Adimena eta Garuna: Teoria Filosofikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

Kontzeptu Kantiarra eta Mugimendu Pertsonalista

Kontzeptu Kantiarraren Jatorri Ilustratua

Kantek aberastu egin zuen pertsona kontzeptua. Izaki askea da pertsona, eta autonomo izatea esan nahi du aske izate horrek. Balio absolutua du pertsonak: kontua ez da baliagarria edo onuragarria edo praktikoa den ala ez den. Pertsona bera helburu izatea edo berez helburu izatea zela esan zuen Kantek.

Mugimendu Pertsonalista

Pertsonalismoak pertsonatzat hartzen du gizakia. Korronte filosofiko honen aldekoek gogorarazi nahi izan zuten gizakien arteko harremana osagai duela gizaki bakoitzaren izatea. Mounierrek sortu zuen mugimendu pertsonista, Pertsonalismoaren aldeko manifestua.

Garunari eta Gogoari Buruzko Teoriak

Hiru multzotan:

  1. Teoria Monista Materialistak

    Aitzindariak: Demokrito eta Epikuro. Gero, Boylek, Gassendik eta La Mettriek. Prozesu mentalek erabat jatorri materiala dute (garuna). Jarrera garrantzitsu batzuk:

    1. Fisikalismoa: Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimiko hutsak direla diote. Fisikalismoaren baitako beste joera bat materialismo zibernetikoa da. Haren arabera, garuna oso ordenagailu konplexua baino ez dela.
    2. Materialismo Emergentista: Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko hartatik agertu zen. Bungeren teoria: substantzia bakar bat dago (materia); eta substantzia horrek hainbat propietate ditu, eboluzioaren ondorioz.
  2. Monismoaz eta Dualismaz Haraindi

    1. Interakzionismo Emergentista: Karl Popper aurreko bi teoriak gainditzen saiatu zen. Batetik, ekintza mentalak badirela adierazi zuen, dualismoaren bidetik jo zuen. Bestetik, gogoa eboluzioaren emaitzetako bat dela eta garunetik agertu zela ere esan zuen. Guztiz materialak ez diren hainbat entitate ere ba omen dira errealak: errealitate materialekin interakzioan ari daitezkeenak. Hiru munduk osatzen dute gizakia:
      • 1. mundua: ageriko gorputz fisikoek osatzen dute.
      • 2. mundua: egoera mentalak dira.
      • 3. mundua: giza gogoaren produktuen multzoa da.
    2. Estrukturismoa: Pedro Lain Entralgoren teoria da estrukturismoa. Haren esanetan, estruktura edo egitura kontzeptu egokiagoa da emergentzia edo agertze kontzeptua baino, hobeto deskribatzen baititu alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko loturak. Garunak egitura dinamikoa du, eta beraz, bere kabuz funtzionatzen du. Pentsamendua, autokontzientzia, askatasunez aritzea, eta buru- eta arte-sormena, berriz, garun osoak eragindakoak dira.
  3. Teoria Dualistak

    Bi elementuz osatuta dago: gogoaz eta garunaz, edo gorputzaz eta arimaz.

    1. Platonen Dualismoa: Gorputza eta arima bat eginik daude gizakiarengan. Arima hilezkorra eta materiagabea da. Beraz, gizakia arima da. Hura da gorputzari bizia eta mugimendua ematen dion printzipioa. Arimaren funtzio nagusia jakintza da. Gorputza materiala eta hilkorra da; arimak gorputzaren kartzelan igarotzen du. Lurreko mundu nahasi eta neketsu honen mugen barnean geratzen da.
    2. Hilemorfismoa: Aristotelesek zioenez, arima eta gorputza elkarren osagarriak dira. Aristotelesen dualismoa berezia da. Bi printzipio ditugu. Materiak forma jakin bat hartu behar du nahitaez: hilemorfismoa. Baina ezin dira ez arimarik ez gorputzik egon. Oso teoria konplexua sortu zuen. Gizakiok nous delakoa dugu, eta nous horrek badu funtzio goren bat: adimen hartzailea. Uste berekoa zen Tomas Akinokoa ere. Uste zuen arima gorputzaren forma zela.
    3. Dualismo Cartesiarra: René Descartes. Bi oinarri: Errenazimentuko ezagutza zientifikoak. Oso arrazoiketa konplexuen bidez hau adierazi zuen: gizakia bi substantzia erabat desberdinen bat-egiteaz osatuta dagoela. Alde batetik, gorputza dago, substantzia zabala, eta, bestetik, arima, substantzia pentsatzailea.
    4. Dualismo Interakzionista: Eccles neurofisiologoak sortu zuen. Ideia nagusiak:
      • Gogoa eta garuna bi errealitate desberdin dira.
      • Arima autokontzientea dugu. Hura gabe ezin azal daitezke...

Entradas relacionadas: