Abeltzaintza, Arrantza eta Energia Iturrien Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,31 KB

Abeltzaintza

Lekuaren Araberako Abeltzaintza

MotakDefinizioa

Sedentarioa

Azienda ez da lekuz aldatzen janaria lortzeko (larreak eta pentsuak ditu).

Nomada

Azienda lekuz aldatzen da etengabe larreak bilatzeko.

Transhumantea

Azienda urtaroaren arabera aldatzen da (neguan haranetara eta udan mendietara).

Ezaugarriak

Estentsiboa

Intentsiboa

Ustiategiaren Tamaina

Handia: lursail ugari behar ditu.

Txikia: lursail gutxi eta txikiak.

Azienda Elikatzeko Modua

Kanpoan ibiltzen da eta larre naturaleekin elikatzen da.

Ukuiluratuta: ukuiluetan hazten da, elikadura, osasuna eta gizentzeaz arduratzen. Erdi ukuiluratuta: batzuetan larre naturalekin eta besteetan pentsuekin.

Inbertsioak

Gutxi: mekanizazio eta teknika aurreratu gutxi.

Handiak: mekanizazioa eta teknika konplexuak.

Produktibitatea

Baxua.

Altua: tenperatura, argi eta hezetasun baldintza artifizialak sortzen dira.

Produkzioaren Helmuga

  • Autokontsumora (garapen bideko herrialdeetan).
  • Merkatura (herrialde garatuetan).

Merkatura.

Kokapena

Herrialde garatuetan (AEB eta Espainia) eta garapen bidekoetan (Bolivia eta Kenia).

Herrialde garatuetan (AEB eta Europaren mendebaldea).

Arrantza

Arrantzatzen den Tokiaren Araberako Motak

EzaugarriakKostaldekoaItsasbazterrekoaItsas Zabalekoa

Lekua

Kostaldean.

Kostaldetik gertu.

Itsas zabalean.

Ontzien Tamaina

Ontzi txikiak.

Ontzi txiki edo ertainak.

Edukiera handiko ontziak. Faktoria-ontziak.

Teknika Motak

Artisau-metodoekin (teknika sinpleak).

Arrantzarako aparailu zehatzak.

Teknika moderno eta desberdinak (arrastea, inguraketa, etab.).

Iraupena

Ordu batzuk.

Gehienez egun bat.

Hainbat astetako eta hilabetetakoa.



Energia Berriztaezinak

Energia IturriakEzaugarriakAlde Negatiboak

Petrolioa eta Gas Naturala

  • Itsas hondoko organismoak deskonposatzean sortzen dira.
  • Erregai gisa, argindarra sortzeko eta industriako lehengai gisa erabiltzen dira.
  • Ingurumen kalteak: atmosferaren kutsadura eta itsas isuriak.
  • Energia-mendekotasuna.

Ikatza

  • Erregai fosila da, landare-hondakinak sakonera gutxiko uretan deskonposatzean sortzen da.
  • Argindarra sortzeko, burdina eta altzairua ekoizteko eta industrian lehengai gisa erabiltzen da.

Ingurumenean eragin handia: paisaian eta kutsadura atmosferikoa.

Uranioa

  • Naturan dagoen elementu kimikoaren atomoen desintegraziotik energia nuklearra lortzen da.
  • Zentral nuklearretan bero hori argindar bihurtzen da.

Hondakin erradiaktiboak sortzen ditu eta istripu nuklearren arriskua dago.


Energia Berriztagarriak

Energia IturriakEzaugarriakAlde Negatiboak

Hidraulikoa

Uraren erorketa-indarra erabiltzen du. Argindarra sortzeko erabiltzen da zentral hidroelektrikoetan.

Ibaietako biodibertsitatea galtzea.

Haize-energia (Eolikoa)

Haizea baliabide gisa erabiltzen da argindarra lortzeko. Horretarako haize-sorgailuak daude.

  • Paisaian eragin handia.
  • Hegaztien hilketa.

Eguzki-energia (Solara)

Eguzkia baliabide gisa erabiltzen du argindarra lortzeko eguzki-panelen bidez. Bi mota:

  • Termikoa (eguzkiaren beroa aprobetxatzen duena).
  • Fotovoltaikoa (eguzkiaren argia aprobetxatzen duena).
  • Paisaian eragin txikia.
  • Panelak garestiak dira.

Biomasa

Materia organikoa bero-energia bihurtuz sortzen da. Berokuntzarako, argindarra sortzeko eta erregai gisa erabili daiteke.

Erraustegien kiratsa.

Geotermikoa

Lurraren barneko beroa erabiltzen du. Erabilera ugari: etxeetako berogailuak, ura berotzeko, industriarako eta argindarra lortzeko.

Atmosferaren kutsadura.

Marea-energia (Itsas-energia)

Itsasaldien gorako eta beherako mugimendua erabiltzen du, baita uhinen indarra eta tenperatura desberdintasunak ere. Argindarra lortzeko erabiltzen da bereziki.

  • Azpiegitura garestiak izatea.
  • Paisaian eragina.

Entradas relacionadas: