Abiaduraren formula
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB
ARGIAREN ABIADURAREN ROEMER-EN NEURKETA (METODO ASTRONOMIKOA):
1675ean, O.Roemer astronomo daniarrak (1644-1710)
argiaren abiadura neurtu zuen. Berak lorturiko balioa eta gaur egun zuzentzat onarturikoaren artean alde handi samarra dagoen arren, neurketaren ekarpen handia izan zen argiaren abiadura finitua dela frogatzea.
Roemer saiatu zen <<lo>> izeneko Jupiterren satelitearen periodo orbitala neurtzen, ondoz ondoko bi eklipseren arteko denbora-
Tartea neurtuz. Nolanahi dela, denbora-tarte hori aldakorra zela ikusi zuen: luzeagoa zen Lurra Jupiterretik urrunduz zihoanean, eta laburragoa Lurra Jupiterrerantz hurbilduz zihoanean.
Gertaera hori interpretatzeko, Lurraren eta Jupiterren arteko distantzia handiagotzean satelitetik datorren argiak distantzia handiagoa egin behar duela suposatu zuen.
Lehenik, Lurra L1 posizioan zegoenean neurtu zuen satelitearen periodoa, eta ondoren urte erdi pasatu ondoren eklipsea noiz sortu behar zen kalkulatu zuen; hots, Lurra L2 posizioan zegoenean. Argiak L1-tik L2-ra pasatzeko behar duen denbora da eklipsearen behaketan izandako atzerapena; hots, Lurraren orbitaren diametroa pasatzeko ( 3 . 1011 m) behar duena. Behaturiko atzerapena 22minutukoa izan zen (izatez, txikiagoa da, 16,5 minutukoa). Beraz, Roemer-ek lorturiko balioa hauxe izan zen:
ARGIAREN ABIADURAREN FIZEAU-REN NEURKETA (METODO LURTARRA):
1849an, A.Fizeau (1819-1896) fisikari frantsesak argi sorta bat pasarazi zuen biraka ari zen eta 720 hortz zituen gurpil horzdun baten ondoz ondoko bi hortzen artetik. Gero, sorta hori islatu egiten zen 8,63 km-ko distantziara zegoen ispilu batean, eta itzuli egiten zen ibilbide beretik. Biraketa-abiadura txikien kasuan gurpilaren hurrengo hortzak oztopatzen zuen argia.
Argiaren abiadura determinatzeko, zehazki jakin behar da zer abiadura angeluar izan behar duen gurpilak, islaturiko argia gurpilaren hurrengo irekigunetik pasa dadin, hain justu.
Abiadura angeluar hori jakinda (25,2bira/seg), argiak gurpila pasatu duenetik itzultzerako bidean berriro pasatzen duenera arteko denbora kalkula daiteke: Lorturiko balioa benetakoa baino txikiagoa izan zen.