20ko hamarkada zoriontsua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB

20ko hamarkada zoriontsua?

Ekonomia-hazkunde desberdinak: Lehen Mundu Gerraren ondoren ,Britania Handiak ekonomia nagusitasuna izateari utzi zion. Estatu Batuak zuten ekonomia nagusitasuna, eta New York munduko zentro finantzarioa zen.

Gerra ostean herrialde guztiek krisi ekonomikoa zuten, baina batez ere Alemanian izan zen gogorrena, gerra-ordainak ordaindu behar baitzituen. Prezioak izugarri igo ziren eta bertako bertako moneta, markoak, balorea galdu zuen.

1923tik aurrera, ekoizpena handitu, langabezia murriztu eta Europako bizitza-maila hobetu zen.

Lehen diktaduren garaipena: Europako egoera politikoa gerra aurreko egoeraren guztiz bestelakoa zen. Inperio autoritarioak, eta herrialde berrietan erregimen demokratikoak ezarri ziren.

Garai horretan, demokrazia ahulak ziren. Herrialde demokratikoak ekonomia-krisi garaian garatu ziren, eta horrek, tentsioak eragin zituen gizartean
. Erdi- eta goi-mailako klaseak iraultza komunista gertatzearen beldur ziren.

Herrialde batzuetan, erregimen diktatorialak ezarri ziren. Adb: Italia (Mussolini), Espainia (Primo de Rivera).

Nazioarteko politika: tentsiotik itxaropenera: 20ko hamarkadaren hasieran, Frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsioak beste gatazka bat eragingo zuela zirudien. Alemanian ekonomia-krisia larria zuten eta ez zizkioten gerra-ordainak Frantziari ordaindu. Horrek, tentsioak areagotu zituen. Baita ere, Frantziak ezin zien Estatu Batuei gerran egindako zorra ordaindu.

Egoera ikusita, Frantziako armadak Ruhr eskualdea okupatu zuen (1923). Alemaniako eremu aberatsena, ikatz- eta altzairu-ekoizpena bertan kontzentratua zegoen. Helburua, meatzeak ustiatzea eta irabaziak beretzat hartzea zen. Baina alemaniar langileak grebak eta erresistetzia pasiboak egin zituzten, ekonomia-krisia areagotuz.

Arazoaren irtenbidea, Estatu Batuetako Dawes Plana izan zen: Estatu batuek Alemaniari mailegi bat emango zioten, Alemaniak aliatuei kalte-ordainak ordaindu ahal izan ziezazkien; horrela, Estatu Batuei zorrak ordaintzeko gai izango ziren.

Ekonomia hobetzeak politika-distentsioko giro ekarri zuen. Frantzia eta Alemania hobeto ulertzen hasi ziren, Locarnoko Ituna sinatuz (1925). Alemaniak bere mugak onartzen zituen eta BH eta IT eremu desmilitarizatuen kontrola hartzen zuten. Bukatzeko, Alemania Nazioen Elkartean sartzen da.


Sortutako bulkada bakezaleari Locarnoko espiritua esaten zaio. Poz handiko giroa sortuz, bizitzako beste arloetan transmitituz; ekonomia eta politika.

Entradas relacionadas: