Adimena: Dimentsioak, Teoriak eta Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

Adimenaren Dimentsioak

Adimena lau dimentsiok osatzen dute:

  • Gaitasun edo konpetentzia gisa: Herentzia genetikoaren, garunaren funtzionamenduaren eta ingurune natural eta soziokulturalaren araberakoa da.
  • Prozedura edo estrategia gisa: Jokabide estrategikoa. Helburu batzuk lortze aldera estrategia batzuk erabiliz egiten dugu.
  • Ezagutza gisa: Prozesu eta estrategiek ez dute hutsean jokatzen, ezagutzak behar dituzte.
  • Ingurunerako egokitzapen gisa: Psikologo gehienek partekatzen duten ezaugarria.

Adimenaren Ikuspuntuak

Diferentzialak, kognitiboak, ebolutiboak, biologikoak.

Teoria Klasikoak

Teoria psikometrikoek adimena gaitasun multzo gisa azaltzen dute.

  • A. Berezko gaitasuna: Francis Galton. Zer dela eta ematen da gizabanakoen arteko adimen-desberdintasuna?
  • B. Bi adimen faktore: Spearmanek adimenaren teoria bifaktoriala defendatu. Badago "g" faktorea, adimen orokorra, hainbat zereginetan ematen ziren puntuazio desberdintasunen arduraduna.
  • C. Zazpi gaitasun mentalak: Thurstonek ikuspegi unitarioa kritikatu eta 7 trebetasun primarioz osatutako adimena proposatu:
    • 1. Hitzezko ulermena: Hiztegi eta irakurriaren ulermeneko testak erabili.
    • 2. Hitzezko jariotasuna: Hitz, esaldi eta testuen ekoizpenean datza. Emandako denboran hitzak gogoratzea.
    • 3. Zenbakizko gaitasuna: Zenbakizko kalkuluak eta arazo sinpleak ebaztea.
    • 4. Oroimena: Hitz, letra, zenbaki edo aurpegi segidak gogoratzean datza.
    • 5. Pertzepzio-bizkortasuna: Letra eta zenbakiak bizkor ezagutzea.
    • 6. Espaziozko bistaratzea: Formak bistaratzean, objektuen errotazioan datza.
    • 7. Arrazoiketa induktiboa: Partikularretik abiatuta orokorrera iristeko arrazoitzea.
  • D. Adimenaren egitura: Guilford. 120 faktore desberdinek osatua, independenteak. Adibidez: lehiakide bati letra-hutsunetan ezkutatutako hitza ezagutzea.

Bi pentsamendu mota bereizi zituen:

  • Konbergentea: Analitikoa, deduktiboa, zehatza.
  • Dibergentea: Sintetikoa, induktiboa, informala eta sortzailea.

Adimenaren Ebaluazioa

Testa: adimena neurtzeko erabiltzen den tresna. Hainbat galderak edo atazak osatzen dute. Subjektuaren erantzunak konparatzea ahalbidetzen dute.

  • A. Adimen testak: Alfred Binetek sortu, gaitasun intelektualak neurtzeko eta eskola-errendimendua aurreikusteko.
  • William Stern: inteligentzia-kozientea (IK) neurtzeko: IK = AM/AK * 100.
  • Binet eskalak lau gaitasun mota neurtzen ditu: Hitzezkoa, zenbakizko arrazoiketa, arrazoiketa abstraktua, epe laburreko oroimena.
  • WAIS-R bi zatitan banatu: hitzen definizioek eta kontzeptuen ulermenak osatua, objektuak muntatzean eta ordenatzean.

Adimena neurtzeko bi ezaugarri:

  • Fidagarritasuna: aplikatzen den bakoitzean emaitza bera.
  • Baliagarritasuna: Benetan neurtu nahi duena neurtzen duenean.
  • B. Testen mugak: Baliagarritasuna defendatu, ikaskuntza akademikoa aurreikusten onak direlako. "Adimena gauza bakarra, heredagarria eta neurgarria dela dioen ideia zentzugabekeria arriskutsua da." Balio partziala, zatikakoa eta erlatiboa baino ez dute.

Egungo Teoriak

1960tik aurrera hiru perspektiba nagusi:

  • Robert Sternbergen informazioaren prozesamendua (Adimen Triarkikoa).
  • Daniel Golemanen adimen emozionala.
  • Howard Gardnerren adimen anizkoitza.

Sternbergen Adimen Triarkikoa

Hiru osagai ditu:

  • Analitikoa: Pertsona batek modu ez-adimentsuan jokatzen duenean, agian ez da gaitasun faltagatik, informazio faltagatik baizik.
  • Sortzailea: Ideia berriak formulatzeko eta esperientziak konbinatzeko gaitasuna da.
  • Praktikoa: Banakoa ingurunera egokitzea, hautatzea edo aldatzea inplikatzen du. Hiru ekintza mota bereizi: Ingurunearen egokitzapena, ingurunearen hautaketa eta ingurunearen eraketa (leku ezberdin bat hautatzen saiatzen da).

Adimen Emozionala (Daniel Goleman)

Arrazoimena giza ahalmen garrantzitsuena bilakatu zen; mundu afektiboa, berriz, gutxietsia izan zen. Golemanen arabera, adimen emozionala elkarri eragiteko modua da, eta hainbat trebetasun hartzen ditu barne: bulkaden kontrola, motibazioa, pertsberantzia edota enpatia. 5 trebetasun bereizi:

  • 1. Norbere buruaren kontzientzia: Geure burua ezagutzean datza (emozioak eta bulkadak).
  • 2. Autokontrol emozionala: bulkadak kontrolatzeko abilezia da.
  • 3. Automotibazioa: Gure helburuak lortzeko geure burua motibatzeko gaitasuna.
  • 4. Besteen emozioak ezagutzea: Enpatia besteen lekuan jartzeko gaitasuna.
  • 5. Harremanak ezartzea: Besteekiko harremanak zuzentzeko, besteak limurtzeko eta haiengan eragiteko talentua da.

Adimen Anizkoitza (Howard Gardner)

8 adimen moten deskribapenak:

  • 1. Adimen linguistikoa: Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna eta trebetasunak.
  • 2. Logiko-matematikoa: Zenbakiak erabiltzeko eta zuzen arrazoitzeko ahalmena.
  • 3. Adimen espaziala: Mundu bisual-espaziala zuzen hautemateko gaitasuna da eta pertzepzio horietan oinarrituta transformazioak burutzea.
  • 4. Musikala: Forma musikalak transformatzeko, diskriminatzeko eta entzuteko gaitasuna.
  • 5. Gorputz-kinestesikoa: Gorputza eta sentimenduen adierazpenean erabiltzeko, elementuak transformatzeko eta eskuak erabiltzeko trebetasuna.
  • 6. Pertsonabarrukoa: Norbere pentsamenduak, sentimenduak eta emozioak ulertzean datza.
  • 7. Pertsonartekoa: Besteak ulertzeko eta elkarri ondo eragiteko trebetasuna.

Kontzeptu Garrantzitsuak (J. Piaget)

J. Piaget.

  • 1. Eskemak.
  • 2. Egokitzapena: adimena ingurunerako egokitzapena da.
    • Asimilazioa: Ingurunera bere organismora eta pentsamendu eta ekintza eskemara asimilatzeko joera.
    • Akomodazioa: Eskemak aldatzean datza, informazio edo esperientzia berrien harira.
  • 3. Oreka: Asimilazioaren eta akomodazioaren arteko oreka bilatzen ahalegintzen dira.
  • 4. Antolakuntza: Gauzetara egokituz antolatzen da eta antolatuz gauzak egituratzen ditu.

Garapen Kognitiboaren Etapak (Piaget)

  • 1. Adimen sentsomotorea (0-2 urte): Ingurune fisiko eta soziala zentzumen-sistemen eta sistema motorren bitartez ezagutzen du. Jaioberriak ekintza erreflexuak baino ez ditu (negarra).
  • 2. Operazio aurreko adimena (2-6/7 urte): Honetan pentsamendu irudikatzailea agertzen da. Irudikapena imitazioarekin hasten da. Lengoaiaren bidez, haurrak iraganean egindako ekintzak berregin ditzake kontaketa moduan, eta etorkizuna eta bere buruarekiko elkarrizketaren bidez landu.
  • 3. Eragiketa zehatzak (7-11 urte): Haurrak hautematen eta manipulatzen dituen objektuekin eragiketak egiten ditu, aldaketa eta iraupena ikasiz. Forma eta kolore konplexuagoak eraikitzeko aukera du.
  • 4. Eragiketa formalak (12-16 urte): Nerabeek gertuko objektuak alde batera uztea lortzen dute, abstraktuz eta litekeenaz arrazoitzeko; ez dira esperientzia errealetan oinarritzen. Arrazoiketa hipotetiko-deduktiboa erabiliz.

Entradas relacionadas: