A.S. Neill eta Summerhill: Hezkuntza Anti-autoritarioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,55 KB
A.S. Neill eta Summerhill: Oinarri Pedagogikoak
Eskolak elizarenak ziren gehienbat, eta herriaren klase-egituraren arabera garatzea baimendu zitzaien. Heziketa hobea lortzeko saiakerak egin zituzten, baina status sozial altukoek ez zuten heziketa hobea bideratzen sustatu.
Summerhill Eskolaren Sorkuntza eta Filosofia
Neillen pedagogiari buruz esan beharra dago Summerhill eskola anti-autoritarismoan oinarritutako ideiarekin sortu zela. Nahia gizarte-sistema tradizionalari aurre egitea zen, eta horretarako eredu pedagogiko berritzaileak sortu ziren. Eskola eredu horien helburua haurra zoriontasunean hezitzea zen. Summerhill 1921ean fundatu zen Leistonen (Ingalaterra).
Eskola hauek sortu ziren, hain zuzen ere, ume aktibo bat mahai baten aurrean esertzera behartzen eta erabilgarriak ez diren klaseko edukiak barneratzera eramaten zuen eskola-eredua askori eredugarria iruditzen ez zitzaielako. Aipatzekoa da irakatsitakoak jolasen bidez egiten zirela, eta gaur egun ez bezala, Summerhillen ez zela zertan eskolara joan behar izaten.
Summerhillen Funtzionamendua: Autogobernua eta Biltzarrak
Bestelako eskoletan egiten ez den beste gauza bat biltzarrak dira, zeinetan arauak adosten ziren eta pertsona bakoitzak botoaren bidez erabakiak hartzen zituen. Berdin dio irakasle edo ikasle zaren. Irakasleak ez dira autoritatea, eta beraz, eskubide berdinak dituzte guztiek. Klase ertaineko eta altuetakoek soilik hartzen zuten parte, zentro pribatua zelako, eta ikasleek ordaintzen zutenarekin bizirauten zuten. Zenbait kasutan irakasleek “house parents” papera izan dute.
Summerhill autogobernuan oinarrituta dago; horregatik, astero bilerak egiten dituzte arauak adosteko. Hiruhileko bakoitzaren hasieran, ikasleek orientazio-programa bat ezartzen dute, materiak eta gaiak aukeratzeko. Hezkuntza-sistema kapitalismoan oinarritzen da. Sistema honi ezartzen zaion gizartea segregazioan oinarritzen da, eta horrek pobreentzako eta aberatsentzako eskolak bereizten ditu.
Neillen Pentsamenduaren Gakoak
Tradizio errepresiboaren laguntzaile izateari uko eginez, Neill errealitate ez-errepresiboaren printzipio bihurtzen da. Neillen pentsamenduaren gako garrantzitsuenak hauek dira:
- Haurraren izaerarenganako konfiantza.
- Hezkuntzaren helburua, taldearen eta giza banakoen askatasuna.
- Emozioei emandako garrantzia.
- Autogobernua.
- Summerhillen balio terapeutikoa.
- Eskolak ikaskuntzaren arazoari aurre egiteko modua.
Jarduerak eta Balio Emozionalak
Jolasa Summerhillen ezinbestekoa zen. Gainera, antzerkia ere garrantzitsua da bertan. Metodo ona da, bakoitzak bere buruarekin duen konfiantza lantzeko bide gisa ulertzen zutelako. Dantza eta musika arloak erabiltzen dituzte, ikasleek bizitza ausardiaz barnera dezaten. Aurrekoari jarraiki, maitasuna eta onarpena oso garrantzitsuak dira, umeen zoriontasuna eta ongizatea besteen maitasun eta onarpenaren menpe daudelako. Sexu-orientazioa eta erlijioa gai garrantzitsuak dira Summerhillen ere.
Erlijioa eta Autoritatea
Erlijioari dagokionez, ez zuten Jesusen bizitza ikasten. Ekintzak dira garrantzitsuak, eta ez hitzak. Summerhillen maitasuna ematen da, eta horren ondorioz, leku erlijiosotzat hartzen dute askok.
Neillek ez zuen Jainkoan sinesten zutenen kontra egiten, baina bai giza garapena eta zoriontasuna murrizten duen autoritatearen aurka. Gainera, bere ustez, fededunen benetako borroka askatasun hori kendu edo murriztu nahi dutenek elkar darabilte.