Abentura eta Zientzia Fikzioa: Generoen Historia eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Abentura Eleberria

Abentura Eleberriaren Aurrekariak

  • Aro klasikoko epopeta: Gizaldi edo herri batentzat garrantzitsuak izandako uneak azaltzen dira.
  • Bizantziar eleberria: Abenturak maitasun-kontuekin nahasten dira. Eleberri hauetan bikote bat banatzen da eta abentura asko izan ondoren elkartzen dira.
  • Zalduntza-eleberria: Zaldunen abenturak agertzen dira.
  • Eleberri pikareskoa: Bizitza gogorra duen pikaro baten historia kontatzen du.
  • Erdi Aroko bidai-liburuak: Fikziozko abenturak kontatzen ditu. Bidaietan ikusitako azalpen objektiboa ematen da.

Abentura-eleberriaren Sorrera eta Urrezko Aroa

  • XVIII. mendean sortu zen Britainia Handian.
  • Daniel Defoe: Robinson Crusoe.
  • Robinson Crusoe eleberria lehenengo aldizkarietan kapituluka argitaratu zen, eta geroago liburu gisa.
  • Jonathan Swift: Gulliverren bidaiak.
  • XIX. mendean, Erromantizismo garaian ugaritu ziren.
  • Alexandre Dumas: Hiru mosketariak.
  • Bultzada handia mendearen bigarren erdialdean jaso zuen.
  • Adibideak: Sandokan (Salgari), Altxor Uhartea (Stevenson), Moby Dick (Melville).

Abentura-kontakizunen Ezaugarriak

  • Ekintza ugari.
  • Erritmo arina eta tentsio gune ugari ditu.
  • Leku urrun eta exotikoetan kokatuta daude.
  • Pertsonaia nagusia adoretsua da. Antagonistek oztopoak jartzen dizkiote.

Abentura-eleberria Euskaraz: Egileak eta Lanak

  • 1980. urtean sortu zen.
  • Hainbat eleberri itzuli ziren.
  • Aitor Arana: Afrikako semea (berak idatzia).
  • Aingeru Epaltza: Lur zabaletan (berak idatzia).

Zientzia Fikzioa

Generoaren Ezaugarriak

  • Narrazio fantastikoak dira.
  • Argumentuak: beldurrezkoak, abenturazkoak, misteriozkoak.
  • Gaiak:
    • Etorkizuneko bizimodua (irudi apokaliptikoak/utopikoak).
    • Aurkikuntza eta asmakuntza zientifikoak (denboraren makina, ordenagailuak, robotak...).
    • Estralurtarrekin harremanak (etsaiak izan daitezke).
    • Espazioko bidaiak.

Zientzia-fikzioaren Sorrera eta Bilakaera

  • Zientzia-fikziozko lehen lana: Mary Shelleyren Frankenstein.
  • XIX. mendean zientzia-fikzio modernoaren oinarriak jarri ziren.
    • Bi egile nagusi:
    • Jules Verne: Lurraren erdirainoko bidaia.
    • H.G. Wells: Denboraren makina, Munduen gerra.
  • XX. mendean indartu eta garatu zen.
  • Zientzia-fikziozko terminoa Hugo Gernsback idazleak sortu zuen.
  • Lehenengo Europan garatu zen, gero Estatu Batuetan lantzen hasi ziren.
    • Isaac Asimov: Berrehun urteko gizona, Eternitatearen bukaera.
    • Beste egile garrantzitsu batzuk:
    • Aldous Huxley: Bai mundu berria.
    • George Orwell: 1984.
    • Ray Bradbury: Kronika martetarrak.

Munduen Gerra

  • H.G. Wellsek idatzi zuen.
  • Lurraren inbasioa kontatzen da (estralurtarrak, izpi beldurgarriak...).
  • Filma bat baino gehiago egin dira.
  • Orson Wellesek (zinemagileak) egokitzapena egin zuen irratian.

Zientzia-fikzioa Euskaraz: Egileak eta Lanak

  • Arrakasta handia izan zuen XX. mendean literaturan eta zinemagintzan.
  • Euskal Herrian zientzia-fikziozale gutxiago.
  • Idazleak eta lanak:
    • Iñaki Zubeldiaren Euskaldun bat Marten (1982).
    • Mayi Pelotaren Biharko oroitzapenak (1985).
    • Txilikuren Antzinako kronikak (1990).
    • Aitor Aranaren Azken gurasoak (2003).
    • Asel Luzarragaren Karonte (2005).

Entradas relacionadas: