Adierazpen Askatasunaren Bilakaera Historian Zehar

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,16 KB

1. Adierazpen Askatasunaren Bilakaera Historian Zehar

Aurkezpena

Adierazpen askatasuna funtsezko giza eskubidea da, gaurko komunikazioan ezinbestekoa. Hausnarketa honetan, adierazpen askatasunaren bilakaera historikoa aztertuko dugu, testuinguru historikoa emanez eta gertaera aipagarrienak komentatuz.

Hiru konstituzio desberdinetako artikuluak aztertuko ditugu, testuinguru diskurtsiboa xeheki ikertuz. Garaiko logika, pentsaera eta mundu-ikuskera aztertuko ditugu, iraultzak eta dokumentu paradigmatikoak ulertzeko. Adierazpen askatasuna konstituzioen oinarrizko atal bat dela kontuan izanda.

Adierazpen askatasunaren kontzeptuaren sorrera eta adierazpen testuek garaiko herritarrengan izandako eragina aztertuko ditugu. Amaieran, hausnarketa kritikoa egingo dugu.

Garapena. Testuinguru Historikoa

Adierazpen askatasunaren kontzeptua ulertzeko, Erdi Arora jo behar dugu. Garaiko gizartea teozentrikoa zen, Jainkoaren erabakietan oinarritua.

Liberalismoa, absolutismoarekin batera, zabaldu zen. Monarkia absolutistaren aurka, loraldi zientifikoa ekarri zuen. Berpizkunde zientifikoak erlijioaren eta zientziaren arteko lehia ekarri zuen. Arrazionalismoa, antropozentrismoa eta heliozentrismoa agertu ziren, gizartearen modernizazioa ekarriz.

XVIII. mendean, monarkia absolutistak nagusi ziren Europan, Frantziakoa erreferentzia izanik. Testuinguru honetan jaio zen prentsa modernoa Frantzian.

Prentsa Modernoa Frantzian

Prentsa, eliteek sortua eta eliteei zuzendua, sistema prebentibo eta lizentzia bidezkoa zuen. Erregeak lizentziak ematen zituen, arbitrarioki. Inprenta kontrolpean eta zentsuratua zegoen.

La Gazette, lehen egunkari modernotzat hartua, Europako eredua izan zen. Elitearentzat egina, beste taldeak baztertuz. Le Journal des Sçavans egunkariak, aldiz, liberalismoari bidea ireki zion.

Prentsa Britainia Handian

Prentsa britaniarra Licencing of the Press Act (1662-1695) legearen menpe zegoen. Lizentzien bukaerarekin, beste kontrol motak agertu ziren: legebiltzarreko saioen argitaratze debekua eta zerga sistema. Langile mugimendua honen aurka agertu zen.

John Miltonek Aeropagitica (1644) idatzi zuen, adierazpen askatasunaren kontzepzio modernoaren lehen lana. Miltonen arabera, eztabaida askea, adierazpen askatasuna eta autoerregulazioa gobernu ona eta garapen kolektiboa ekarriko dituzte.

Iraultza Liberalen Papera Komunikabideetan

Zentsura, desberdintasun sozial eta ekonomikoak, eta beste faktore batzuek ezinegona sortu zuten. Herri subiranotasuna helburu zuten iraultza liberalen artean, hauek izan ziren aipagarrienak prentsarentzat:

Frantziako Iraultza

1789-1799 artean, estatu absolutista deuseztatu zuen. Erreforma politiko eta ekonomikoekin, Frantziak askatasuna lortu zuen eta prentsa iraultzaileak ahotsa eman zion. Iritzi publikoak iraultzari indarra eman zion.

Ipar Amerikako Hamahiru Kolonien Independentzia

Britainia Handiaren zerga altuen eta ordezkaritza faltagatik, kolonoek independentzia lortu zuten. Thomas Jeffersonek herriaren iritziaren garrantzia azpimarratu zuen gobernua kontrolatzeko. Prentsa bitartekari izan behar da herriaren eta gobernuaren artean.

Liberalismoaren Finkapena

1820, 1830 eta 1848an, iraultza liberalen olatuak egon ziren. 1848ko "Herrien Udaberrian" liberalismoak behin betiko garaipena lortu zuen. Sozialismoa eta feminismoa garatu ziren, eskubideak aldarrikatuz.

Konstituzioak Komunikabideetan

Konstituzioak herritarren eskubide eta betebeharrak batzen ditu. Prentsak bere artikuluak izan ditu historian zehar. Hiru konstituziotan zentratuko gara:

Estatu Batuetako Konstituzioa (1791)

Lehenengo zuzenketan, adierazpen askatasuna babesten da. T. Jeffersonen ideiak islatzen dira.

Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena (1789)

Frantziako Biltzar Nazionalak idatzia, 10. artikuluan iritzi askatasuna eta 11. artikuluan komunikabideen askatasuna defendatzen ditu.

Cadizeko Konstituzioa (1812)

Espainiako historian liberalena, 371. artikuluan adierazpen askatasuna babesten du prentsan, politikan eta gizartean.

Ondorioak

Mugimendu liberalek eragin handia izan dute prentsan. Iraultzei esker, komunikabideek informazio askea zabaldu ahal izan dute. Gaur egun, ordea, adierazpen askatasuna ez da guztiz errespetatzen. Kazetariek mugak dituzte eta askotan informazioa ezkutatzen da. Digitalizazioak eta teknologia berriek ere arazoak sortu dituzte. Teorian, komunikabideak askeak izan behar dira, baina praktikan ez da beti horrela izaten.

2. Mass Media eta 98ko Espainiako Krisi Identitatea

Sarrera

Testu honetan, "Mass media eta 98ko Espainiako krisi identitatea" aztertuko dugu, Nerea Aresti eta Juan Pablo Fusiren obretan oinarrituta. XIX. mendeko testuinguru diskurtsiboa eta garapen demografiko, teknologiko eta soziala aztertuko ditugu. Kubako galerak Espainiako gizartean izandako eragina eta "gerra kulturala" ikusiko ditugu. Arraza, nazio eta klase terminoak aztertuko ditugu.

Testuinguru Historikoa

Masak espazio publikoa hartu zuten, iritzi publikoa landuz. Prentsa popularra garatu zen, Estatu Batuak erreferente izanik.

Masan Agerpena eta Prentsaren Eragina

Iraultza liberalek aldaketak ekarri zituzten gizartean, iritzi publikoa sortuz. 1870-1914 artean, gizarte modernoa garatu zen. Bigarren Iraultza Industrialak hazkunde demografikoa ekarri zuen. Klase sozial heterogeneoak sortu ziren eta masek espazio publikoa hartu zuten, askatasuna, ongizatea eta justizia soziala eskatuz. Langile mugimenduak sufragio maskulinoa lortu zuen.

Hedabideek masen iritzian eragiteko aukera ikusi zuten. Masak manipulatuz, emozioak erabiltzera bultzatu zituzten. Prentsa popularrak botere handia izan zuen espazio publikoan eta politikan. Hearst eta Pulitzerrek sentsazionalismoa erabili zuten masen sentimenduak manipulatzeko. Irudiak erabiltzen hasi ziren eta mundua txikiagoa egin zen. Kubako galera Estatu Batuetara iritsi zen eta iritzi publikoa "faktore erabakigarria" bihurtu zen politikan.

Kuba, Sentsazionalismoa eta Espainia

1898ko Kubako gerrak inpaktu handia izan zuen Espainian. Gizona espainiarra epaitua izan zen eta espainiarra izatea negatiboa bihurtu zen. Espainia atzeratuta zegoen politikoki eta sozialki, absolutismoan geratuta. Kubako galera botere sinbolikoaren galera izan zen. Gizona espainiarra atzeratutzat hartzen zen, anglosaxoiaren kontrakoa.

Prentsa popularrak mundua hartu zuen, Estatu Batuetako prentsak botere handia lortuz. Sezesio gerra eta gero, prentsa protagonista izan zen. Magnateren arteko lehia hasi zen, Pulitzer eta Hearst nabarmenenak izanik. Sentsazionalismoa erabili zuten masen arreta lortzeko. USS Maine-ren hondoratzearen albiste faltsuak gerra justifikatu zuen. Ilustrazioak eta entretenimendua erabili zituzten. Kubako gerran, amerikarrek batasuna lehenetsi zuten.

Bi gizarte mota zeuden: progresistak (AEB) eta atzeratuak (Espainia). Prentsa amerikarrak Espainiaren atzerapena salatu zuen eta gizon espainiarra basati eta errespetugabe gisa irudikatu zuen, anglosaxoia zibilizatu gisa. Espainiako gizartea interpelazio arrakastatsu bat jasan zuen eta krisi identitate handia pairatu zuen.

Ondorioak: Espainiarren Irudikapena Prentsa Anglosaxoian

Prentsa anglosaxoiak gizon espainiarra errespetugabe gisa irudikatu zuen, emakumeekiko errespeturik gabe. Espainiako gizona atzeratutzat hartzen zen, autokontrol eta autodiziplinarik gabekoa. Espainia, jatorrizko estatuaren eta zibilizazioaren artean, basati irrazionaltzat hartzen zen. Animalizazioaren bidez, ezin zuten beren gobernua bideratu. Espainia kaos bat zen, nazio atzeratu, basati eta anker gisa irudikatua.

Espainia absolutismoan zegoenez, erlijiotik zientziara salto egin gabe, atzeratutzat hartzen zen medikuntzan. Espainia "hiltzen" ari zen zientziari pasorik ez emateagatik. Hildako Espainiaren inguruan, nazio modernoak agertzen ziren, Sam osabak erantzuna zekiela adieraziz: Espainiak bere buruaz beste egin zuen bere ergelkeriagatik.

Espainia absolutismoan murgilduta zegoen eta kaos bat zen. Yellow Kid-ek, lekuko izanik, Kubako jendea Espainiatik babesteko irudiak erabili zituen. Estatubatuarrak batzera deitu zituzten Espainiaren aurka joateko.

3. Aberriaren Defentsaren Aldeko Deiaren Narratiba Lehen Mundu Gerrako Errekrutatze Posterretan

Testu honetan, aberriaren defentsaren aldeko narratiba Lehen Mundu Gerrako errekrutatze posterretan aztertuko dugu. Testuinguru historikoa eta posterren analisia egingo ditugu, autore desberdinen ideiak gehituz. Kubako gerraren klima mediatikoak eta gerrak berak izandako eragina azpimarratuko ditugu. Identitate nazionalaren planteamendua aztertuko dugu. Nazio, genero eta klase terminoak erabiliko ditugu, emozio-arrazoi eta zibilizatu-basati dikotomiak barne.

1870-1914 artean, gizarte modernoa garatu zen. Mugimendu sozialak indarra hartu zuten. Klase buruzagien eta langileen arteko desberdintasunak handitu ziren. Nazionalismo kontserbadore eta erasokorrak nazioen arteko norgehiagoka ekarri zuen. Nazionalismoak gerra hasi zuen langile eta feministen aurka.

1914an, Lehen Mundu Gerraren eztandak komunikabideen urrezko garaiarekin bat egin zuen. Buruzagiek masak gerran parte hartzera bultzatu zituzten, propaganda eta errekrutatze kartelak erabiliz. Nazioaren interesak gainerako identitateen gainetik jarri ziren. Prentsa enpresa erraldoiek nazionalismo erasokorra bultzatu zuten. Iritzi publikoa moldatzeko gaitasuna zutenez, suzko armak baino garrantzia handiagoa lortu zuten.

Propaganda instituzionalizatu egin zen, estatuen propagandarako ministeritzak sortuz. Freud-ek masen portaera aztertu zuen, pultsu irrazional eta emozionalen arabera mugitzen zirela ikusiz. Propaganda zientifikoa garatu zen, masen portaera aztertuz eta gerra propagandari aplikatuz. Estrategia militarrak eta komunikatiboak koordinatu ziren.

Errekrutatze karteletan, nazio identitatea lehenesten da, generoa eta klasea erabiliz. Lehenengo kartelean, familia erabiltzen da mezua transmititzeko. Emakumea, umea eta agurea argiago agertzen dira, inozentzia eta ahultasuna irudikatuz. Gizona, maskulinitate idealaren arabera, nazioaren sektore ahulenak defendatu behar ditu. Etsaia deshumanizatu eta beldurra injektatzen da. Bigarren kartelean, genero rolak inposatzen dira. Emakume gazteei zuzenduta, mutil-laguna armadan izena ematen ez badu, harremana planteatu behar dutela esaten zaie. Emozioak erabiltzen dira nesken eragina izateko. Hirugarren kartelean, klase eta nazioaren arteko norgehiagoka ikusten da. Scargorough-ko erasoaren ondoren, langile baten etxea bonbardatu zutela erakusten da, klase soziala berdin zela adieraziz. Laugarren kartelean, genero eta nazioaren arteko norgehiagoka ikusten da. Gizonaren pose femeninoa ahulezia irudikatzen du. Lotsa soziala erabiltzen da diziplina lortzeko eta gorputz normatiboa inposatzeko. Bosgarren kartelean, Creel Batzordeak AEBko iritzi publikoa moldatu zuen gerran parte hartzeko. Alemania tximino gisa irudikatzen da, barbaro eta zibilizatu gabea. Beldurra erabiliz, estatubatuarrak gerran parte hartzera bultzatu zituzten.

Erresuma Batuko propaganda izan zen eraginkorrena. AEBko propagandak diskurtso dikotomikoak erabili zituen. Alemaniak gerra galdu zuen propagandan atzean geratu zelako. Bigarren Mundu Gerran, ikasitakoa aplikatu zen eta formatu eta metodo berriak garatu ziren.

4. Zorion Indibiduala, Merkatu Askea eta Masen Demokrazia

Testu honetan, zorion indibiduala, merkatu askea, masen demokrazia eta 1936-1938ko kanpaina komunikatiboak aztertuko ditugu, Estatu Batuetako National Association of Manufacturers (NAM) erakundearen kanpainan zentratuz. Testuinguru historikoa eta autore desberdinen ideiak kontuan hartuko ditugu. Nazio, genero eta klase terminoak, eta zibilizazio modernoko logika dikotomikoak aztertuko ditugu.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, zibilizazio modernoaren oinarri liberalak kolokan jarri ziren. Zientziaren egi erregimena zalantzan jarri zen, gerran destrukziorako erabili zelako. 1920ko hamarkadan, emozioen desborde bat egon zen eta masek emozioen arabera hartzen zituzten erabakiak. Iraultza sexuala eman zen eta emakumeek espazio publikoa hartu zuten. Homosexualitatea ikusgarriagoa egin zen eta masek espazio publikoa kontrolatu zuten. Kontserbadoreek inboluzioa ikusi zuten eta esku hartu zuten. Iraultza Boltxebikearen gertaerak iraganeko mamuak ekarri zituen.

Masen kontsumoa hazi zen eta kontsumoa zoriontasunarekin lotu zen. Kanpainetan emozioen hizkuntza erabiltzen hasi zen. 1929ko krakak krisi ekonomikoa ekarri zuen eta liberalismo klasikoaren akatsak konpontzeko alternatiba kolektiboak bilatu ziren. Komunikazioan erregulazioaren eta kontrolaren beharra ikusi zen. Korporazio handien aurkako mobilizazioak egon ziren. Rooseveltek estatuaren interbentzionismoa proposatu zuen ekonomian eta New Deal akordioa aurkeztu zuen. Kontserbadoreek eta akordioak kolektibismoa zuten amankomunean. Fireside Chats irratsaioak erabili ziren iritzi publikoan eragiteko.

New Deal-ek merkatu askea arautzea proposatzen zuenez, enpresa handiek demokraziaren aurka egin zuten, absolutismoa bultzatzen zuela argudiatuz. NAM-en komunikazio kanpainaren bidez (1936-1938), masekin emozionalki konektatu ziren, demokrazia merkatu askearekin lotuz. Enpresa pribatuek zoriontasun kolektiboa berma zezaketela defendatu zuten.

NAM-en kanpainan, nazio identitatea lehenesten da, generoa eta klasea erabiliz. Lehen hiru karteletan, familia erabiltzen da mezua transmititzeko. Familia zoriontsu gisa irudikatzen da, masekin emozionalki konektatzeko. Emakumea etxean dago, genero eta nazioaren arteko norgehiagoka erakutsiz. Gizonaren/familiaren interesak merkatu askearekin lotzen dira. Lan orduen eta klase langilearen erreferentzia egiten da, langile mugimenduaren diskurtsoarekin konektatzeko. NAM-en helburua enpresa buruen eta jende arruntaren interesak berdinak zirela erakustea zen. Depresiotik errekuperatzea eta interes kolektiboak lortzea ziren helburuak. Klase eta nazioaren arteko norgehiagoka ikusten da. Laugarren kartelean, bozketei egiten zaie erreferentzia, askatasuna, demokrazia, aukerak eta enpresa pribatua Amerika irudikatzeko erabiliz. Txanoa AEBko banderarekin erakusten da, herri izaera bilatuz. Askatasuna eta totalitarismo/interbentzionismoaren arteko lehia irudikatzen da. Bosgarren kartelean, langilea irudikatzen da, masak interpelatzeko. Bi bide erakusten dira: estatu interbentzionista eta merkatu askea. Zoriontasuna erabiltzen da enpresen eta masen interesak berdinak direla erakusteko. Nazioa amerikanismoarekin eta askatasunarekin lotzen da.

NAM-eko komunikadoreek bere ideiak desideologizatzen saiatu ziren, emozioekin konektatzeko. Familia eta askatasuna/demokrazia erabili zituzten. Langileak eta goi-karguak "klase-maila berdinean" jarri zituzten. Interbentzionismoa "atzerapen" gisa irudikatu zuten eta askatasuna "zibilizatu" gisa.

6. Trantsizio Garaiko Komunikazioa. Kontsentsuaren Kulturaren Genero Irakurketa Bat

Ariketa honetan, Interviú aldizkariaren 1976ko iraileko lehen zenbakiko azala eta foto-erreportaia aztertuko ditugu. Zenbaki honek oihartzun handia izan zuen eta demokraziaren sinbolo bihurtu zen. Azalaren analisia eta inpaktu kulturalaren inguruko hausnarketa egingo dugu, Trantsizio garaiko testuingurua kontuan hartuta.

Frankoren heriotzak (1975eko azaroaren 20a) garai berri bat markatu zuen Espainian. Jendeak eta proiektu politiko/sozialeek espazio publikoa hartu zuten. Etorkizuna irekia zen eta aniztasun politiko eta sozial handia zegoen. Prentsa idatziak protagonismo handia izan zuen, "el parlamento de papel" goitizena hartuz. Prentsa idatzia borroka politikoaren lanketa eta analisia egiteko iturri paregabea da. Pluraltasun urteak izan ziren, zentsura desagertu arren arazoak egon baziren ere.

Hiru proiektu mota bereiz ditzakegu: Frankismoarekin apurtzearen aldekoak (Marisol barne), jarrera "posibilistak" edo pragmatikoak/erreformistak (kontsentsuaren kultura) eta Francorik gabeko frankismoaren aldekoak ("Bunker"). Kontsentsuaren jarrerak nagusitu ziren, lege-esparru eta marko politiko berria eraikiz (zentsuraren bukaera 1977an eta 1978ko Konstituzioa). Interviú-ko azalak kontsentsuaren kulturarekin eta demokrazia/askatasunaren imajinarioarekin lotura du.

Aldizkariaren alea oso arrakastatsua izan zen. Marisolen biluzia, garai bateko ikono frankista, talka kolektiboa izan zen. Frankismoa errepresio sexualarekin lotzen zenez, aldaketa moral sexual askeago baten beharra zegoen. Marisolen biluzia tabu zaharrak apurtzearen eta askatasun/demokraziaren metafora bihurtu zen, Trantsizioaren ikono.

Biluzia eta demokrazia/askatasunaren arteko lotura desarrollismoan hasi zen. Frankismoak atzerria ustelkeria moralaren sinbolo gisa irudikatu zuen, turista "erdi biluziak" adierazle izanik. Ikuspuntu maskulino heterosexual batetik, atzerria sexu askatasunarekin eta demokraziarekin lotu zen. Honek lagundu zuen Trantsizioan biluzia askatasun/demokraziarekin lotzen.

Feministek azala eta destapearen kultura kritikatu zituzten, emakumeen ahotsa, autonomia eta desira kontuan hartzen ez zituztelako. Trantsizioan, mugimendu feministari esker, berdintasunaren eztabaida espazio publikora iritsi zen eta Konstituzioan sartu zen, baina emakumeen ahotsik gabe. Marisolen argazkiak (1973an eginak) 1976an baimenik gabe argitaratu izana horren erakusle da. Bere disko feministak ez zuen azalak bezainbesteko arretarik jaso.

Interviú-ko azala garaiko joeraren adibide paradigmatikoa da. Munduaren ikuspuntu maskulino heterosexual eta sexistaren naturalizazioa erakusten du. Ikuspuntu honek espazio publikoa hartu zuen eta kritika feministak atzerakoi gisa identifikatu ziren. Interviú Trantsizioaren ikonoa da, artikulu politiko eta emakume biluzien argazkiekin. Aire berriak sinbolizatu zituen eta erreferentziazko aldizkari modernoa izan zen. Hugh Hefnerren modura, aurrerakoi aurkeztu zen, ikerketa kazetaritza eta emakume biluzien argazkiak konbinatuz.

Genero ikuspegiak gure begirada aberasten du. Trantsizioko emakumeen gorputzen kosifikazioak gaur egungo genero-harremanak eta emakumeen objektualizazioa ulertzen laguntzen du. Feministek kultura eta errepresentazio forma hauek kritikatu zituzten. Sare sozialek eta mass mediak laugarren olatu feminista zabaltzen lagundu dute.

Entradas relacionadas: