Zer da adimena?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

*SENTIMEN- ETA MUGIMEN-ADIMENAREN AZPIESTADIOAK


1.AZPIESTADIOA

Erreflexuen jarduna ( 0tik hilabete 1 era )

Jaiotzen denean, erreflexu, jarrera eta sentsazioek osatutako herentziazko muntaia du.

-Zurrupatze-erreflexua

-Begi-ninien erreflexua

-Sentsazioak

Piageten behaketen adibideak:

Piagetek estadio horri jartzen dion etiketak jaioberriaren gaitasunez zuen ikusmolde nagusiki ezkorra islatzen du. Bere ikuspegiaren arabera, haurraren egokitze-errepertorioa biologikoki erabakitako erreflexu sinpleetara mugatzen da. Jokamolde horiek ingurumeneko estimulu zehatzekiko erantzun automatikotzat jotzen dira, eta aldaketa txikiak besterik ez dituzte izaten bizitzako lehen hilabetean. Egokitzen hasten direnean, garapena gertatzen da.

2. AZPIESTADIOA

Lehen zentzumen-eta mugimen-moldaketak eta lehen mailako erreakzio zirkularra ( LEZ ) ( 1 etik 4 hilabetera)

-Objektu berriak sartzen dituzten eskema aktibo bihurtzen dira.

-Oraindik ez da adimenaz hitz egin

-Lehen mailako erreakzio zirkularrak egiten ditu: bere gorputzean oinarritutako ekintzak dira, halabeharrez sortutako ondorio batzuk berriro sorrarazteko ahaleginean eginak.

-Imitazio garbirik ez da.

3. AZPIESTADIOA

Bigarren mailako erreakzio zirkularra ( BEZ ) eta ikuskizun interesgarriak iraunarazteko prozedurak ( 4 tik 8 hilabetera )

Bigarren mailako erreakzio zirkularrek luzatu egiten dituzte zuzenean LEZk, orain kanpoko munduari aplikatzen zaio. Oraindik ez du jokamolde asmodunik. Imitatutako jokamolde edo ekintzak bere errepertorioaren baitakoak badira eta erreproduzitzerakoan berak ikusteko modukoak badira.

“ niaren “ mundu independentearen sorrera.

3. Estadioaren ezaugarrietako bat da honako hau: kanpoko munduarekiko interes handiagoa izatea. Eskemak haurraren gorputzetik kanpo, ingurunearen esploraziorantz bideratzen hasten dira. Ondorioz, 3.Azpiestadio horretan, jostailu bat maneiatzen duen haurrak objektu hori esploratzeko benetako interesa duelako maneiatzen du.

4.AZPIESTADIOA

Bigarren mailako eskemen koordinazioa eta egoera berrietan aplikatzea ( 8tik 12 hilabetera )

Aurreko eskemetan egindako ekintza berriro egiten du koordinatsuagoa.

Asmoa daukate. Jostailu bat bere aurrean ezkutatzen badugu, umeak bilatuko du. Oiko lekuetan ezkutatzen badugu, aurkituko du baina ez ohiko lekuetan ezin izango du hain errez bilatu. Bere helburua zein den daki eta asmatu egiten du nola lortu ahal duen ondorioa, baina ezin du imajinatu oraindik. Imitazio hotsak eta mugimenduak. Kasualitatea eta denbora hasten da. Aurreikusi ahal du ekintza batzuk.

5.AZPIESTADIOA

Hirugarren mailako erreakzio zirkularra ( HEZ ) eta bitarteko berriak aurkitzea esperimentazio aktiboaren bidez ( 12 tik 18 hilabetera )

Haurrak aldaketak eginez errepikatzen dituenak; ondorioak esperimentatu eta emaitzak frogatzeko. Objektuaren kontserbazioari eta iraupenari dagokionez, bere aurrean ez ohiko lekuetan gordetzen badugu, ekintza berri bat nahi badugu bera egitea eredua eman behar diozu. Aldaketak eginda, eskema berriak ikasten ditu.

6.AZPIESTADIOA

Bitarteko berrien asmaketa buru-konbinazioen bidez ( 14tik 24 hilabetera )

Aurreko estadioetako ekintzak eta jokamoldeak era berri bateko jokamoldeekin osatzen dira. Asmaketa eta irudikapena hasten da. Ez du egin behar saiakerarik orain asmatu eta egiten du. Objektuak iraunkor bihurtzen dira. Kausa efektu erlazio sinpleak ulertzen ditu.

Jolas sinbolikoa

Imitazio diferitua: aurrean ez den ereduaren irudikapena den imitazioa. Aurrean ez daukan gauza batez gogoratzen da eta marrazki batean irudikatu ahal du.

HOWARD GARDNER-EN ADIMEN ANITZAK

Zortzi inteligentzien deskribapena

-Hizkuntza-adimena.

-Adimen logiko-matematikoa.

-Adimen espaziala.

-Adimen gorputzeko-zinetikoa.

-Adimen musikala

-Pertsonarteko adimena.

-Pertsonaren baitako adimena.

-Adimen naturalista.

Adimena

Gaitasun bat berazahal daiteke eta molda daiteke.

* Bizitzan moldatzeko ez da nahiko esperiente akademiko hona izatea eta beste adimen motak izan behar dira.

* Gure burmuina potentzia haundia moldagaiak eta denak daukagu adimen bat baino gehiago garatuta.

GARAPEN KOGNITIBOAREN ASALDURAK: BURU-ATZERAPENA

Sailkapena

Sistema psikometriko batean oinarritzen den ( DSM ), buru- asalduran honako maila hauek ezartzen dira:

-Atzerapen arina …………………….50/55etik 70era

-Maila ertaineko atzerapena…… 35/40tik 50/55era

-Atzerapen larria…………………….. 20/25etik 35/40ra

-Atzerapen sakona………………….. 20/25etik behera

Buru-atzerapena duten haurren integrazioa

-Mugako atzerapena ( bordeline ): gizartean egoki txerta daiteke.

-Atzerapen arina. “ Hezigarria “ bere bizimodua atera dezake.

-Maila ertaineko atzerapena. “ Trabagarria “, bere burua zain dezake eta zaindutako lantegietan lan egin ditzake.

-Atzerapen larria: kapaz dira ohitura batzuk ikasteko.

-Atzerapen sakona: etengabeko zaintza eta gainbegiratzea behar ditu.

Entradas relacionadas: