1975–1985: Industria-krisia eta berregituraketa Espainian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,13 KB
1975–1985: Industria-krisia eta berregituraketa
4.1 Industria-krisia
1973ko petrolio-krisiak herrialde industrializatu guztiak jo zituen eta Espainiako industrian eragin gogorra izan zuen.
4.1.1 Krisiaren arrazoiak
a) Kanpoko arrazoiak:
- Energia garestitzea: 1973ko petrolioaren prezioen igoera handiek ekoizpen-kostuak handitu zituzten eta eskaria txikitu.
- Hirugarren Industria Iraultzaren ondorioak: mikroelektronika, informatika eta telekomunikazioetako berrikuntzek industri-sektore berriak (robotika, aeronautika...) sortu zituzten, eta aurreko industria-sistema zaharkitu egin zen.
- Kalitate eta diseinu eskakizun berriak: eskariari erantzuteko etengabeko berrikuntza eta produktu-dibertsifikazioa beharrezkoak ziren.
- Globalizazioa eta lana nazioartean zatitzeak: Herrialde industrializatu berriek —gehienak Asian— tradizionalki lehiakorragoak izan ziren (siderurgia, ontzigintza, oihalgintza, jantzigintza, oinetakoak) eta eskulanaren kostu txikiagoagatik abantaila zuten.
Horren eraginez, herrialde industrializatuetan krisia gertatu zen sektore horietan.
b) Barruko arrazoiak:
- Espainiako industriaren ahultasunak: espezializazio txikia sektore helduetan, kontsumo energetiko eta lan handia, teknologia modernizazio urria eta kanpoko mendekotasun handia (energia, teknologia eta finantza aldetik).
- Testuinguru historikoa: Espainia Franco hil eta demokraziarako trantsizioan zegoenez, krisiari aurre egiteko neurriak atzeratu ziren.
4.1.2 Krisiaren ondorioak
Krisiaren ondorioz, enpresa asko itxi ziren, ekoizpena jaitsi, etekinak txikitu eta enpresa-zorpetzea eta langabezia handitu ziren.
4.2 Industria berregituratzea
Industria-krisiari aurre egiteko, herrialdeek 1975etik aurrera industria berregituratzeko politikak hartu zituzten; Espainian neurriok hurrengo hamarkadara arte atzeratu ziren.
Industria berregituratzeak bi alderdi osagarri ditu: birmoldaketa eta berrindustrializazioa. Biak estatuko laguntzarekin burutu ziren.
4.2.1 Industria-birmoldaketa
Jardunen bidez, ekoizpen-eskaintza eta eskaria egokitu ziren. Horretarako, enpresak itxi ziren edo ekoizpen-gaitasuna murriztu; langileen erregulazioak egin ziren kaleratze edo erretiro aurreratuen bidez; eta modernizazio teknologikorako prozesuak abian jarri ziren, bai eta eskari handiagoko produktuetan espezializatzeko joera ere.
Birmoldaketarako hautatutako sektoreak ekoizpenean eta enpleguan parte-hartze garrantzitsua zuten industria-sektore helduak izan ziren, esaterako: siderurgia, metalurgia, ontzigintza, etxeko tresnen (linea zuria), oihalak eta oinetakoak.
Ondorioz, enplegua asko murriztu zen eta jardunak enpresa handietan pilatu ziren; ETE asko krisiak jota kanpoan geratu ziren.
4.2.2 Berrindustrializazioa
Berrindustrializazioaren helburua birmoldaketak gogor jo zituen eskualdeetako industria-ehuna berregitea izan zen, etorkizuna zuten industriak sortuz. Horrela, jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea eta birmoldaketek eragindako langabeak atrakzioz edo prestakuntzaz hartzeko enplegua sortu nahi zen.
Jardun aipagarriena 1983an Berrindustrializazio Urgenteko Zonen (BUZ-ZUR) sorrera izan zen: leku horietan enpresak instalatzeko deialdiak egin ziren eta lanpostu berriak sortzea sustatu zen. Horren truke, pizgarri fiskal eta finantziarioak eta bestelako laguntzak eman ziren, birmoldaketek eragindako langabeak hartzeagatik.
BUZak sei ingurutan sortu ziren:
- Ferrol-Vigo
- Asturias
- Ibaizabalen itsasadarran
- Bartzelona
- Madril
- Cadiz
Emaitzak izan ziren positiboak eta negatiboak: alde onetik, inbertsioa handitu eta ekonomia dibertsifikatu zen; alde txikiagoa, espero zena baino gutxiago enplegu sortu zela eta onuradun nagusiak enpresa handiak izan zirela (Madril eta Bartzelona), ondorioz eskualdeen arteko desoreka areagotu baitzen.