Adierazpen-askatasunaren mugak eta gorroto-diskurtsoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB

Adierazpen- eta informazio-askatasunen mugak

Ikuspegi orokorra:

  • EK 20.4 artikulua:
    1. Konstituzioaren 1. tituluan aitortutako eskubideen errespetua.
    2. Aurrekoak garatuko dituzten legeek diotena.
    3. Batez ere, ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea eta norberaren irudirako eskubidea.
    4. Gazteen eta haurren babes-eskubidea.
  • Ez da zerrenda itxia: Konstituzioaren beste balio edo ondasun batzuek 20. artikulua muga dezakete. Interpretazio horri kritika eta ondorio praktikoak: KAE 77/1982, Hoja del Lunes.
  • Konstituzioak eta Giza Eskubideen Europar Hitzarmenak (GEEH) finkatutako mugen arteko erlazioa: (KAE 62/1982, Averly liburua). GEEHk eskubideen babeserako gutxiengoen estandarra ezartzen du (adierazpen- eta informazio-askatasunak gehiago babes daitezke barne-eremuan).
  • Moralaren muga: Giza Eskubideen Europar Hitzarmenean jasotzen da, baina ez Espainiako Konstituzioan.
  • Gatazka-kasurik maizenak eta eskubideen haztapen judizialaren beharra.

Ideologia adierazteko askatasunaren mugak

GEEAE, 1976ko abenduaren 7koa (Handyside): Ideia dominantea zauritzen, harekin talka egiten edo kezkatzen duten ideiak babesten ditu.

Ideien adierazpen-askatasuna eta ordena publikoa

  • Ideien adierazpen-askatasuna (EK 20.1.a art.) eta ideologia-askatasuna nahiz bere manifestazioa (EK 16.1 art.): ordena publikoa gordetzeko arriskua.
  • Estatu Batuetako egoera: Gorroto-diskurtsoa (hate speech) eta ordena nahasteko arrisku argi eta berehalakoa edo indarkeria sustatzea. Ordena publikoaren kontzeptu hertsia.

Heda ezin daitezkeen ideiak

  1. Adierazpen-askatasunak ez du bere baitan irainerako eskubidea hartzen (ohorea). Ez du ordena publikoa nahastearen arriskua eskatzen.
  2. Ohorerako eskubidea talde generikoetara irekitzea:
    • Izaera arrazista edo xenofoboa duten manifestazio edo adierazpenen debekua (KAE 214/1991, Violeta Friedman v. Leon Degrelle).
    • Nazismoaren apologiaren debekua (KAE 176/1995, Hitler=SS komikia).

Legegilearen erreakzioa (Zigor Kodeko gorroto-delituak):

  • A) Diskurtso diskriminatzailea.
  • B) Genozidioa ezeztatzea eta justifikatzea.
  • C) Sentimendu erlijiosoen babesa.
  • D) Erakunde politikoei eta sinboloei irain egitea.
  • E) Terrorismoa gorestea.

Diskurtso arrazista eta diskriminatzailearen debekua

1995ean babestutako taldeak gehitu ziren. Interpretazio-arazoak:

  • A) Delitua egiteko bultzada zuzena: AGE, 2011ko apirilaren 12koa, Kalki liburu-denda; Fuengirolako imanaren kasua.
  • B) GEEA: Ez da horren zorrotza, ez baitu indarkeriarako bultzada eskatzen.

Zigor Kode berriaren 510. artikulua

  1. Jendaurrean gorrotoa, etsaigoa, bereizkeria edo indarkeria sustatzea, bultzatzea edo zirikatzea, talde baten edo pertsona baten aurka, arrazakeriagatik, antisemitismoagatik, ideologiagatik, erlijioagatik, etniagatik, sexuagatik, generoagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik.
  2. Gorrotoa sustatzeko materialak ekoiztea, hedatzea edo saltzea.
  3. Pertsonen duintasuna kaltetzea umiliazio, mespretxu edo izen-galtzearen bidez.
  4. Talde edo pertsona horien aurkako delituak gorestea edo justifikatzea.
  5. Inguruabar astungarriak eta neurri osagarriak.

Diskurtso diskriminatzailearen debekua 2010eko Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorrean ere jasotzen da.

Genozidioen justifikazioa eta diskurtso ezeztatzailea

1995etik penalki jarraitzen dira genozidioak ezeztatzea, justifikatzea edo berrindartzea. Artikulua aplikatzeko arazoak: Eztabaida historiografikoak, jurisprudentzia, iritziak (KA) edo egitateak (GEEA).

Jurisprudentzia esanguratsua

  • GEEAren jurisprudentzia: 1998ko irailaren 23ko epaia, Lehideux eta Isorni v. Frantzia.
  • KAE 235/2007, azaroaren 7koa (Europa liburu-denda):
    • a) Ezeztatzea penalki zigortzea konstituzio-kontrakoa da.
    • b) Justifikazioa zigortu ahal izango da indarkeria edo gorrotoa bultzatzen bada.
    • c) GEEAE, 2013ko ekainaren 5ekoa (Varela v. Espainia).

2015eko erreforma penala (510.1.c art.)

  • Jendaurrean ukatzea, modu larrian arinki hartzea edo gorestea genozidio-delituak edo gizateriaren aurkako delituak.
  • Talde baten aurka arrazakeriagatik, ideologiagatik, erlijioagatik, sexu-joeragatik edo bestelako diskriminazio-zioengatik egindakoak.
  • Betiere, horien aurkako indarkeria, etsaitasuna, gorrotoa edo diskriminazioa bultzatzen bada.

Entradas relacionadas: