2. Mundu Gerra, Gerra Hotza eta Deskolonizazioa: Gertaerak eta Ondorioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,21 KB

Mundu Gerraren Faseak

Fasea (1939-1941)

Poloniako inbasioaren eta gero, Hitlerrek gerra azkarra hasi zuen. Gerra hau aireko laguntzarekin ustekabeko erasoak eginez aurrera egin zuen. Hiru astetan Polonia menperatu, eta Alemaniaren eta SESBen artean banatu zen.

1940an, alemaniarrek Danimarka, Herbehereak, Norvegia eta Belgika okupatu zituzten. Frantzia iparraldea ere okupatu zuten, eta Vichyko gobernu kolaborazionista sortu zuten.

Alemaniarrek Britainiari erasoa saiatu ziren, baina ezin izan zuten, eta Alemaniak blokeo ekonomikoa ezarri zion.

Afrika Korps-eko tropek Afrika iparraldea konkistatu zuten, eta ondoren Jugoslavia eta Grezia ere bai.

Fasea (1941-1943)

1941eko ekainean, Hitlerrek Bizargorri Operazioa abiarazi zuen Errusiari erasotzeko.

Japoniak Pearl Harborren estatubatuarren itsasontzi-flota bat birrindu zuen, eta honek AEB gerran sartzera eraman zuen.

1942an, SESBek eta AEBek aliatuei laguntza ematea erabaki zuten. AEBek Japonia geldiarazi zuten Midwayko batailan, eta ingelesek alemaniarrak gelditu zituzten El Alameinen. Gainera, Hitlerrek bere lehen porrota jaso zuen Stalingradeko batailan.

Fasea (1943-1945)

Aliatuak Sizilian sartu ziren, eta handik Italiara igaro. Italian Mussolini estatutik kendu zuten, eta partisanoek hil zuten.

Sobietarrek Europako ekialdea askatu zuten: Errumania, Bulgaria, Hungaria, Serbia.

1944an, AEB Normandian lehorreratu zen. Handik mendebaldera joan ziren, eta sobietarrek ekialdetik jo zuten. 1945ean biek Elba ibaian elkartu eta Alemanian sartu ziren. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta 1945eko maiatzaren 8an, Alemaniak amore eman zuen.

Asian, Japoniak borrokan jarraitu zuen, baina AEBetako Truman presidenteak arma berri bat erabili zuen: bonba atomikoa. Hiroshiman eta Nagasakin jaurti zituen, eta ondorioz, 1945eko irailaren 2an, Japoniak amore eman eta Gerra amaitutzat eman zen.

Gerraren Ondorioak

Gerraren ondoren, AEB eta SESB bi potentzia nagusi bilakatu ziren, eta Europak garrantzia galdu zuen. Ondorioak:

  • Ondorio Demografikoak

    50 milioi hildako, gehienak SESBekoak. Gainera, gehienak ez ziren militarrak, zibilak baizik.

  • Ondorio Ekonomikoak

    Kalte material ugari, batez ere hirietan, komunikabideetan eta industrietan. Industrietan txikizio handiak eta nekazaritza-ekoizpenean beherakada larria.

  • Giza Ondorioak

    • Mugen aldaketak eta lekualdatze ugari.
    • Giza eskubideak urratu ziren, eta indarkeria eta krudelkeria nagusitu ziren Europan.
    • Juduen Holokaustoa eta bonbek biztanleria traumatizatu zuten.

Haustura

Truman Doktrina

1947an AEBetako presidenteak azaldu zuen. Bertan, Armada Gorria nagusi zen herrialdeetan erregimen komunisten eraketa salatzen zuen, eta Europan mehatxu komunista gelditzeko AEBek parte hartzea proposatu zuen.

Marshall Plana

Europa berreraikitzeko laguntza-egitasmoa zen. Europa txirotasunetik urrunduz, komunismoa hedatzeko arriskua txikiagotzen zen.

Jdanov Txostena

SESBek proposatu zuen, AEBen jokabidea salatzen zuen Europa menperatzeko bide gisa. SESBek Kominform sortu zuen, munduko herrialde komunistak batzen zituen erakundea zena.

Altzairuzko Hesia

Winston Churchillek izen hau eman zion, mundua bi bloketan banatua zegoelako. Potentziek aliatuen bloke militarrak antolatu zituzten. 1949an, NATO sortu zen, eta 1955ean Varsoviako Ituna (Sobietar Batasunak sortua).

Gerra Hotza

Tentsio handiko garaia

Berlingo Krisia / Blokeoa

1948an mendebaldeko hiru aliatuek lurraldeak batu eta estatu federala sortu zuten. Horri erantzuteko, SESBek Berlin hiriaren blokeoa agindu zuen, eta lau gunetan banatu zen. Mendebaldeko sektorea isolaturik geratu zen, eta AEBek hiriaren hornidurarako aire-zubia eratu zuten. Krisi honek Alemania bi Estatutan zatitu zuen: Alemaniako Errepublika Federala (mendebaldean) eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (sobietarren eraginpean). Berlin, berriz, harresi batez banaturik geratu zen.

Koreako Gerra

Sobietar Batasunak Koreako iparraldea okupatu zuen, eta AEBek hegoaldea. 1950ean Ipar Korea Hego Korean sartu zen, baina AEBek NBEren laguntzaz Hego Korea defendatu zuten. 1953an amaitu zen liskarra Panmunjoneko Bakearekin.

Bizikidetza Baketsua

Misilen Krisia

1959an Fidel Castrok erregimen iraultzailea ezarri zuen Kuban. AEBek ez zuten onartu. AEBek uharteari boikota egin zioten. Tentsioak goia jo zuen, eta 1962an, sobietarrek uhartean misil nuklearrak ezarri zituzten. AEBek itsas blokeoa agindu zuten. SESBek alde egin zuen Kubatik, eta AEBek blokeoa utzi zuten.

Bizikidetza Baketsua

Buruzagi belaunaldi berri batek, Jruschov (SESB) eta Kennedy (AEB), jarrera toleranteagoa hartu zuten. Zuzeneko harremanak ezarri zituzten (telefono gorria).

Berrarmatze Militarra

Afganistango Gerra

1970eko hamarkadan tentsioa biziberritu zen. SESBek Afganistan inbaditu zuten, eta AEBek Granadako uhartea. Arma-lehiaketa berriro hasi zen (Izarretako Gerra).

Deskolonizazioaren Arrazoiak

  • Independentzia grina.
  • Mugimendu nazionalisten bultzada.
  • Intelektualek mugimenduak antolatu zituzten (Gandhi, Nasser, Sukarno, Nehru...).
  • Nazioarteko iritziaren hedapena.
  • AEB eta SESBen babesa.

Deskolonizazio Prozesua

Etapa

Asian hasi zen, 2. Mundu Gerra amaitzean nazionalistek bultzatu zuten. 1947an, Britainia Handiak Indiaren independentzia onartu zuen. 1949an Indonesiak independentzia lortu zuen. 1954an Frantziak Indotxina utzi zuen, eta ondorioz Vietnam estatu gisa aldarrikatu zen.

Etapa

Afrikako iparraldea 1951n hasi zen deskolonizatzen, Libiak subiranotasuna lortu zuenean. 1956an Marokok eta Tunisiak independentzia lortu zuten. Aljeriako 1962ko independentziarekin amaitu zen gerra luze eta odoltsua.

Etapa

Sahara azpiko Afrikan gertatu zen, 1955 eta 1965 bitartean. Kolonia britainiarrek, frantsesek eta belgikarrek independentzia aldarrikatu zuten.

Entradas relacionadas: