5.Testua 1839ko urriaren 25eko legea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,68 KB
5. TESTUA: 1839ko urriaren 25eko legea
Esku artean daukagun testua 1839ko urriaren
25eko
Legea da. Bertan Gorteek hartutako erabakia -ondoren Maria Kristina
Erregeordeak berretsitakoa- jasotzen da. Honen bitartez Foruak mantentzen dira
Lehenengo Gerra Karlistaren (1833-1839) ostean.
1.Kokapena
Testuaren jatorriari dagokionez, lehen mailako iturria Da, formaren aldetik lege-dekretu bat da eta gaia juridiko-politikoa. Egilea Kolektiboa da, Madrilgo Gorteak hain zuzen ere, eta Mª Kristina erregeordeak Sinatua. Hartzailea kolektiboa da (baina bereziki euskal lurraldeak) eta Helburu publikoa du. Garaiari dagokionez, Madrilen dago sinatua 1839ko urriaren 25ean, hau da, Gerra Karlistekin amaitu zuen Bergarako Besarkadatik (1839ko Abuztuaren 31n) pare bat hilabetera. Testuaren asmoa Gorteek Foruak mantentzeko Hartutako erabakia aditzera ematea.
2.Testuaren analisia eta ideia nagusiak
Sarrerako paragrafoan Mª Kristina erregeordeak bere Alaba Isabel II.A adingabearen izenean Foruen inguruko legea berretsi duela Jakinarazten du. Dagoeneko monarkia konstituzionala da, ez absolutista.
Lehenengo artikuluan Nafarroa eta Euskal Probintzietako Foruak, lurralde hauetako pribilegio bereziak, berresten direla Dio, betiere, konstituzioarekin talkarik egiten ez duten bitartean; beraz, konstituzioak Eta Espainiako batasunak dauka lehentasuna. Foruak eta konstituzioaren arteko Kontraesanetan konstituzioak agintzen duena beteko da.
Bigarren artikuluan esaten da Foruak ahalik eta Azkarren aldatuko direla, euskal probintziak, Nafarroa eta gobernuaren Interesak kontuan izanda. Gorteek Foruak berrikusi ditzakete konstituzioaren Arabera, legeren bat aldatu edo deuseztatzeko aukerarekin. Foruak mantenduko Dira, baina “nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren” interesetara egokituta.
3.Testuingurua
Testu hau Gerra Karlistaren amaieran idazten da; beraz, testuingurua ulertu ahal izateko beharrezkoa da gerra horren kausak aztertzea. Fernando VII.A hil aurretik Lege Salikoa indargabetu zuen, lege honek bere alaba Isabel Erregina izatea galarazten zuelako indargabetu zuen, hori eginaz bere alabaren Ondorengotza ziurtatu nahi izan zuen. Antzinako erregimenaren aldekoak, Absolutistak, ez zuten begi honez ikusi Fernando VII.Aren erabakia, gauzak Horrela Fernandok VII.Ak bere bizitzaren amaieran liberalen babesa bilatu zuen. Bera hiltzean, bere anaiak, Carlos Maria Isidrok, tronua erreklamatu zuen eta Gerra Karlista abiarazi zuen errege izateko asmoz.
Aipatu arazo dinastikoaz gain, Lehen Gerra Karlista ulertu ahal izateko, Kausa nagusia aztertu beharko da, hala nola, Antzinako Erregimenaren eta Liberalismoaren arteko talka. Antzinako Erregimenaren jarraipenak, inkizisioa, Botere absolutista, fiskalitate sistema edo erlijio bakarra, besteak beste, Mantentzea suposatzen zuen eta guzti honek ez zion egiten inolako mesederik gizartearen Modernizazioari eta printzipio liberalen ezarpenari, Frantziako Iraultzaren Printzipioak: Liberté, égalité, Fraternité dira.
Gizartea bitan banatu zen: karlistak, Antzinako Erregimenaren aldekoak, Eta isabelinoak, liberalismoaren aldekoak. Karlistek erlijioa, lege zaharra eta Foruak aldarrikatzen zituzten, tradizioa, absolutismoa eta katolizismoa Defendatzen zuten, hortik Jainkoa, Aberria eta Erregea leloa. Karlistek nekazari, jauntxo eta apaizen babesa izan Zuten, landa eremuan bizi zen jendea batez ere. Mª Kristinak (bere alaba Isabel Gazteegia zen oraindik), liberalen laguntza bilatu behar izan zuen. Hauek hirietan bizi ziren intelektualak, Funtzionarioak, militarrak, merkatariak, etab., ziren. Agintean zegoen Gobernuaren kontrola zeukaten. Liberalismoak Espainia erreformatzea bialtzen Zuten, laikotasuna –erlijioaren boterea murriztea-, berdintasuna –eskubide eta Betebeharretan: pribilejiorik ez- eta zentralismoa nahi zuten. Horretarako lurraldeetako Berezitasunak saihestea ezinbestekoa zen.
Karlistek bereziki Euskal probintzietan eta Nafarroan izan zuten indarra, baina baita Aragoi eta Maestrazgon (Castellón eta Teruel) ere. Liberal eta Absolutisten arteko gerra 1833an hasi zen eta Euskal Herrian 1839an amaitu, Maestrazgoan 1840ra arte iraun zuen, zen.
Lehen Gerra Karlistan hiru etapa bereizten dira: 1835ean, Zumalakarregi hil arte, karlistak gailendu ziren. 1835-37 artean beste Lurralde batzuen gaineko kontrola lortzen saiatu ziren, baina porrot egin Zuten. Ondoren armada liberala indartu zen eta gerra Bergarako Besarkadaz Amaitutzat eman zen.
Gerraren azken etapan, karlistak Madrilera joan ziren Hura konkistatzeko asmoz, baina atzera egin zuten. Iparralderako itzuleran bi Postura nagusitu ziren karlisen artean, alde batetik, gerrarekin jarraitzearen Aldekoak eta, bestetik, negoziatu eta gerra amaitzearen aldekoak. Bigarren Postura hau nagusitu zen, Maroto jeneralak –gerra bukatzearen aldekoa- Disidenteak fusilatzea agindu zuen. Bitartean, bakea lortzeko baldintzak adostu Zituen liberalekin isilpeko negoziazioa aurrera eramanez. Baldintza hauetan Kontuan hartu zen Muniagorriren aldarria, Euskal probintzietako Foruak Mantentzearena, alegia.
Gauzak horrela, 1839ko abuztuaren 31n, Maroto general Karlistak eta Espartero general liberalak Bergarako Hitzarmena sinatu zuten Bertan honako hauek adostuz: Karlistak Isabel II erregina onartu zuten eta Horren truke Esparterok Gorteen aurrean Foruak defendatzeko konpromisua hartu Zuen, gainera armada karlistako soldadu eta ofizialak beraien kargua mantenduz Armada nazionalean integratu ziren. Lehen Gerra Karlista amaitu zela Irudikatzeko general biak, Marotok eta Esparterok, Bergaran elkar besarkatu Zuten.
Hortik gutxira, 1839ko urriaren 25ean hain zuzen ere, Esku artean daukagun dekretu hau sinatu zen, non Gorte eta erreginak Nafarroa Eta euskal probintzietako Foruak berretsi zituzten eta beranduago beste Aldaketaren bat egiteko bidea irekita utzi zuten.
4.Ondorioak
Bergaran sinatutako akordioaren ondorio izan zen lege Hau, Nafarroa eta euskal probintzietako Foruak mantentzea Onartu zen, baina betiere, konstituzioaren menpe gelditzen ziren, beraz, Foruak Desagertzeko bidean mugarri garrantzitsua izan zen.
Hurrengo urteetan Foruak Konstituzioari egokitzeko Prozesua zabaldu zen. 1841ean Esparterok pase forala ezabatu zuen eta horrek Matxinadak eragin zituen. Ondorioz errepresio gogorra egon zen eta Foruak Ezabatuak izan ziren 1841eko legearen bidez: pase forala eta Aldundi eta Batzarrak ezabatu ziren, eta muga zergak (aduanak) kostaldean jarri. Gazte Euskaldunak soldaduzkara ez joatea eta zerga sistema berezia aldiz mantendu egin Zituzten. 1844an moderatuak gobernura heldu zirenean Aldundiak eta Batzarrak Berrezarri zituzten, beldur baitziren euskal burgesia karlismora hurbilduko ote Zen. Egoera horrela mantenduko zen 1876ra arte. Hirugarren Gerra Karlista Bukatu ondoren, Canovas del Castillok Foruak guztiz deuseztatu zituen, horren Truke Kontzertu Ekonomikoak ezartzea negoziatu zuten