamendu abstraktua, teorien eraikuntza eta arrazoibide deduktiboa.

3. Adimen-urritasuna eta adimen-aberastasuna

Adimen-urritasuna adinaren gutxiegitasuna da; IK-aren eskalan 80tik beherako puntuazioei dagokie, eta atzerapen mentalaren eragina da. Lau talde bereiz daitezke:

  • Atzeratu arinak (gehiengoa): Zenbait gabezia dituzte oharmenean, epe laburreko eta luzerako oroimenean eta pentsamendu abstraktuan. Heldutasunean zeregin batzuk egiteko gai dira eta gizarteratze-maila asegarria lor dezakete laguntza bereziekin.
  • Neurrizkoa: Lehenago antzematen zaie akatsa. Ez dira gizarte-arauez gehiegi jabetzen eta kosta egiten zaie beharrei aurre egitea. Bizitza osoan zehar hurbiletik zaindu beharrekoak dira.
  • Larriak: Jaio orduko dira antzemangarri. Osasun-arazoak dituzte eta zainketa berezien premia dute. Ia ez dute hitz egiten eta mugikortasun oso mugatua daukate. Laguntza handiz lan sinpleak egin ditzakete.
  • Sakonak: Arazo gehien dituen taldea da; osasun-arazo larriez gain, ez dute ia mugitzeko ahalmenik, ezta komunikatzeko gaitasunik ere.

Zergati biologikoek adimena urri dezakete: gene errezesiboen nahasteak edo kromosomen kaltetzeak, batez ere burmuinaren garapen-prozesuan. Infekzioek, intoxikazioek eta traumatismoek ere eragin kaltegarria dute.

Atzerapen arinen %80k ez du kausa biologikorik: desnutrizioa, osasun-zainketen falta, estimulu eza eta ikaskuntzarako giro eskasa dira eragile nagusiak.

Adimen-aberastasuna eta supergaitasuna

Adimen-aberastasuna pertsona batek 140tik gorako IK duenean ematen da (supergaituak). Supergaitu izatea onuragarria bada ere, psikologoek oharra egin dute hauen egoera psikologikoaz: depresioa, marjinazioa edo moldatze-falta ager daitezke. Beraz, heziketa berezia eskaini behar zaie. Zailena nor den supergaitua igartzea da, askok anonimatuan jarraitzen baitute.

4. Adimenaren neurketa eta testak

A. Adimen-kozientea (IK)

Adimena neurtzearen ideia Francis Galton zientzialari britainiarrari otu zitzaion XIX. mendean. Beranduxeago, McKeen Cattellek "test mental" hitza plazaratu zuen subjektuak alderatzeko frogak izendatzeko.

Hala ere, Alfred Binet psikologo frantziarra izan zen lehen neurketa sortu zuena 1904an, haur atzeratuen eskolaratze-arazoak aztertzeko. Emaitza Binet-Simonen Eskala izan zen. Adimen-kozientea (IK) gaitasuna seinalatzen duen zenbakia da, formula honen bidez kalkulatua:

IK = (Adin Mentala / Adina) x 100

B. Adimen-testak

Estatu Batuetan lortu zuten testek benetako arrakasta, derrigorrezko hezkuntzak eskola-porrota azalarazi zuenean. Adimena neurtzeko probek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • Fidagarritasuna: Test bat fidagarria da erabiltzen den bakoitzean emaitza bera ematen badu.
  • Baliozkotasuna: Neurtu nahi duena benetan neurtzen badu.

Entradas relacionadas: