5. Metodoaren emankortasuna. Mundua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Descartesek, Jainkoaren existentziaren bidez, beste gainerako egiak ziurtatzen ditu. Jainkoa bikaina denez erabat ona izango da eta, ondorioz, ezin gaitu engainatu, nabaritasun ororen bermea bilakatzen delarik. Beraren bidez jenio maltzurraren posibilitatea desagertzen da eta metodoaren lehendabiziko araua zein pentsamenduaren existentzia finkatuak geratzen dira. Baina ez hori bakarrik, kanpoko munduaren existentzia nabaria denez guretzat, Jainkoak horren egia ere ziurtatzen digu. Dena den, zerbait argitu behar dugu: munduaren existentziari buruzko nabaritasuna aipatu dugu baina Descartesek nabaritasun hori ezaugarri primarioei bakarrik esleitzen die, hau da, neurri daitezkeenei. Beraz, zabalera eta mugimendua dira munduak dituen ideia argi eta bereizi bakarrak, ez ordea, kolorea, zaporea, usaina, ukimena eta soinua . Mundua ere sustantzia da, kasu honetan finitua, eta bere atributuak mugimendu eta zabalera dira.

Mundu fisikoa, Descartesentzat, determinista da eta bertan mekanizista da funtzionatzeko era. Jainkoaak munduari mugimendua eman zion sortu zuenean eta, makina baten antzera, gorputzez gorputz transmititzen da, gorputz horiek organikoak zein ez organikoak direlarik. Horrek espazio hutsaren existentzia ukatu arazten du dena beteta egonik. Mugimendua konstante mantentzen da Jainkoa aldaezina delako eta munduan, sortu ez geroztik, parte hartzen ez duelako.

ERREALITATEAREN TEORIA: SUSTANTZIA

Cogitoren existentzitik abiatuta, Descartesek hiru definizio proposatzen dizkigu, errealitatea osatuko liratekeenak. Euklidesek geometrian egin zuen bezala definizio hauek ez dira demostratu behar, aitzitik, beraiek dira beste zerbait justifikatzeko printzipioak.

• Lehen definizioa edo errealitate mota Sustantziarena da. Sustantzia berez existitzen dena da, hots, existitzeko ezeren beharrik ez daukana. Bi sustatzia mota legoke: Infinitua edota sortzailea –Jainkoa- eta finitua edota sortua -arimak eta gorputzak-.

• Bigarren definizioa edo errealitate mota Atributuarena da. Atributua sortutako sustantziek duten nahitaezko ezaugarria litzateke, hau da, bere esentzia edo zerizana. Arimaren atributua pentsamendua da, eta gorputzena zabalera. Hauek lirateke, beraz, ezaugarri objektiboak denontzat berdinak liratekeenak. Bestelako ezaugarriak -kolorea, zaporea, usaina, etab.- subjetiboak, hau da, pertsonen araberakoak lirateke.

• Hirugarren definizioa edo errealitate mota Moduarena. Modua sustantziek -edo, berdin dena, haien atributuek- hartzen dituzten adierazpen ezberdinak dira. Adibidez, gorputzen moduak irudiak -errektangularra, triangeluarra…- eta mugimendua (edo gelditzea) diren bitartean, arimenak juzkatu, arrazoitu, irudikatu…dira.  3 sustantzia:

Res cogitans: Pentsamendua: arima

Res infinita: Hobezintasuna: Jainkoa

Res extensa: Hedadura: Mundu fisikoa

Entradas relacionadas: