1968ko Mugimenduak, Tlatelolco eta Feminismoaren Gorakada
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,84 KB
1968ko Maiatzeko Gertaerak eta Emaitzak
Epe Laburreko Bilakaera
- De Gaullek alde egin zuen hiru egunez: botere hutsaren egoera zabaldu zen.
- Gero, telebistatik mezu bat bidali zuen, esanez:
- Boterean jarraituko zuela.
- Pompidou lehen ministro izaten jarraituko zuela.
- Hauteskundeak deituko zituela.
- Frantzia guztiaren laguntza eskatu zuen: Gobernuaren aldeko lehen manifestazioa Parisen.
- Lanera mailakako buelta gertatu zen.
- Hauteskundeak Pompidouk irabazi zituen. De Gaullek dimititu zuen.
- Sozialistek eta komunistek aulkiak galdu zituzten parlamentuan.
Epe Luzeko Ondorioak
Epe luzeari begira, aldiz, bizimoduak, pertsonen arteko harremanak eta balioak erabat aldatu ziren.
68ko Mugimenduaren Elementu Nabarmenduak
- Ekoizpen harremanetan soilik paper funtsezkoa betetzea ez da faktore bakarra gizarte iraultzaren alde jotzeko: ezkerreko ortodoxiaren kontrako irakaspena.
- Eskari ez-materialen paper handia: irudimena eta askatasuna balore gisa; errepresioaren, autoritarismoaren eta gizarte-hierarkien aurka. Utopiaren garrantzia. Erreformismoaren kritika.
- Antolaketa-sistema berriak: aldakorragoak, demokratikoagoak: mugimendu asanblearioaren gorakada. Erabakiak hartzeko forma demokratikoagoak.
- Kale-borrokarako teknika berrien garapena: barrikaden erabilpena.
- Masa-komunikabideen rol handia: Pariseko Latindar Auzoko manifestazioaren hedapen unibertsala eta aldiberekoa.
- Mugimenduaren kartelak eta esloganak mundu osoan ezagunak izan ziren.
Tlatelolcoko Sarraskia (Mexiko, 1968ko Urria)
- Mexikoko ikasle mugimendua oso eraginkorra zen 1968an. Hainbat hilabete zeramatzaten mobilizazioak egiten.
- Grebako Kontseilu Nazionala sortu zuten, eskatuz:
- Preso politikoen askapena.
- Indar polizialen desagerpena.
- Hildako eta zauritu guztien senideen indemnizazioak.
- Gobernuko funtzionarioen odol-errepresioaren erantzukizunak.
- Urriaren 2an, Mexikoko armadak indarkeriaz desegin zuen Grebako Kontseilu Nazionalaren mitin bat Tlatelolcoko Hiru Kulturen Plazan.
- Hildakoen kopurua ez da ezagutzen.
Emakumearen Egoera eta Feminismo Berria
Modernizazio Garaiko Egoera
XIX. mendean zehar eta XX. mendearen hasieran, sufragistak eta sozialistak eremu publikoa konkistatzen saiatu ziren, eskatuz:
- Eskubide zibilak.
- Lana.
- Bozkatzeko eskubidea.
Rousseau: Emakumearen Rolari Buruz
“La mujer vale más como mujer y menos como hombre; por doquiera hace valer sus derechos, saca ventaja; por doquiera pretende usurpar los nuestros, queda por debajo de nosotros”
Rousseau, Emilio
Simone de Beauvoir eta Bigarren Sexua (1949)
Simone de Beauvoir eta Bigarren sexua (1949):
«Ez gara emakume jaio, emakume bihurtzen gara. Jatorri biologiko, fisiko edo ekonomikoak ez du gizartean dugun gizaki emearen irudia definitzen; zibilizazioak berak eraikitzen du arraren eta irendutakoen bitarteko produktu hori eta femeninotzat kalifikatu du.»
Emakumearen Egoeraren Aldaketak
- II. Mundu Gerraren ostean, gizarte aldaketa esanguratsurik ez zen egon: gizonarekiko nagusitasuna ez zen zalantzan jartzen.
- 1960ko funtsezko aldaketak:
- Etxetik kanpoko lana. Ordaindutako lan-merkatuaren sarrera masiboa.
- 1963an, Betty Friedenek Feminitatearen mistika idatzi zuen.
- NOW (National Organization for Women) erakundea sortu zen.
- Gizabanakoaren eskubideen zabalkuntza: haur gutxi izateko/antisorgailuen eskubidea, abortuaren aldeko legeak.
Mugimendu Feminista Berria
- Feminismoaren berezitasuna beste gizarte mugimenduekin konparatuta: oso aspaldiko ohiturei eta kultura-kodeei aurre egiten die.
- Feminismoak naturaltzat ematen diren gauzak/prozesuak/nortasunak deuseztatzen ditu.
- Teoria feministak arruntak edo sen onari dagozkion hainbat portaera genero botere harremanen emaitzak direla azaltzen du.
- Teoria feministak emakumeei buruzko aurreritzien jatorri erlijiosoa, filosofikoa, historikoa eta zientifikoa azaltzen du.
- Teoria feministak genero zapalkuntza legitimatzen duten diskurtsoak eta praktikak agerian uzten ditu.
Arrazionaltasun Berriaren Konkista: “Pertsonala dena politikoa da”
- Bigarren boladako feminismoak eremu pribatuaren azterketa hartu zuen arazo nagusitzat.
- “Pertsonala dena politikoa da” leloak botereak nola funtzionatzen duen ulertzen lagundu zuen.
- Gorputzarekiko burujabetasunaren aldeko aldarrikapenen garrantzia.
- Beraz, eremu publikoaren eta pribatuaren arteko banaketa birdefinitzea planteatzen dute planteamendu feminista berriek.