2014 uztaila A aukera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

Azkenik, aipatu beharra dago olerkigintzan 2 etapa bereizi izan direla. Etiopiaz geroztik (aldi abangoardista), banaka atera dituen poemetan ez da abangoardiarik ikusten. Poema berrietan estilo aldaketa dago. Estilo soil, biluziago bat erabiltzen du, herri ohiturara hurbiltzen dena. Horietako asko narratiboak direla dirudi. Trikuarena

ZAZPI ETXE FRANTZIAN (2009)

NEVADAKO EGUNAK (2013)

FONOLOGIAN

Bokalen sailean gertakari bi nabarmentzen dira:

- -a batekin amaitzen diren hitzei artikulua gehitzen zaienean, -a + a > -ea egin da. Horren adibide dira neskea 'neska', burrukea 'borroka' tankerako hitzak. Gero, hizkeren arabera, -ea horretatik -e (neské), -ia (neskia), -ie (neskie) edo -i (neskí) sortu dira.

-Bizkai gehienean-
E- dago eduki-ren adizkien orainaldiko erroan: dekot 'daukat', dekozu 'daukazu', deko 'dauka', dekogu 'daukagu', dekozue 'daukazue', dekie 'daukate'.

Kontsonanteen sailean hiru gertakari aipatuko ditut:

-Lau txistukariak bitara ekarri dira: s eta z > s egin dira eta ts eta tz > tz. Hori dela eta, asi 'hasi/hazi', su 'su/zu', atzo 'atzo/atso', otz 'hotz/hots' esaten da.

-Mendebaleko eremu zabalean j bokalerdiaren ondoren z > x eta tz > tx busti dira. Alde batetik, beraz, aizkora > axkora/askora, eleiza 'eliza' > elexa/elixa, goiz > gox, haize > axe, kereiza 'gerezia' > keixa, leizar 'lizar' > lexar… tankerako ahoskerak ditugu eta, bestetik, berriz, ereitzi 'iritzi' > eretxi, gaitz > gatx, haitz > atx… gisakoak.

Geroago, Bizkai gehienean i bokalak ere z busti eta x ahoskatzeko joera zabaldu da: bizi > bixi, izan/izen > ixen, gizon > gixon, dakizu > dakixu…

-Erdal -(c)ión amaiera -(z)iño egin da: erlijiño, espropiaziño, globalizaziño, inseminaziño… Era berean, -n- garatu da *-io-ren adizkietan: diñot 'diot', diño 'dio', diñozu 'diozu'…


IZENAREN MORFOLOGIAN

2. Soziatiboan morfema berezia dago: -gaz singularrean eta -kaz pluralean. Beraz: alabeagaz 'alabarekin' / alabakaz 'alabekin'.

3. Hurbiltze adlatiboan morfema berezia dago, baina aldaera desberdinak erabiltzen dira azpieuskalki bakoitzean. Sartaldean -rantza esaten da eta -rutz sortaldean: eguerdirantza/eguerdirutz 'eguerdi aldera'.

6. Neu saileko izenordain indartuak erabiltzen dira: neu, heu, geu, zeu, zeuek

7. 'edo + izenordain galdetzailea' egiturako izenordainen sail osoa dago Bizkaian: edonor, edonori, edonora, edonondik, edonogaz, edozelan, edozergatik…

ADITZAREN MORFOLOGIAN

1. NOR-NORI-NORK sailean eutsi da erroa: deustezu (> dostezu) 'didazu', deutsu (> dotsu) 'dizu'

4. Edun-en erroan bilakaera berezia gertatu da: orainaldian -o- eta 3. Pertsonetan -au- dago. Beraz: dot, dok/don, dau, dogu, dozu, dozue, daue (> dabe/daudie). Iraganaldian, berriz, -eu- dago adizki batzuetan: neuan (> neban) 'nuen', euan (> eban) 'zuen', euen (> eben/eudien) 'zuten', neuke 'nuke', leuke 'luke'…

5. NOR-NORI saileko adizkietan ere bilakaera berezia egon da: j-/y-/dx-/d- esaten da hizkeren arabera; ez z- orokorra. Dena dela, y- dago zabalduen: yat 'zait', yak/yan 'zaik/zain', yako 'zaio', yaku 'zaigu', yatzu 'zaizu', yatzue 'zaizue', yake 'zaie'.

6. NOR-NORI saileko adizkien iraganaldian ez dago zit-. Orainaldiko adizkiei iraganaldiko -(e)n gehitzen zaie: yatan 'zitzaidan', yakon 'zitzaion', yakun 'zitzaigun'…

7. Iraganaldiko 3. Pertsonetan ø- da NOR argumentuaren morfema adizkirik gehienetan: eban 'zuen', euken 'zeukan/zeukaten', ekien 'zekien/zekiten', etorren 'zetorren', etozen 'zetozen'…

11. Aditz izenak egiteko aukera zabala dago. Alde batetik -ten morfema beste alderdi batzuetan baino biziago dago. Horixe erabiltzen da -a, -e, -o, -gi, -ki eta -{l, n, r}i amaiera daukaten aditzekin: botaten'botatzen', beteten 'betetzen', joten 'jotzen',   

 jagiten 'jaikitzen', eukiten 'edukitzen', ibilten 'ibiltzen', iminten/ipinten 'ipintzen', ekarten 'ekartzen'. Baita hilten 'hiltzen' ere.


Beste aukera batzuk, berriz, mendebalean sortutakoak dira. Horien artean -etan da ezagunena. Gehienbat -au amaiera daukaten aditzekin erabiltzen da; maileguekin beraz: kantetan 'kantatzen', pentsetan 'pentsatzen'.

Bizkai gehienean oso indartsu dago -tuten. Honako hau -tu, -atu, -itu eta -idu amaierako aditzekin erabiltzen da: apurtuten 'apurtzen', konturatuten 'konturatzen', garbituten 'garbitzen', entendiduten 'entenditzen'.

SINTAXIAN

1. 'bai/ez' erako galdera perpausen amaieran ala agertzen da, bigarren osagaia isilduta:

ez zatoz, ala?

5. Denborazko perpausetan oso zabalduta dago -(k)eran Bizkai gehienean:

autopistie ordaindukeran izorrau yat txartela 'autopista ordaintzerakoan izorratu zait txartela'

GARATU GABEKO ARAUETAN

1. Hitz jakin batzuen hasieran u- dago mendebalean eta i- gainerako euskalkietan: ule 'ile', untza 'iltze', huri 'hiri', urten 'irten', urun 'irin'…

2. Dardarkari azkarraren aurrean e > a egin da hitz jakin batzuetan: berdin > bardin, berri > barri, txerri > txarri……

4. -to atzizkia dago adberbio gutxi batzuetan: ederto, polito, txarto 'gaizki'. Baita ondo eta hobeto adberbioetan ere, baina horien eremua zabalagoa da.

LEXIKOAN

Hitz berezi asko dago mendebalean. Nabarmentzekoak dira, batez ere, asteko egunen izenak: ilen 'astelehen' –gaur egun oso eremu txikian erabiltzen da–, martitzen 'astearte', eguazten 'asteazken', eguen 'ostegun', bariku 'ostiral', zapatu 'larunbat' eta domeka 'igande'.

Hona hemen mendebaleko beste hitz esanguratsu zenbait: amaitu 'bukatu', aratuste 'inauteri', ardi 'arkakuso', arerio 'etsai', artaziak 'guraizeak', astiro 'poliki', atzamar 'hatz', behar 'lan', berakatz 'baratxuri', ei 'omen', eragin/arazo 'arazi', gabon zahar 'urtezahar', gatx 'zail', gatzatu 'mami', isiotu 'piztu', jaramon 'kasu', jausi 'erori', lapiko 'eltze', lar/larregi 'gehiegi', neba 'andrazkoaren anaia', odoloste 'odolki', txarto 'gaizki', ugaraxo 'igel', ugazaba 'jabe', zelan 'nola'…

Entradas relacionadas: