9.1 Legezko garapen eza eta horren ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,17 KB
Legezko garapen eza eta horren ondorioak
Ez da sekretu profesionalarekin loturiko legerik arautu oraindik, sortzen diren iritzi kontrajarrien ondorioz. Baina nahiz eta lege organikorik ez egon, epaile baten aurrean aurkeztu daiteken gaiada. Epaileek kasu horietan Giza Eskubideen Europar Auzitegiko jurisprudentziari begiratzen dio, definitu gabe daudelako arauak. Gairen inguruko bost lege proposatu izan dira, eta nahiz eta lege mailakoak ez izan, iritzikontrajarrien aurrean, aztertu eta akordio batera iristeko. Horrez gain “soft law” izeneko dokumentuak argitaratu dira non bertan kasu zehatzak aipatzen diren.
Sekretu profesionalaren analisiaren aurrekariak
Deontologia eta zuzenbidea sekretu profesioanalaren arauketan. Sekretu profesioanala, zerbait profesionalek bere lanbidearelin lotuta dagoen informazioa, erreserbatzeko duten betebeharra edo aukera da. Ikuspegi:
- Sekretu profesionala bi ikuspegitatik aztertu daiteke. Alde etiko edo deontologikotik eta alde juridikotik. Deontologikoa bakoitzak pentsatzen duenarekin lotuta dago, hau da, gukaukeratzen dugu dakiguna kontatu edo ez.
- Juridikoa berriz, gu depende nun gauden lan egiten, delitua izan daiteke kontatzea. Adibidez medikuen kasuan, sekretu profesionala ez badute gordetzen, delitua da.
Sekretu profesionala eskubide eta betebehar gisa
Plano juridikoan sekretu profesionala eskubide eta betebehartzat hartzen da batzuetan. Sekretu profesional batzuen kasuan, betebeharra da gordetzea legez horrela zehazten delako. Beste aldetik, sekretu hori gordetzea eskubidetzat hartzen da, baita ere biak aldi berean ematea posible da. Adibidez, medikuen kasuan. Kazetarien kasuan, sekretu profesionala oinarrizko “eskubide”-tzat aipatzen du eta ez betebehar gisa. Beraz, kazetariak aukeratzen du sekretu profesionala erabiltzeia edo ez. Kasu honetan iturriarekin adostutako zerbait da eta alde deontologikoan edo etikoan sartzen da. “Offthe record” delakoa puskatzeak ez datorkio inongo erantzunkizunik, ez penala eta ez zibila.
Informatzaileen eta beste profesionalen sekretu profesionala
Kazetariak beste lanekin konparatuta diferentzia nabariak daude sekretu profesionalarekin. Bost dira berezitasunak:
- Alde batetik beste lanbideetan ohikoena iturria aipatzea da. Kazetarien kasuan, datuak eta informazioa argitaratzen da eta ez iturria.
- Argudiorik ahulena da. Normalean kazetariak iturriarekiko harremana ez du oso estukoa izaten adibidez mediku batekin konparatzen badugu.
- Kazetarien kasuan sekretu profesionala eskubidetzat hartzen du eta ez besteen kasuan bezala betebehar gisa.
- Beste lanbideetan bezeroaren Intimitaterako eskubidea bermatzen da baina kazetarien lanean berriz, informazioa egiazkoa den bermatzen da.
- Sekretuaren konstituzio-kokagunea.
Sekreturako oinarrizko eskubidearen funtsezko edukia: kontzeptua, subjektua, objetua
Definizio teorikoa. Ez dago kazetarientzako sekretu profesionalarekin lotutako definiziorik. Izan daitekena da ezin dela publikatu inorri, salbuespen batzuekin, zeintzuk diren iturriak.
20.1.d) artikuluko sekretu profesionalerako eskubidearen subjektuak. Estatu Batuetako Auzitegi gorenaren ustez, sekretu profesionala kazetarientzako pribilegioa da. Espainian berriz, 20. artikuloa betetzen duen edonori dagokio sekretu profesioinalaren pribilegioa. Hemen barruan, hau da kazetaritza izatearen barruan, lehen lan nagusi bezala informazioa lortzera dedikatzen den pertsona sartuko litzake. Bai enpresa batekin lotuta dagoena eta bai indibidualki lan egiten duena. Ez da beharrezkoa enpresa bati lotuta egotea. Nazioartean “bloggers”-ekin eztabaida dago ea pribilegioaren jabe izan datieke edo ez.
Eskubidearen objektua. Esan dugunez, sekretu profesionala kazetarien kasuan, berak lortu duen informazioa nundik edo zeinek esan dion ez kontatzeko eskubidea du. Hauek dira sekretu profesionalak babesten dituen informazioak:
- Izena, datu pertsonalak, iturrien ahotsa edo irudia
- Informazioa lortzerakoan zeintzuk izan ziren zirkustantziak
- Iturriak kazetariari emandako informazioa baina ez duena publikatu
- Kazetarien eta iturrien lan profesionalaren argitalpena. Horietako informaziorik argitaratzerakoan, iturri hori iada publikoa bihurtzen da.
Sekretu profesionalaren mugak
Sekretu profesionala argitaratzea eragiten dion subjetuaren arabera dira mugak:
- Hirugarrenen aurrean. Kasu honetan sekretu profesionala gordetzeko eskubidea absolutua da. Kasu honetan hirugarren pertsonak sartzen dira, kazetaria berarekin lan egiten dutenak, Informazioarekin lotuta daudenak edo sentitzen direnak (aludidos) etab.
- Kazetaritza-enpresaren baitan. Kasu honetan kazetaritza-enpresa edo hedabide batek erreklamatzen badu, sekretu profesionala ere absolutua da. Baina ala ere, hedabideko zuzendaria gai da publikazioa debekatzeko. Kasu horretan sistema hori ekilibratzeko konponbide batzuk bilatu beharko ziren: Alde batetik, zuzendariak iturria agerrarazteko legezko eskubidea baldin badu, bakarrik kazetariarena publikatu dezake eta ez jatorrizko iturriarena. Jatorrizko iturria publikatu edo ez kazetariaren eskuetan egongo da. Beste batetik, kazetariak zuzendariari iturria esaten badio, momento horretan zuzendaria kazetariaren menpe egongo da.
- Administrazio agintarien aurrean. Kasu honetan baita ere sekretu profesionala erabiltzeko eskubidea absolutua da. Baina administrazioak publikatutakoa delitua izan dela pentsatzen badu, hori alde judizialera eraman dezake.
- Parlamentu-organoen aurrean. Kasu honetan posibilitatea dago. Herritar guztiek (kazetariak barne) ikerkuntza horietara joateko derrigortasuna dute. Baina bertan sekretu profesionala errespetatu behar dute. Laburbilduz, kazetaria bertaratu egin behar da errebisio horretara baina sekretu profesionala gordetzeko eskubidea dauka. /Ikerkuntza-batzordera ez bertaratzea, delitutzat hartzen da eta baita egiazkoa denezer esatea.
- Epailearen aurrean. Azkenik, kasu hau arazotsuena dago. Ia ezinezkoa da zerrenda bat egitea non bertan azaltzen diren ea noiz erabili daitekeen sekretu profesionala edo ez. Kasu honetan kazetariaren eskubidea espailearen aurrean absolutua da. Arazo bat aurki dezakegu hemen. GEEH-an dioenez, kazetaria sekretu profesionala erabiltzeko eskubidea duela aitortzen du, ustezko delitu baten egile izateagatik akusatua denean izan ezik. Baina ustezko egileek beste eskubidea batzuk dauzkate, beste batzuen artean, ez deklaratzekoarena edo egiazkoa ez den zerbait esatearena. Bigarren hori ez da delitutzat hartzen. Horregatik bi legeen arteko talka bat dagoela esaten da. Baina talka hori ez da bakarra, adibide gehiago daude:
- Ohorerako eskubidearen gatazka. Kazetari batek norbaiten ohorerako eskubidearen kontra egiten badu, bere burua salbatzeko hori egin ez duela frogatu behar du. Isilik geratuz gero, kaltea dela eta kondenatua izango da.
- Bidezko epaiketarako eskubidearekin gatazka. Kazetari batek deklaratu behar duenean eta hirugarren pertsona bat bere deklarazioaren menpe dagoenean, kazetaria bere sekretua gordetzeko eskubiderik gabe geratu beharko da jakiteko erruduna den hirugarren pertsona hori edo ez.
- Bizitzeko eta askatasunerako eskubideekin gatazka. Kazetari baten esku baldin badago bizitzeko edo askatasunerako eskubideak babestea, honek ezin izango du bere sekreturako eskubidea erabilil inungo kasuetan (adibidez, pertsona baten bahiketa).
- Sekretu ofizialak argitaratzearen gatazka. Kasu hau gatazkatsuena da. Bi motakoak izan daitezke. Alde batetik, ahoz lortutako sekretuak daude. Material faltaren ondorioz, kazetaria ez da erruduntzat hartuko. Beste batetik, dokumentu sekretua baldin badauka, bere sekretu profesionala erabiltzeak ez dio ezertan eragingo. Sekretuari heltzen badio, bere erantzunkizun penalari aurre egin behar dio. Berriz, sekretuari ez badio heltzen, eta dokumentuaren egilea argitaratzen badu, hirugarren horrek bere erantzukizun penalari aurre egin beharko dio kazetariarekin batera.