Abereen Arrazak, Morfologia eta Sailkapen Zoometrikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

Arrazak eta Oinarrizko Definizioak

Animalien arrazak aztertzeko oinarrizko kontzeptuak:

  • Etnologia: Animalien arrazak aztertzen dituen zientzia.
  • Espeziea: Elkarrekin ugaltzeko eta kume emankorrak ekoizteko gai den organismo taldea.
  • Hibridoa: Bi espezie desberdinetako banakoak gurutzatzen direnean sortutako kumeak.
  • Barietatea: Abere talde batek ezaugarri berezi eta amankomunak agertzen dituenean.
  • Mestizoa: Arraza ezberdinetako banakoak gurutzatzean sortutakoa (txerriak eta untxiak izan ezik).

1. Animalien Kanpoaldea eta Morfologia

Animalien kanpo ezaugarriak aztertzen dituzten atalak:

  • Morfologia: Animalien kanpo ezaugarriak ikasten ditu, eta gaitasun berezi bakoitzerako nola diren aztertzen du.
  • Faneroptika: Azala eta bere gehigarriak ikasten ditu.
  • Zoometria: Animalien formak ikasten ditu.
  • Kronometria: Adina zehazteko balio duen morfologiaren atala da.

Ezaugarri Nagusiak eta Sailkapena

Ezaugarri nagusiak: pisua, proportzioa eta profila. Honi “Baron-en trigamo sinaptikoa” deritzo.

Pisuaren Araberako Sailkapena

Pisuaren arabera sailkatzen dira:

  • Animali Eumetrikoa (0): Arrazaren pisua espeziearen batez bestekoan kokatzen denean.
  • Animali Elipometrikoa (-): Batez bestekoaren azpian pisua.
  • Animali Hipermetrikoa (+): Batez bestekoaren gainean pisua.

Proportzioa

Zabalera, altuera eta luzera neurrien arteko erlazioa.

Proportzioaren Araberako Lerroak
  • Lerro motzeko animaliak (Brakimorfo): Zabalera neurriak nagusi (-).
  • Lerro ertaineko animaliak (Mesomorfo): Zabalera eta luzera orekatuak (0).
  • Lerro luzeko animaliak (Dolimorfo): Luzera neurriak nagusi (+).

Profila

Parametro hau aziendaren buruaren profilean oinarritzen da:

  • Profil ahurra (-).
  • Zuzena (0).
  • Ganbila (+).

2. Abereen Gorputz Atalak

  • Burua: Adarrak, belarriak, kopeta, sudur zuloak eta ezpainak, muturra osatzen dute.
  • Lepoa: Motza eta gihartsua haragi abereetan, eta luzea eta meharra lasterketan erabilitako animalietan.
  • Enborra: Diafragmak bi zatitan banatzen du:
    1. Barrunbe torazikoa (bihotza eta arnas organoak).
    2. Atzealdea (sabel barrunbea eta pelbisaren barrunbea).
  • Gorputz Adarrak:
    • Aurrekoak: Bizkarra, besoa, besaurrea, belauna, zangoa, koartila, koroa eta apatxa.
    • Atzekoak: Pelbisa, izterra, maskala, hanka, belaunburua, zangoa eta apatxa.

3. Faneroptika eta Geruzak

Faneroptikak azala eta bertatik ateratako gauzak aztertzen ditu.

Azalaren Eranskinak

Apatxak, adarrak eta tximak.

Geruzak (Koloreak)

Animaliek agertzen dituzten kolore desberdinak dira, eta arraza definitzeko balio dute.

  • Geruza bakuna: Kolore bakar bat.
  • Geruza konposatua: Bi kolore edo gehiago.

4. Neurketa Zoometrikoa

Abereen neurketaz arduratzen da. Neurri arruntak (garaierak, diametroak, perimetroak) arrazak sailkatzeko erabiltzen dira.

Neurketa Tresna Arruntenak

  • Neurketa zinta: Perimetroa neurtzeko.
  • Makila metrikoa: Garaierak, zabalerak eta luzerak neurtzeko.
  • Konpasa: Gorputz birilgune arteko distantzia neurtzeko.

Neurketa Nagusiak

  • Garaiera neurketak: Animaliaren edozein ataletik lurrera.
  • Luzera neurketak: Atal batetik beste batera.
  • Zabalera neurketak: Atal batetik beste batera, zabalera zentzuan.
  • Perimetro neurketak: Edozein atalarena.

Hauen arteko erlazioarekin indize zoometrikoak lortzen dira, arrazak sailkatzeko eta ekoizpen gaitasuna jakiteko.

5. Ezaugarri Fisiologikoak: Biotipoak

Animaliak ekoizpen gaitasunaren arabera sailkatuz lortzen diren biotipoak:

  • Arnas Biotipoa: Hiruki itxura, barrunbe toraziko handia eta arnasketa sistema garatua. Esnea ekoizteko gaitasuna du (oxigeno asko behar delako), baita lasterketa zaldia ere.
  • Liseri Biotipoa: Haragia ekoiztekoak, gihar masa handikoak eta zilindro formakoak.
  • Gihar Biotipoa: Lanerako animaliak. Gihar eskeletiko sistema oso garatua ageri da.

6. Ekoizpen Gaitasuna

Arrazak ekoizpenaren arabera sailkatzen dira:

  • Esnea: Arnasketa biotipoa.
  • Haragia: Liseriketa biotipoa.
  • Arrautzak: Hegaztietan.
  • Eztia: Erleak.
  • Artilea: Ekoizpena behera.

Entradas relacionadas: