A.S. Erreforma Politikoaren Azterketa: Trantsizioa eta Euskal Herria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB
A.S. Erreforma Politikoa. Gobernuko buru izateko Gorteetan aurkeztu ziren hautagaien artetik, A.S. aukeratu zuen erregeak. Erabaki honek hasieran bi bandoen mesfidantza piztu zuen. S. guztiak harritu zituen neurri hauek eman zituenean:
- Amnistia preso politikoentzat.
- Oposizioko talde politikoekin hitz egin zuen (Felipe González, Santiago Carrillo...).
- Erregimenaren erreforma politikoa abiarazi zuen sistema beraren egituraz.
Erreforma politikoa martxan jartzeko, erregearen laguntza, Fernández Miranda eta Gutiérrez Melladorena izan zuen. "Erreforma Politikoari buruzko Lege Proiektua" aurkeztu zuen. Proiektu horrek ordura arteko sistema politikoa aldatzeko eta hauteskundeetarako deialdia arautzen zuen. Horrenbestez, frankismoak legezko baimena eman zuen demokraziarako trantsizioa egiteko. Oposizioa ere garai berrietara egokituz joan zen: amnistia eta alderdien legalizazioa negoziatu zituzten, PCE-k aldaketa politikoak onartu zituen.
Legeri frankistari jarraiki, lege hau onartzeko, erreferendumean berretsi behar zen eta 1976ko abenduaren 15ean egin zen. Onartu egin zen. Bai Gorteek eta bai herriak Legea onartzeak Trantsizioaren benetako hasiera ekarri zuen.
Muturreko Sektoreen Erreakzioa
Muturreko sektoreak ez ziren Erreformaren alde egon, ordea. Erreferendumaren osteko hilabeteetan alde bateko eta besteko atentatu odoltsuak izan ziren.
Eskuin muturreko atentatuak (ideologia faxistako talde paramilitarrek bultzatuta):
1977an, ezegonkortasuna sortzeko asmoz, Langile Batzordeak (CCOO) sindikatuaren eta PCE-ren inguruko abokatu laboristen bulego bateko bost kide hil zituzten.
Ezker muturrekoen eta ETAren atentatuak:
GRAPO-k hainbat bahiketa eta hilketa burutu zituen. Gobernuak salbuespen egoerak dekretatuz erantzun zuen.
Demokraziaren Bidea
Erreforma Politikoari buruzko Legea onartzeak gobernua Gorte berrietarako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egitera bultzatu zuen (bi ganbara). 1977an hauteskundeetan Adolfo Suárezek sortutako zentroko koalizioak (UCD) 166 eta PSOE-k 118 eserleku lortu zituzten.
1977an Suárezen 2. gobernua
Gobernu berriaren jarraibide nagusiek agerian jarri zuten trantsizioaren ibilbidea. Suárezen garaiko erabakiak hauek izan ziren:
Ekonomia arloan: Moncloako Paktoak (1977)
Gobernuaren, enpresarioen eta alderdi-sindikatuen arteko hirualdeko akordioa. Akordio horien helburu nagusia langile klaseak Konstituzioaren ostean ezarritako ekonomia (73ko krisiari aurre egiteko) eta gizarte eredua onartzea izan zen. Itunaren helburuen artean:
- Inflazioa murriztea.
- Zergen, gizarte segurantzaren edo enpresa publikoaren erreformak egitea.
- Soldatak igotzeko erabiliko zen sistema, aurreikusitako inflazioaren arabera.
Paktoen ondorioak: erosahalmenaren jaitsiera, soldaten igoera inflazioaren azpitik egon zelako, sindikatuek Konstituzioko eredu ekonomikoa eta estabilizazioa onartzea.
Politika arloan: 1978ko Konstituzioa
Sistemaren erreforma osatzeko, ezinbestekoa zen erregimen demokratiko berria arautuko zuen konstituzioa egitea eta onartzea. Estatuko demokrazia berriaren egitura osatu zen. Parlamentuak testua onartu ondoren, herritarrek berretsi zuten 1978ko abenduaren 6ko erreferendumean.
Konstituzioaren ezaugarriak:
- Espainia "Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratikoa".
- Gobernu mota: monarkia parlamentarioa.
- Estatu ez konfesionala.
- Espainiako eskubideak.
- Instituzioak: Monarkia, Gorteak, Gobernua, Judiziala eta Auzitegi Konstituzionala.
- Autonomiaren bidea posible.
Lehenengo idatzi eta onartu ziren Autonomia Estatutuak euskalduna eta kataluniarra izan ziren (1979an).
UCD-ren krisia
Konstituzioa onartu ondoren, legegintzarako hauteskundeak izan ziren (1979ko martxoan). Suárezek irabazi zuen, baina gehiengorik ez. Urte horretan bertan demokraziaren garaiko lehen udal-hauteskundeak izan ziren. UCDk irabazi arren, benetan garaile atera zirenak ezkerreko alderdiak izan ziren (PSOE eta PCE). 1980an PSOEk zentsura-mozio bat aurkeztu zuen eta, porrot egin arren, gobernuari min egin zion. 1981ean Suárezek dimisioa aurkeztu zuen. Calvo Sotelo izendatu zuten gobernu buru.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Ibilbidea
Trantsizio politikoak ezaugarri bereziak izan zituen Euskal Herrian:
- Abstentzio handia erreferendum guztietan.
- Mugimendu sozial, politiko eta kultural garrantzitsua: amnistia, askatasun politikoak, ikurriñaren legalizazioa, euskararen berreskuratzea, independentzia eskaerak.
- Indarkeriaren iraupena (ETA).
Arrazoi hauengatik, erreforma politikoa zailagoa izan zen Euskal Herrian.
Autonomia aurreko garaia (1976-1978)
Gertakariak bizkor jazo ziren: ikurrina legeztatu zuten (1977ko urtarrilean), alderdi politiko gehienak otsailean, eta ekainaren 15ean hauteskunde orokorrak. EAJ-k Konstituzioaren bidetik jo zuen, autonomia lortzeko. 1978an Konstituzioaren erreferendumean abstentzioa nagusitu zen. Bozkatu zutenen %69k Konstituzioaren alde egin zuen.
Gernikako Estatutua (1979)
Euskal Parlamentarioen Asanbladak erredaktatu zuen proiektua (HB gabe). Madrilgo gobernua proiektuaren kontra agertu zen, baina azkenean akordiora iritsi ziren. Espainiako Gorteek 1979ko uztailean onartu zuten Estatutua. Urrian egin zen erreferenduma. Herritarren %60k hartu zuen parte, eta %90ak Estatutuaren alde egin zuen.
Gernikako Estatutuaren ezaugarriak:
- Errealitate nazionala nazionalitatea bihurtu zen.
- Euskal Herria Espainiar Estatuaren barruan Erkidego Autonomo gisa eratzen da.
- Lurraldea: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, eta Nafarroa, azken honek hala erabakitzen badu.