1978ko Espainiako Konstituzioa: Analisia eta Testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB

1978ko Espainiako Konstituzioa: Analisia eta Testuingurua

Testuaren Sailkapena

Aurrean dugun testu honek 1978ko Espainiako Konstituzioaren artikulu batzuk biltzen ditu; beraz, gaur egun dugun sistema demokratikoaren oinarri juridikoa adierazten du. Dokumentu historikoa da, lehen mailakoa, eta juridikoa, konstituzio bat baita. Agiri publiko eta politikoa da, espainiar guztiei zuzendua.

Egilea 1977ko ekainean aukeratutako Gorteak izan ziren. Gorte horietatik zazpi pertsona aukeratu zituzten Konstituzioa idazteko, "Konstituzioaren Aita" izenez ezagunak:

  • UCDkoak: Gabriel Cisneros, José Pedro Pérez Llorca eta Miguel Herrero de Miñón.
  • PCE-PSUCekoak: Jordi Solé Tura.
  • APkoak: Manuel Fraga Iribarne.
  • CDCkoak: Miquel Roca Junyent.
  • PSOEkoak: Gregorio Peces-Barba.

1978ko abenduaren 6an, erreferendum baten bidez onartu zen eta BOEn abenduaren 29an argitaratu zen. Konstituzio hau Trantsizioaren garaian kokatu behar dugu, Francoren diktaduraren amaieratik gaur egungo sistema demokratikora iritsi arteko denbora (1975-1982) hartzen duena.

Testuaren Azterketa

Konstituzioaren helburu nagusia erregimen demokratiko bat finkatzea da, monarkia parlamentarioaren bidez eta estatu deszentralizatu bat onartuz.

Testuan artikulu batzuk eta bi xedapen agertzen dira:

Artikulu Nagusiak

  • (1. art.) Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa da, balio hauekin: berdintasuna, askatasuna, justizia, pluralismo politikoa... Subiranotasun nazionala herriarena dela onartzen da, eta estatu mota monarkia parlamentarioa da.
  • (2. art.) Espainia estatu banaezina da, baina eskualdeen autonomia aitortzen du.

Bestalde, botereen banaketaren printzipioa onartzen da:

Botereen Banaketa

  • (66.1. art.) Botere Legegilea: Bi ganberako Gorte Nagusiak (Kongresua eta Senatua). Herria ordezkatzen dute eta herriak aukeratzen ditu.
  • (98.1. art.) Botere Betearazlea: Gobernuak du (Presidentea eta ministroak).
  • (117.1. art.) Botere Judiziala: Epaileek eta magistratuek administratzen dute. Independentea eta arduraduna da, legeen mende bakarrik dagoena.

Autonomia Erkidegoak

(143.1. art.) Ezaugarri kultural, historiko eta ekonomiko erkideak zituzten mugakide diren probintzien eskubidea onartzen da Autonomia Erkidegoetan eratzeko.

Xedapen Gehigarriak eta Indargabetzaileak

Azken xedapenek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari egiten diete erreferentzia.

  • Lehenengo xedapen gehigarriak dio Konstituzioak lurralde forudunen eskubide historikoak babesten dituela.
  • Bigarren xedapen indargabetzaileak, berriz, 1839ko Legea (Lehen Karlistaldia amaitzean foruak berretsi zituena) eta 1876ko Legea (Hirugarren Karlistaldia amaitzean foruak deuseztatu zituena) Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari dagokienez behin betiko indargabetu zituen.

Testuinguru Historikoa

1975eko azaroaren 22an, Franco hil eta bi egunera, Gorteek Juan Carlos Borboikoa errege izendatu zuten.

Entradas relacionadas: