1978ko Konstituzioa: Analisia, Egileak eta Egitura

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

1978ko Espainiako Konstituzioa (1978-12-29)

Testuaren Izaera eta Onarpena

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da, Gobernuak Juan Carlos I.a Espainiako erregearen izenean idatzi baitzuen. Espainiako Konstituzioa izanik, testu politiko-juridikoa da, Estatuaren egitura guztia arautzen baitu.

Testu publikoa da, espainiar guztiei zuzendua. Onarpen prozesua honako hau izan zen:

  • Gorteetan: Urriaren 31n.
  • Erreferendumean: Abenduaren 6an.
  • Aldizkari Ofizialean (BOE): Abenduaren 29an.

Egileak eta Parte-hartzaile Nagusiak

Gobernu horren barruan hainbat partidu politiko desberdinek parte hartu zuten, esaterako: PSOEk, UDCk, PCEk, APk, eta beste batzuek. Hauek nabarmendu behar dira:

  • Gregorio Pérez-Barba (Madril, 1938 – Oviedo, 2012): Politikaria eta abokatua. 1978ko Konstituzioa idatzi zutenetako bat izan zen.
  • Santiago José Carrillo Solares (Carrillo) (Gijón, 1915 – Madril, 2012): Espainiar politikari komunista. Espainiako Alderdi Komunistaren buru izan zen 1960tik 1982ra arte, eta Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen.
  • Manuel Fraga Iribarne (Fraga) (Vilalba, 1922 – Madril, 2012): Politikaria, diplomatikoa eta idazlea. Espainiako eskuinaren XX. mendeko politikari garrantzitsuenetakoa izan zen.

Helburu Nagusiak eta Egitura Politikoa

Testu honen helburu nagusia Espainiako gobernu berriaren erabakiak aldarrikatzea da.

Gobernu-eredu berria eta Subiranotasuna

Ideia garrantzitsuenetako bat Espainiako gobernu-era berria monarkia dela da. Hala ere, subiranotasuna herriak duela aldarrikatzen da; hau da, Espainia Estatu demokratikoa da, eta hori aldaketa esanguratsua da. Gobernuko burua Presidentea da.

Justiziaren Antolamendua

Epaileak eta magistratuak arduratuko dira justiziaz, eta ez erregea.

Nazioaren Batasuna eta Autogobernua

Konstituzioan zehazten da Espainia nazio banaezina dela. Hala ere, kultura eta historia desberdineko probintziak daudela aipatzen da, eta hauek autogobernua eduki dezakete.

Foruen Indargabetzea eta Berreskurapena

1839an eta 1876an foruak deuseztatzen zituzten legeak indargabetu ziren. Azken puntu hau oso garrantzitsua izan zen Euskadin, foru historikoak berreskuratu ahal izan zirelako.

Estatuaren Oinarri Ideologikoak eta Antolamendua

Oinarri Ideologikoak

  • Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa izango da.
  • Subiranotasun nazionala.
  • Parlamentuzko monarkia.

Autonomien Auzia

  • Autonomien eskubidea aitortu eta bermatzen da.
  • Espainia barruan nazio desberdinak daudela onartzen da.
  • Foru lurraldeen eskubideak babestu eta errespetatu.

Estatuaren Antolamendua

  • Gorte Nagusiak Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dituzte.
  • 1839ko eta 1876ko legeak indargabetuta geratu ziren.

Estatuaren Balioak

Estatuaren balio nagusiak hauek dira: Askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa.

Entradas relacionadas: