1978ko Espainiako Konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Testu hau historiko, politiko eta juridikoa da, lehen mailako iturria. Publikoa ere bada, BOEn argitaratua. Egilea kolektiboa da, Gorteak baitira eta herriak (erreferendum baten bidez) berretsi zuena. Hartzailea, herria bera. 1978ko Konstituzioa da, Francoren diktadura amaitu ondoren idatzia. Alderdi politiko ezberdinetako 7 kideko komisio batek idatzi zuen. Honako hauek izan ziren: Gabriel Cisneros, J.P. Pérez Llorca eta Miguel Herrero de Miñón (UCDkoak); Miguel Roca Junyent (Convergència i Unió); Manuel Fraga Iribarne (AP); Gregorio Peces Barba (PSOE); eta Jordi Solé Tura (PCE).

1978ko abenduaren 6an, erreferendum baten bidez, onartu zen eta BOEn abenduaren 29an argitaratu zen.

Ulermena eta Eduki Nagusiak

Testuan artikulu batzuk eta bi xedapen agertzen dira. Laburbilduz, Espainia estatu sozial eta demokratikoa dela aitortzen da, subiranotasun nazionala eta estatu mota monarkia parlamentarioa direla, autonomia antolakuntza eta lurralde batzuen eskubide historikoei errespetua adierazten zaiela.

Agertzen diren bi xedapenetan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako berezitasunak onartzen dira.

Artikulu eta Xedapen Garrantzitsuenak

Artikulu Nagusiak
  • 1. art. Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa, balore hauekin: berdintasuna, aniztasuna, askatasuna, justizia... Subiranotasun nazionala eta estatu mota monarkia parlamentarioa.
  • 2. art. Aberria batua eta zatiezina, eta eskualdeen autonomia aitortzen du.
Aginteen Banaketa
  • 66.1. art. Botere legegilea: bi ganberako Gorteak, herriak aukeratuak herria ordezkatzeko.
  • 98.1. art. Botere betearazlea: Gobernua, bere osaerarekin.
  • 117.1. art. Botere judiziala: independentea eta arduraduna, bakarrik Legeen mende dagoena.
Lurralde Antolaketa eta Xedapenak

143.1. art. Ezaugarri kultural, historiko eta ekonomiko erkideak zituzten probintzia mugakideen eskubidea Autonomia Erkidegoetan eratzeko, Konstituzioak eta dagozkien estatutuek esaten dutenaren arabera.

Azken xedapenek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari erreferentzia egiten diete. Lehenengoa gehigarria da eta dio Konstituzioak lurralde foralen eskubide historikoak babesten dituela. Bigarrena indargabetzailea da eta 1839ko Legea (foruak berretsi zituena I. Gerra Karlista amaitzean) eta 1876ko Legea (foruak deuseztatu zituena III. Gerra Karlista amaitzean) Bizkaia, Araba eta Gipuzkoari dagokienez behin betiko indarrik gabe geratu zirela dio.

Testuinguru Historikoa

Franco hil zenean, demokraziarako trantsizioa hasi zen (Arias Navarro, Suárez). Suárezek oso lege garrantzitsu bat Gorteek onartzera bultzatu zuen: Erreforma Politikorako Legea. Lege honen bidez, Gorte frankistek, gehiengo handiarekin, beren auto-disoluzioa onartu zuten eta herriak aukeratutako Gorte berriak egon behar zirela.

1977an Gorte Konstituziogileetarako deialdia egin zen (1936tik lehenengoak), eta %78k parte hartu zuen. Adolfo Suárezek sortutako alderdiak, UCDk, irabazi zuen, baina gehiengo absolutu gabe. PSOEk (Felipe González) ere arrakasta erlatiboa lortu zuen, eta antzeko zerbait gertatu zitzaien alderdi nazionalistei. PCEk (Santiago Carrillo) eta APk (Manuel Fraga) porrot egin zuten. Beste guztiek ezin izan zuten ordezkaritzarik lortu.

Konstituzioaren Garrantzia

Konstituzio honetan gizabanakoen eskubideak berriro onartu ziren, beste eskubide mota batzuekin batera, hala nola lurraldekoak. Diktaduraren ezaugarriak desagertu egin ziren, eta haien lekuan subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala, aginteen banaketa eta abar jarri ziren indarrean.

Testuan agertzen diren xedapenak euskal gutxiengoa lasaitzeko egin ziren. Hala ere, Konstituzioa onartzeko egindako erreferendumean ez zuen baieztapena lortu, Euskal Herriko biztanleriaren %55a abstenitu egin zelako.

Entradas relacionadas: