Aberriaren defentsa I. Mundu Gerrako errekrutatze posterretan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB
Aberriaren defentsaren aldeko deiaren narratiba Lehenengo Mundu Gerrako errekrutatze posterretan
Testu honetan, aberriaren defentsaren aldeko narratiba I. Mundu Gerrako errekrutatze posterretan nola adierazi zen aztertuko dut. Garaiko testuinguru historikoa kontuan hartuta eta garaiko hainbat posterren analisia eginda, autore desberdinen ideiak ere gehituko ditugu.
Kubako gerraren eragina
Ezinbestekoa da Kubako gerraren inguruan sortutako klima mediatikoak aurreko mendearen gizartean izandako eragina azpimarratzea. I. Mundu Gerrako Estatu ezberdinen proiektu mediatikoan, identitate nazional baten planteamenduak sekulako protagonismoa hartu zuen.
Sozietate modernoaren garapena (1870-1914)
1870 eta 1914 artean, sozietate modernoa garatuz joan zen. Erregimen liberalean fede itsua zegoen. Hiriak eta gizartea garatuz joan ziren. Mugimendu sozialak, feminismoa eta sozialismoa, indarra hartzen joan ziren. Goiko klaseen eta langile klasearen interesen arteko desberdintasunak areagotu ziren. Langileak gero eta botere gehiago lortuz joan zirenean (boto eskubidea), beldurra sortzen hasi zen klase buruzagietan. Estatu indartsuen nazionalismo kontserbadore eta erasokorraren ondorioz, haien arteko norgehiagoka eratzen hasi zen. Nazionalismoak bere gerra hasi zuen langile eta feministen kontra.
I. Mundu Gerra eta komunikabideen urrezko garaia
1914an, Lehenengo Mundu Gerraren eztanda komunikabideen urrezko garaiarekin batu zen. Gerra garaian, buruzagiek masak bultzatu nahi zituzten gerran parte hartzeko. Gobernuaren ideia nagusia, hiritarra bere nazioa defendatzera “animatzea” izan zen. Hau lortzeko, propaganda edo errekrutatze kartelak erabili zituzten. Estatuak definitutako nazio interesak gailendu ziren gainerako identitateen interesen gainetik. Bestelako jarrera politikoak neutralizatzea lortu zuten, nazionalismoari garrantzia emanez.
Prentsa, nazionalismoaren bozgorailua
Garaiko prentsa enpresa erraldoiak nazionalismo erasokorraren bozgorailuak ziren. Aurreko garaitik, iritzi publikoa moldatzeko gaitasuna zuen prentsak. Garaipenerako fede itsua zabaldu zuten urte horietako gizartean, eta horren ondorioz, gizartea pertsuaditzeko ahalmena hain handia izanda, komunikabideek suzko armak baino garrantzia handiagoa lortu zuten. Gerra burutzeko determinanteak izan ziren.
Propaganda instituzionalizatua
Bere boterea ikusita, propaganda instituzionalizatu egin zen. Propagandarako ministeritza sortu zuten. Freud bezalako zientzialariek, masen portaerak aztertu zituzten. Horrez gain, hedabideen, masen eta iritzi publikoaren arteko harremana aztertu zuten. Ikusi egin zen, masek emozioak jarraituz mugitzen zirela. Honekin, fenomeno berri bat eman zen, propaganda zientifikoa. Masen portaera aztertu eta gero, era sistematiko batean aplikatzen zitzaion gerra propagandari. Zuzenean lan egiten zuten estrategiak militarrak eta komunikatiboak koordinatzeko.
Nazio identitatearen lehenespena
Aipatzekoa da nazio identitatearen lehenespena egiten dela gizartean naturalizatua edo hunkitzen duten gailuen bidez. Orokorrean, generoa eta klasea izaten dira ardatz, eta hauen bien eta nazioaren arteko norgehiagoka aurki daiteke karteletan.
Lehenengo kartela
Lehenengo kartelaren kasuan, familiaren bidez lortzen dute hori. Genero eta nazioaren arteko norgehiagoka ikus daiteke hemen. Gizona, maskulinitate ideal bat eraikitzen da.
Hirugarren kartela
Hirugarren kartelean, klase eta nazioaren arteko norgehiagoka ikus daiteke.
Laugarren kartela
Laugarren kartela, genero eta nazioaren arteko norgehiagokarekin erlazionatzen da eta garaian inposatutako genero rol eta lotsarekin lotu dut hurrengo arrazoiengatik.
Azkenengo kartela
Azkenengo kartela, Creel Batzordea izandako erronka Lehenengo Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetako masak pertsuaditzerako momentuan. AEBko iritzi publikoa moldatu zuen “Europako gerran” parte hartzeko. Modu honetan, estatubatuarrek sentitu zuten beraiek ere Europan gertatzen ari zenaren parte zirela eta Alemaniaren kontra joateko erabakia hartzera “bideratu” zituen Creel-ek. Kaskoa eta kultur hitza ikusi eta gero, begiz susmatzen da Alemaniaren kontra dela. Alemaniarrak, kasu honetan etsaia, deshumanizatu egiten du eta tximino itxura ematen dio (animalizazioa). Barbaroa eta zibilizatu gabea bezala margotzen du (eskuan darama makila odolez beteta), Amerikara ailegatzean amerikarrekin berdina egingo dutela argi utziz (lurrean idatzita America). Era berean, emakumea darama besoetan (demokrazia eta justiziaren irudia edo Columbiaren irudikapena). Beldurra erabiliz, estatubatuarrak pertsuaditzen ditu gerran parte hartzeko.
Propaganda eraginkorra
Argi ikusten da zer nolako eragina izan zuen propagandak garaiko gizartean. Erresuma Batuko propaganda eraginkorrena izan zen. Gainera, nahiz eta langile mugimendu eta feminismo oso gihartsu bat izan bertan, masek positiboki erantzungo diote estatuaren deiari. AEBko propagandak trebetasuna erakutsi zuen ere Mass Mediari esker, eta gehienetan diskurtso dikotomiko bat erabiltzen zuten bere karteletan. Kontsideratzen da Alemaniak gerra galdu zuela komunikazio eremuan propaganda proiektu pobrea eraman zutelako. Ez zuten koordinaziorik lortu estrategia militar eta komunikazio estrategien artean. Bigarren Mundu Gerraren garaian, ikasitakoa era masiboan aplikatu zen propagandetan. Gizartea guztiz suntsituta geratu zen, eta egoera animatzeko moduak bilatzen hasi ziren. Honekin, Gerra Handiaren propaganda garatuz joango da Bigarren Mundu Gerran eta formatu eta metodo berriak asmatuko dira etsaiaren irudia zikintzeko.