8.Testua joaquin costa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,38 KB
ANALISIA
Azterketa hasiko dugu, testuaren konpresiorako funtsezkoak iruditzen zaizkigun terminoetako batzuk azalduz:
"Gobernu modu hau" (sistema tunistari erreferentzia egiten dio)
"Encasillada" (hautatua izateko hauteskunde-zerrendetan sartuta).
Joaquin Costa: (1846-1911). Politiko, ekonomialaria, legelari eta historialaria izan zen. XIX. Mendeko Erregenerazionismoa izeneko espainiar korronte ideologiko-aren ordezkari ospetsuenetakoa izan zen.
Erregenerazionismoa:Mugimendu intelektuala. Espainia Berrezarkuntza sistema-ren hutsune eta hutsegiteak salatu zituen eta defendatu zuen Espainiako gizarte eta sistema politikoa onbideratu goitik behera berritu behar izatea.
Oligarkia: herriaren boterea gutxi batzuen (burgesia industriala, bankeroak, goi mailako merkatariak...) esku uzten duen aginte mota da.
Jauntxoa: botere politiko eta ekonomikoa duena eta lurralde bat kontrolatzen duena.
Testuaren ideia nagusia Canovas del Castillok ezarritako Berrezarkuntza sistemaren mekanismoak salatzea da, konkretuki txandaketa sistema posible egiten zituztenak: jauntxokeria eta hauteskundeen emaitzen faltsukeria.
Bigarren mailako ideiak bi ataletan banaturik daude:
Lehenengoan gobernuak osatzen duten faktoreak aipatzen ditu: oligarkak, jauntxoak eta gobernadore zibilak.
Bigarren ataletan adierazten du pertsona hauek ez direla alderdi politikoak, klase gidari edo ordezkari organikoak eta ez dute nazioa ordezkatzen. Egileak botereaz jabetutako gobernuko gorputz arrotzak, komisionistak edo estortsionistak izango balira bezala hartzen ditu.
Amaitzeko klase kontserbatzaileak hauek, hauteskundeak faltsifikatzen dituzte, sistema okerreko bidetik daramate eta masek emandako aginteaz baliatzen dira beraien nahia egiteko.