4.2 gutun ereduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,06 KB

II. ZATIA: ESTATUA

2.4 Ongizate Estatua. Ereduak

ONGIZATE ESTATU EREDUAK

1.Liberala, Anglo-saxoniarra

2.Kontserbadorea, Europa Kontinentala

3.Sozialdemokrata, Eskandinabiakoa

4.Mediterraneokoa, Espainia, Italia, Grezia eta Portugal

EREDUAK

1.Eredu anglo-saxoniarra edo Liberala (Irlanda, Britainia Handia, EEBB)

-Gizarte eskubideen ikuspegi asistentziala

-Prestazio indibiduala, frogatu behar da

-Ideologia liberalean oinarrituta.

EREDUAK Liberala

Gaur egungo ongizate erregimen liberalek honako konpromiso Politikoak islatzen dituzte:

-estatuaren eskuhartzea gutxitzea,

-arriskuak indibidualizatzea

-merkatu irtenbideak bultzatzea.

-Beraz, ez dira herritarren eskubideen aldekoak.

-Babesa eskandinabiarra baino baxuagoa

oEEBBtan 16 milioi adingabek elikagaiak Eskuratzeko kupoiak jaso zituzten 2014an zehar.%50 unitate familiarra ama Bakarra

o2014ko datuak: populazioaren% 34.5 gobernuko Laguntzei esker bizi da. 11 miloi langile pobrezian bizi dira.

 Ongizate erregimen liberala

-Berme sozialak “arrisku txarretara” edo “arrisku Onartezinetara” mugatzen dira.

-Berme horiek eskuratzeko eskubideak dituzten Subjektuak hautatzerakoan definizio murriztua erabiltzen dute.

-Gizakien premia eta babesgabe maila ezagutzeko Diru-sarrerak edota bizibideak ikertzen eta egiaztatzen dira.

-Nazioarteko alderaketek erakusten dute Ongizate Estatu anglosaxoiek sujektu zehatz batzuei zuzendutako gizarte asistentziaren Aldekoak direla.

-Estatu Batuetan muturreko hondarpolitika Aurkitzen dugu, ez du osasun asistentzia sistema nazionalik, ez osasun- eta Amatasun-dirulaguntzarik ezta familia- eta aitatasun dirulaguntzari ere.

-https://elpais.Com/internacional/2019/05/21/actualidad/1558475038_662418.Html

Ereduak, kontserbadorea

2.Europa kontinentalekoa

-Alemania, Austria, Frantzia, Belgika, Holanda, Luxemburgo

-Kontinenteko Europaren ongizate estatuak kontserbadoretzat Jotzen dira .

-Ongizate erregimen kontserbadorearen muina Estatua eta familiarismoaren arteko nahasmen batean oinarritzen da.

oGizarte segurantza eskubideen oinarria

oKotizazioaren arabera jasotzen dira prestazioak.

oEnpleguan oinarritutako Ongizate estatu Korporatiboa

oLan egoera eta gizarte babesa oso lotuta.

-Kontserbadursimoaren ezaugarri garrantzitsua Familiarismoa da, batik bat erdialdeko Europan eta Japonian.

-Familiarismoaren oinarrian, batetik gizarte Babesa gizonezko famili buruaren aldekoa aurkitzen dugu, eta, bestetik, familia Izatea zaintza zerbitzuen ekoizle nagusia, bere kideen ongizatearen ardura Duena (principio de subsidiariedad delakoa).

- Austria, Alemania, Italia eta Espainiarena arteko lotura, honako hau da: legez Gurasoek(edo seme-alabek) euren semealaben (edo gurasoen) arduradunak direla Behar izanez gero. 

-Legez ezarritako obligazioaz gain, prestutasun Eza sistematikoa dago osasun zerbitzuak eskaintzeko; gero eta familiaristagoa Delarik ongizate estatua gero eta eskuzabaltasun gutxiago erakutsiko du Ongizate estatu horrek familiari eman beharreko dirulaguntzetan(subsidioetan).

-Ereduak familia estandarra hartzen du kontuan, gizonezko Famili buruarena, horrela beste motatako familietan zerbitzu Eskaintzak–seme-alabak dituzten amak eta bakarrik bizi direna– hondar-zerbitzu Izatera jotzen du.

EREDUAK

3.Lurralde eskandinabiarrekoa

-Dinamarka, Noruega, Suedia, Islandia, Finlandia 

-Eskubideen ikuspuntu unibertsala:  Gizarte babesa izaera unibertsaleko Hiritartasun eskubidea 

-Prestazioak zergen arabera:  Jasotzen diren prestazioak zergetan Oinarritzen dira

- Ideologia sozialdemokrata

- Desfamiliarizazioa, unibertsalismoa eta Ongizate zerbitzu pribatuen marginazioa:                 dira erregimen Sozialdemokratenezaugarri nagusiak

SOZIALDEMOKRATA

-Eredu honen oinarriak 1930. Eta 1940. Hamarkadatan aurkitzen ditugu gobernu sozialdemokrata egonkor baten eskutik.

- Baina Gauza bat oinarriak dira eta beste bat erregimen horren heldutasuna, azken hau 1960. Hamarkadan kokatu behar da.

-Hala ere, unibertsalismoaren hazia herrialde Horien ongizate estatuen hasiera-hasieratik egon zen.

-Unibertsalismoaz gain, Ongizate estatu Sozialdemokrata konprometituta dago arrisku estaldura global batekin, diru Laguntza mailak eskuzabalekin, eta bai igualitarismoarekin ere.

-Ezaugarri talde hori zenbait hamarkadatako Gobernu sozialdemokrata indartsuen emaitza dela diote egindako ikerketa Gehienek.

-Zalantzarik ez, herrialde horiek Unibertsalismoaren mugak beste edozein herrialdek baino urrunago eraman Dituztela.

-Eta– are garrantzitsuagoa dena–estatu horietan Eskubideak gizabanakoei loturik eta herritartasunean oinarrituak direla eta ez Lan harreman batean edota frogatutako premia batean .

KRITIKA

-Topikoaren arabera, Suediar gizartea garatua da Oso, eta bizi-kalitatea handia.

-Baina, herri zoriontsua da benetan? Munduko Gizarterik autonomo eta askeena ase gabe egotea posiblea da?

-Laguntza eskatzeko beharra desagertzerakoan, Giza harremanak minimora mugatzen dira. Intseminazio artifizialaren bidez Seme-alabak dituzten emakume ezkongaiak geroz eta gehiago dria. Bakarrik Hiltzen diren pertsona kopuruak gora egiten du urtero. Pena merezi dute Isolamenduak eta bakardadeak bizi autonomo eta aske baten truke?

Ereduak : Mediterraneokoa

4. Mediterraneokoa (Ferrara 98):

-Laugarren bat gehitu ezaugarri kulturalengatik Liberala eta kontserbadore artean

-Historikoki beranduago hasi ziren 60/70k Hamarkadan

-Segurantza soziala oinarri baina prestazio maila Baxuagoa

-Beste elementuak: iruzurra, klientelismoa… 

Adibideak

-Hezkuntza EEBB eta Finlandia

Ongizate Estatua

Estatu espainiarrean kasuan lau Fase bereizten dira babes-sistemen eta, oro har, ongizateestatuaren garapenean.

1.Frankismo berantiarreko (1963-1978) modernizazio Sozial eta ekonomikoa da, eta bertan ezarri zen Gizarte Segurantzaren Oinarrietarako Lege delakoa, 1963an.

2.Demokrazia politikoaren kontsolidazioa (1979-1985), UCDko eta PSOEko gobernuek sustatua

3.Espainiaren sarrera Europar Batasunean (1986-1995), eta bertan azkartu egin zen ongizatearen garapen-prozesua, Kontinenteko garatuenen parera iristeko saiakeran

4.Estatu Espainiarrean ongizate-estatuaren Erabateko instituzionalizazioa (1996-2007). Aldi horretan nabarmentzekoa da Toledoko Ituna, 1995ean izenpetua eta 2003an berritua, itun horrek Pentsio-sistema bermatu baitzuen.

Gaur egungo testuinguruan, 2008an hasitako krisialdiaz Geroztik, zeinaren eraginpean geratu ziren halaber estatu mediterraneoak, “gobernuen Jarduketak bideratuta egon dira gizarte-arloko aurrekontuetako kapitulu Zentraletan zegoen gastua mugatzera, gastu sozialeko aurrekontu-partida Batzuetan murrizketak eginez” (Moreno, 2013:31).

Gogoeta

-Euskal Herrian pobrezia badago, eta haurren Pobrezia ere bai, euskal oasian gaudela eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta Eta antzekoekin babes sozialerako sistema publiko ona dugula pentsatu arren.

-2017: neska-mutikoen %9 pobrezian dago, EAEn 24.000 haur lirateke eta Nafarroan 7.000.

-2019: Pobreziak % 6,9 egin du gora 2016tik EAEn, Eta % 46 azken hamarkadan 

DATUAK

-EAEko 130.965 herritar benetako pobrezia egoeran Daude, 2016an baino % 6,9 gehiago, eta 2008an baino % 46 gehiago.

-Gainera, ongizate gabeziak 270.294 herritarri Eragiten die, 2016an baino % 17,3 gehiagori.

-Benetako pobrezia egoeran dauden 130.965 Pertsonak EAEko biztanleriaren % 6,1 dira, eta ongizaterik ez dutenak, % 12,5.

-Pobreziaren gorakada % 6,9koa da 2016ko datuekin Alderatuz gero, eta bereziki esanguratsua da hamarkada osoa (2008-2018) aintzat Hartuta, % 46koa baita igoera  

Entradas relacionadas: